 |
 |
|
|
 |
Prentsa oharra
|
| |
| 25.01.2010 | |
Lurrikara gertatu zenetik aste bat baino gehiago pasatu denean nazioarteko laguntza iristen hasi da
Jacmel zonaldera. Eraikinetik kanpo altxatutako behin-behineko ospitale
(behea jotzeko arriskuagatik) eta zonaldean altxatutako hiru errefuxiatu
kanpamenduak hornitzen hasi dira eta osasun taldea, herrialde ezberdinetako
pertsonez osatutakoa, dagoeneko lanean hasi da.
Nahiz eta gizatiar egoera hobetzen hasi den, jasotako laguntza ez da nahikoa
jendearen oinarrizko beharrak betetzeko. Gainera, faktore batzuek egoera larriagotzen
dute: aurreko azpiegituren egoera txarra, nazioarteko laguntzaren koordinazio falta,
zonaldera iristeko zailtasunak (itsasotik bakarrik) eta herrialdearen beste zonaldeekin eta
atzerriarekin telefono bidez komunikatzeko dauden zailtasunak.
Gure partez, jakin izan dugu Urtarrilaren 20an gertatutako erreplikak, jende artean ikara
sortu zuena, ez duela hildakorik utzi zonaldean. Dena dela, ezegonkortasun egoera bertako
gizartearen animoan eragin txarra izaten ari da, erreplika gehiagoren beldur baitira.
Gure kontraparte eta Areguyko zenbait osasun eragileek babesa ematen jarraitzen dute, eta
Jacmelera joaten dira zaurituak laguntzera. Beste osasun eragileak, aurten prestatuak ISF-País
Vasco – Euskal Herriko MGI garatzen ari zen Areguy-Sante egitasmoari esker, taldeka antolatu
dira eta nekazaritzako eskualdeetara bisitak egiten dituzte zaurituak laguntzeko asmoz, baliabide
eskas izan arren.
Komunikabideen kobertura zabalak Haitiarren bizimodu eta egoera pobrea hedatzeko balio izan du
eta eragingarria izan beharko litzateke nazioarteko Komunitatea beharrezko neurriak hartzen
hasteko, Haitiko herria hondamendiaz suspertzeko ez ezik, garapenaren eta etorkizunaren bide berri
bati hasiera emateko ere bai.
ISF País Vasco- Euskal Herriko MGI-tik eskertu nahi dugu inplikatu diren pertsona guztien laguntza,
era eskuzabal eta erantzulean, xedearekin lan egiten ari direlako eta hemendik berdin jarraitzeko
animatu nahi ditugu.
ISF-País Vasco- Euskal Herriko MGI-k bankuko kontu bat irekita mantentzen du, herrialdearen
berreraikuntzarako dirua biltzeko asmoz.
Kontuaren zenbakia: 2054 2105 42 9157989781
Informazio gehiagorako,Espainiako ONGD koordinatzailearen prentsa oharra
|
| 19.01.2010 | |
Euskal Herriko MGI biztanleriaren osasun egoera hobetzeko proiektu bat garatzen ari zen (Areguy-Santé proiektua). Lurrikararen aurretik ere, Haiti larrialdi egoeran zegoen. Gosea edota energia eskuratzeko ezintasuna bertako biztanleen arazoetako batzu ziren soilik. Baina egoera are gehiago larritu da hondamendi hau dela eta. Zoritxarrez, Urtarrilaren 12an izandako lurrikara bortitzak oso ondorio larriak izan ditu, eraikin ugari suntsituz eta herrialde osoan 100.000 hildako sortaraziz, Haitiko Gobernuak eskeinitako datuen arabera.
Areguy herrixkan, MGI-k lantzen duen eremuan alegia, ez da hildako askorik izan baina bai txikizio handiak ordea. Areguy-Santé proiektuaren bitartez sortutako osasun-ajenteak dagoeneko antolatu dira oinarrizko mediku-laguntza eskeintzeko (gaizki komunikatutako herrixkei batez ere), eta Haitin dugun gure erakunde bazkideko kideak Jacmel-go errefuxiatuen kanpamendutara hurbildu dira beraien laguntza eskeintzeko.
Jacmel-en, egoera Port au Prince hiriburuan dagoenaren antzekoa da, (hiri hau da jasotzen ari garen irudien iturburua gehienbat): bi hiriak lotzen dituen errepidea moztua dago, eskola batzu birrindu egin dira ikasle eta irakasleak barruan zirelarik, eta hildako eta desagertutako mordo bat daude jausitako eraikin ugariak direla eta. Momentuz, Haitirekin telefonoz hitzegitea zaila da oso, eta dauzkagun informazio apurrak e-mail laburren bitartez iristen ari zaizkigu. Jacmel hiriko %80-a guztiz deuseztatua dago. Caritas-ek errefuxiatu kanpamendu bat zabaldu du aireportutik gertu, (1000 lagun biltzen dituena), baino hauek ez dute ez jakirik ezta sendagairik ere. Munduko Elikagaien Programa-k bertan duen Biltegia dagoeneko hutsik dago. “Jacmel-era laguntza ez da iristen ari, bertan egoera oso larria da. Elikagaiak eta sendagaiak jasotzeko premia larria dute (haurrentzako batez ere), eta baita hilotzak biltzeko eta eraikin-hondakinak erretiratzeko lanak hasteko premia ere“, esaten digute Agathe eta Consuelo-k, MGI-k Haitin duen elkarteko kideak.
Gu guztion elkarlana ezinbestekoa da herrialde hau berreraikitzeko. Hori dela eta, herrialde hau berreraikitzeko diru-laguntzak jasotzeko kontu korronte bat zabaldu dugu.
KONTU ZBKIA:
2054 2105 42 9157989781
Informazio gehiago jaso nahi baduzu, bisita ezazu Haiti-ri buruzko gure webgunea eta Espainiako GKE-en Koordinakundeak igorritako prentsa-komunikatua.
|
|
|
|
 |