cabecera
 
img_fondo
literatur lehiaketa Izena eman!
grafiti lehiaketa Izena eman!
Jardunaldietako hurrengo jarduerak: agenda kontsultatu
banner compensacion emisiones co2
Jardunaldi hauetako CO2 konpentsazioa
fin_tabla

img_fondo
Haiti komunikabideek nohizean behin eta loturarik gabe isladatzen duten txirotasunaz beste ez da herrialde ezaguna. Gehiegitan ez da berri bera gainditzen (gosetasun jasangaitza, korrupzio indizean, zirimolak, etab. ) ezta arrazoien eta ondorioen azterketa sakonik egiten ere.

Egoera hau aldatzeko asmoz hiru GGKE-k bat egin dugu: Arregialde, ISF País Vasco / Euskal Herriko MGI eta Lanbi Elkartea. Hirurok urteak daramatzagu Haitin lan egiten, bere iragana eta etorkizuna ikasten eta bere jendea ezagutzen. Hiru erakunde hauetako bolondresak bertan lanean eman ditugun urteetan zehar ezagutzen ari ginen Haiti-a hemen erakusten saiatu gara.

“AYITI: Haiti berrezagutzen” ihardunaldiak haitiar errealitatearen esparru guztiak gure gizartean hedatzea dute helburu:
Kulturala. Haiti, arteari dagokionez oso herrialde oparoa da: pinturak, artisautzak, musikak, etab. horiek guztiak bere jatorriak (Afrika) zein Vudú erligioak gogor eraginduta. Erakusketa ezberdinen eta beste jardueren bidez haitiar herriaren kultur alderdi hauek ezagutuko ditugu.

Ohiturak eta biziera.
Eskualde guztietan gertatzen den bezala, haitiarrek bizitzari dagokionez, euren ikuspuntu eta bizimodua dute: etxea, janaria prestatzeko era, hezkuntza, jokuak, etab.

Gaureguneko egoera. Gaur egungo Haiti, lurrikarari dagokionez, guztiok ezagutzen dugu, baina ¿zer gertatzen da herrialdeak egunero pairatzen dituen beste “hondamendiekin”?. Gaitz guztiak ez dira menderaezinak diren hondamendi naturalen errua: eremu frankoetan ustiapena, potentzia handiek bultzatutako ekonomia murgildutua, okupazio militarra, etab. Gure gizarteak era zuzen edo zeharkan egoera hauetan eragina dauka, horregaitik zorroztasunez informatzea beharrezkoa ikusten dugu kontzientzia kritiko bat lortzeko.

Aste osoan zehar egingo diren jardueren bidez Ayiti (haitiarrek euren herriari ematen dioten izena) herrialdea hobeto ezagutzeko aukera izango dugu ume, gazte zein helduok.

Herrialde bat ezagutzea, berau lagundu ahal izateko lehenengo premisa da. Bere gabeziak eta beharrak zeintzuk diren jakitea, bere jakituriaren berri edukitzeaz batera, bere garapena suspertzeko zinbesteko baldintza da.

James Thégénus St. Bo Lakwa
Haitiar artista plastikoa eta musikaria
fin_tabla

 
imagen agenda
22.02.2012egunerako jarduerak

Ez dago jarduerarik antolatuta egun honetarako
 
btn_anterior   Febrero 2012   btn_siguiente
LMMJVSD
  12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
272829    
X Gaur, 2012.eko Febrero 22
X Jardueradun eguna
X Aukeratutako eguna
pie agenda

 

descubriendohaiti@euskadi.isf.es | 2010 ISF País Vasco-Euskal Herriko MGI