Bidalketak

Lankidetzara Sarrera 10. Ikastaroa Donostian

Euskal Herriko Mugarik Gabeko Ingeniaritzak UPV/EHUrekin batera Donostiako Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolan Lankidetza eta Giza Garapenerako Teknologiak ikastaroa antolatzen dugu.


Ikastaroaren planteamendua Giza Garapena eta Garapenerako Lankidetzari buruzko oinarrizko elementuak eskaintzea, eta dauden desberdintasunen (baita generoarena ere) eta bai hegoaldean bai iparraldean ditugun arazoen inguruan kontzientzia kritikoa sorraraztea da.

Guzti horretarako Gipuzkoako gizarte zibileko eta lankidetzako erakundeetako pertsona ezberdinak hizlari moduan arituko dira saio ezberdinetan metodologia partehartzaileak eta eztabaidak sustatuz, genero ikuspegia erakustaraziz eta azaltzen diren gaietan sakontzeko material osagarriak eskainiz.

Ikastaroa garapenerako lankidetzari buruzko oinarrizko ezagutzak eskuratu nahi dituen formakuntza ezberdineko pertsona orori dago zabalik. Ikasketa teknikoak egiten ari diren eta beraien Gradu edota Master Amaierako Lana garapenerako lankidetzako proiektu batean egin nahi duten ikasleentzat, bereziki interesgarriak izan daitezkeen saioak izango dira.

Data eta lekua:
X. edizioa hau urriaren 5etik azaroaren 30era burutukoa da Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolan!

Informazioa eta izen emateak:
https://euskadi.isf.es/2018donostiikastaroa/?lang=eu

Lankidetzara Sarrera X. Ikastaroa

Euskal Herriko Mugarik Gabeko Ingeniaritzak  UPV/EHUrekin batera Donostiako Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolan Lankidetza  eta Giza Garapenerako Teknologiak ikastaroa antolatzen du. Read more

Garapenerako Lankidetzarako 9. Sarrera Ikastaroa

Ikastaro honen helburua giza garapenerako teknologi alorrean garapen eta lankidetzan oinarrizko ezagutza eskaintzea da. Bizi garen mundu globaizatu honetan dauden desberdintasunen inguruan ikuspegi zabal bat eskeintzea du helburu, beti ere hegoaldeko herrialdeek dituzten garapen arazoak azaleratuz.

Read more

Brasil: egoera politikoa eta energetikoa. Hitzaldia

Hilaren 26ean  Moisés Borges, brasilgo MAB-eko ekintzailea izango da gure artean. Hitzaldia Ekologistak Martxan -ekin batera antolatzen dugu eta Donostiako Koldo Mitxelena liburutegian izango da. Bertan Brasilgo egoera politiko eta energetikoa ezagutzako aukera izango dugu:

mab-moises-hitza-tx

 

Hitzaldia Brasileko urtegiaren aurkako mugimenduaren (MAB) bozeramailea den Moises Borges-ek emango du. Brasilen energia ekoizteko azken garaian urtegi erraldoiak bultzatu dira bereziki, eraginak bai ingurumenean bai gizartean izugarriak izanez.
T

Marianako hondamendia

 

Azken  garaian izan diren gertera nabarmenenak Baixo Iguazuko kanpaldia eta Mariana urtegiaren hondamenaren 1. urtemuga dauzkagu. Bi gertaera hauen erantzuleak oraindik zigorrik jaso gabe daude, eta kaltetuak kalteordainik jaso gabe. Baina nola ez, azken hilabeteetan MABi dagokio gai nagusiena Brasilen izandako (edo inposatutako) aldaketa politikoa daukagu,  gertatu den estatu kolpea dela medio. MAB beste zenbait erakunddekin erakundeekin batera horren aurka dabil borrokan, .

Baixo Iguazuko kanpaldiaren aurkako errepresioa:

 

Martxoak 12 de Marzo TTIPari EZ! NO al TTIP!

TTIP Estatu Batuetako gobernua eta Europar Batasuna sekretupean eta enpresa handien presiopean negoziatzen ari diren hitzarmena da eta honako eragin hauek izango ditu:

  • Herri eta pertsonen burujabetzaren murrizketa, lan eskubideen eta enpleguaren galera, ingurumenaren suntsiketa, elikadura segurtasunaren eta tokiko nekazaritzaren aurkako erasoa, emakumeon bizimodua zailduko du, pribatizaioak osasunan, hezkuntzan, uran…

 

ttip mani M12M

Herritarrak mobilizatu behar gara hitzarmen hau sinatu ez dadin, gure presioa beharrezkoa da eta horregatik kalera atera behar martxoaren 12an larunbata:

–          Donostian: manifestazioa Boulevard-etik 12:00tan

–          Iruñean: Giza Katea Kartzela Zaharretik 17:30tan

Animatu eta parte hartu, denon artean TTIP hitzarmena geldituko dugu!!!

¡No a la OTAN económica! Herritarrok erabaki!

No al Tratado Transatlántico de Libre Comercio e Inversión (TTIP)

EUSKAL HERRIAK TTIPari EZ!!!

 

+Info:

10. Ekozinemaldia

10. EkoZinemaldia: eredu energetikoa eta aldaketa klimatikoaren aurrean: TRANSIZIOA!

10Ekozinemaldi

Ekologistak Martxanek antolatzen duen Ekozinemaldiak, ekologia hizpide duen zine erakustaldiak, hamar urte betetzen ditu aurten. Urte guzti hauetan haundituz eta zabalduz joan den ekimen honen helburua, ekologia soziala jorratzen duten luzemetrai, dokumental eta laburmetraiak herritarrei gerturatzea da, gizarteak naturarekiko duen sentsibilizazioa sustatuz.

Aurten ere Mugarik Gabeko Ingeniaritzatik, Ekologistak Martxanen Ekozinemaldiarekin batzen gara eta Txantxarrekaren laguntzarekin bertan “Honek dena aldatzen du. Kapitalismoak klimaren aurka” filma aurkeztuko dugu. Naomi Klein: This Changes Everything filmak euskarazko azpitituloak izanen ditu.
Martxoaren 15ean arratsaldeko 19:00etan bertan izango gara. Zure zain egongo gara!

Filmaren Trailerra:

Ekozinemaldiari buruz:

Giza Garapenerako Lankidetzarako Sarrera

Aitziber Arizkurenek* idatzitako artikulua
Ikastaro honetarako izena eman nuenean ez nuen oso argi zer aurkituko nuen, izan ere, nik garapenerako lankidetzari buruz zer nekien? Hasi aurretik ideiaren bat nuen burutik, hala ere gutxi nekiela iruditzen zitzaidan baina ikastaroa bukatzean konturatu egin naiz uste nuena baino askoz gutxiago nekiela. Asko ikasi dut egun hauetan eta gehiago ikasteko gogoekin geratu naiz, jarduera bakoitzetik informazio gehiagoren egarriakin ateratzen nintzen ta era berean nire buruarekin pixkat haserre.

Izan ere, nik kooperazioaren ideia pixkat zaharkitua neukan. Guk nola lagundu dezakegu beste herrietan? Zer egin dezakegu haien bizimodua hobetzeko? Baina inola ere ez nuen planteatzen gure bizimodua ez dela helburu ideala eta hare gehiago gure bizimodu “onak” egiten duela haien bizimodua okerragoa izatea. Hau da, ez direla herrialde txiroak, txirotuak baizik.

Lankidetza2015

Hor hasten da Garapenerako Heziketaren papera. Ni konturatu naizen moduan nire inguruko jendea ere konturatzea, kontzientziatzea ta aktibatzea. Lankidetza ez dela hegoaldea laguntzea karitatez, hegoaldea ere gizarte aktibo bat dela konturatzea ta guztion lankidetzaren bitartez justizia sozialaren alde lan egitea baizik. Guk gure bizimoduarekin beste herrietako bidegabekeriak ahalbidetzen ditugula konturatzea eta horren aurrean neurriak hartzea.

Egunak pasa ahala geroz eta gehiago konturatzen nintzen gure sistema guztiz inperfektua zela ta gauza ugari aldatu behar genituela, ta gure sistema zela askotan munduaren beste parteetan zeuden bidegabekerien eragile nagusiena. Horregatik gure garapen eredua egokiena den planteatzeko momentua iritsi da. Mundu guztia gure garapen eredura bideragarria izango litzateke? Ez, izan ere, dagoeneko garapen eredua orain dagoen moduan egonda ere (herri aberatsak eta herri txirotuak, aurrekoak aberatsak izan ahal izateko) ez da bideragarria eta bidegabekeria da askorentzat.

Puntu honetara iristeko giza eskubide ugari urratu dira eta urratzen ari dira. Nola da posible, milioika pertsona gosez hiltzen diren mundu batean era berean janari tonak eta tonak botatzea? Zeinek uler dezake? Horrelako gauzak, barrenean denek dakigu baina horri aurre egin ordez, pasatzea uzten dugu. Bada garaia, elikaduraz negozio egin duten horiei aski dela esatea eta neurriak hartzen hastea.

Ta gauza bera gertatzen da energia eta uraren kasuarekin. Akaso ez da eskubide bat bizitza digno bat izateko beharrezkoak diren baliabide minimoak izatea? Noiz bihurtu dira negozio egiteko aukera paregabea? Harrigarria da mundu honetan boteredunei ahoa giza eskubidez betetzen zaien bitartean, oraindik egotea jendea ura eskuratu ahal izateko orduak ibili behar dituena eta kontuan hartu gabe guztiz edangarria den edo ez jakin gabe.

Galdera guzti hauek Generoaren gaian sartu gabe. Gai honetan nahiko kritikoa nintzela iruditzen zitzaidan ikastarora joan aurretik ta berriro ere beste mila galdera agertu zitzaizkidan eta zaizkit. Ikastaroan landu ziren beste gai guztien barne dagoela generoaren problematika ikusi nuen, izan ere bai iparraldean eta bai hegoaldean, bai gizartean bai ekonomian eta arlo guztietan ere generoaren arazoa dago. Izan ere, gizarte guztietan, munduaren parte ezberdinetan emakumeak eta gizonak badute bere rolla eta maila ezberdinetan bada ere roll horiek betetzearekin bidegabekeriak datoz bat.

Zenbat galdera ta zenbat erantzun gutxi. Hamaika galdera nituen ikastaroa hasi aurretik eta hamaika galdera ezberdin ditut ikastarotik atera eta gero. Galdera horiei erantzuna aurkitzeko informazioa bilatzean ziur beste hamaika agertuko direla eta horregatik ISF–MGI ri eskerrak eman nahi dizkiot. Milesker jarduera hauetan parte hartzeko aukera emateagatik eta informatzeko, galdegiteko eta pentsamendu kritikoa lantzeko aukera emateagatik. Esperientzia izugarria izan da. Galderei erantzunak aurkitzen diedan bitartean mundu hobeago bat lortzeko nire ekarpen txikitxoak egiten joango naiz eta horretara animatzen zaituztet!

Eskerrik asko ISF-MGI eta parte hartu duzuen guztiei!

*Lan hau donostiako VII Lankidetzara sarrera ikastaroaren barruan kokatzen da. Bertan ikasleak bukaeran lan bat aurkezteko aukera zuten behin ikastaroa amaitutakoan. Lan honek ikasle edo ikasleen iritziak erakusten ditu. ISF-MGIk ez du zertan hauekin ados egon behar.