 |
 |
|
|
 |
Nola lagundu dezakezu
|
Bederatzi urte badira Euskal Herriko MGI-k Haiti eta bere biztanleen errealitatea ezagutzen duenetik, Areguy izeneko herrixkakoa zehatzago, Jacmel-etik hurbil (Haitiko hiri garrantzitsuenetako bat). Geroztik, beraien bizimodua hobetu nahian aritu gara elkarlanean haiekin, Osasuna bezalako oinarrizko zerbitzuak eskuragarriago jarriz (Areguy-Santé proiektua).
Zoritxarrez, Urtarrilaren 12an izandako lurrikara bortitzak Haiti eta bere biztanleria berriro ere irteera puntuan jarri ditu: jakirik gabe, etxerik gabe, oinarrizko azpiegiturarik gabe… Baina berriro hasteko indarrarekin: Areguy-Santé proiektuaren bitartez sortutako osasun-agenteak dagoeneko antolatu dira oinarrizko mediku-laguntza eskeintzeko (errepidez gaizki komunikatutako herrixketan batez ere), eta Haitin dugun bertako erakundea Jacmel-go kanpamendutara hurbildu da bere laguntza eskaintzeko.
Euskal Herriko MGI-ko kideok herrialde hau berreraikitzeko egin beharreko lanetan parte hartzeko erabakia hartua dugu. Ikusten duzunez, haiek hasi dira…
Zuk zer egin behar duzu?
Zure dohaintza egin ezazu mesedez, eta lagun gaitzatzu Haiti berreraikitzeko lanetan.
KONTU ZBKIA: 2054 2105 42 9157989781
Caja de Navarra. Zero Kominsioa
Jabea: Euskal Herriko Mugarik Gabeko Ingeniaritza (*)
Eskerrik asko
|
| (*)Eskainitako laguntzaren ziurtagiria nahi izanez gero zure datuak bidali, izen abizenak eta NAN zenbakia, laguntza egindako datarekin batera, ondorengo helbidera: financiacion@euskadi.isf.es |
|
|
|
 |