Arregialde izeneko GKE Meatzaldeko gazteen koordinakundean du bere sorrera. Ipar-Hegoaren arteko harremanek gazte hauek gero eta gehiago kezkatzen dituenez, erantzun bat eman nahi izan diote GKE honen bidez. Heziketa eta balore gizakorrek bultzantzen dituzten aisialdi-taldeen egitasmo bat da. Erakunde honek gizarteko beharrei erantzun nahi die eta garapenerako elkarlanean parte hartu nahi du. Bide hontan , bere egitasmoak ebaluatu, baloratu eta burutzen ditu.
Halaber, Arregialdek “Caritas” izeneko proiektua diruz laguntzen du. Egitasmo hau, 2007tik hamabostaldira behartsuen artean janaria banatzean datza. Horrez gain, IICA GKErekin batera, mailegu txikiak emakumeei emateko egitasmo batean parte hartu du. Gainera, hurakanek suntsitutako 10 etxebizitza berreraikitzeko giza-laguntza proiektu bat burutu du 2008an.
Euskal Herriko Mugarik Gabeko Ingeniaritza (MGI)),Giza-Garapen Jasangarri baterako Teknologia aldeko GKE bat da; eta gogotsu egiten du lan gizarte zuzenago eta partehartzaileago baten alde: hezkuntza-, osasun-, etxebitzitza-, energía- eta hezkuntza-alorreko beharrizanak asetzeko bitarteko guztiak komunitatea guztien eskura jartzen dituen gizartea hain zuzen ere.
Gainera, beste erakunde eta giza-mugimentuekin batera lan eginez, gizartearen eraldaketa bultzatzeko asmoarekin ere sortu da; horretarako, hezkuntza eraldatzaileaz baliatzen da, lanabes nagusi modura.
MGI osasuna hobetu eta sustatzeko egitasmo bat ari da garatzen Haitin; Areguy-n eta beronen inguruko komunitateetan, 2008tik. Proiektu honi lotuta, 2005etik aurrera eguzki-sukalde eta eguzki lehorgailuak eraikitzeko ikastaroak eskaini dizkie eskualde honetako hainbat elkarte eta laguni.
Lanbi Elkartea 2008an Euskadin sortutako GKE bat da. Bere helburu nagusia, Haiti garapen bidean jartzeko ekimenak sustatzea da. Lanbi-ren sorrera Belatzak Eskaut Taldearekin lotutako hainbat lagunen ekimenari zor zaio. Hauek harremanak zituzten Haitirekin eta bertan hainbat laguntza-egitasmo gauzatzen zituzten. Lanbi- zeregin nagusia Haitiren garapen osoa lortzeko egitasmoak sustatu eta gauzatzea da. Honako hauek dira bere jokabidearen ardatz nagusiaki: garapenerako heziketa, herrien autonomía eta justizia soziala.
Lanbi, heziketa-egitasmo batzuk ari da burutzen: eskola bat eraiki du Areguyn eta ikasketa-beka batzuk banatzen ditu 2002tik eskualdeko 100 bat gazteren artean. Horretaz gain, Portugaleteko San Inazio parrokiarekin izandako elkarlan estuan haur-eskola bat eraiki eta hornitu zuen.
|