Bidalketak

Patriarkatua eta heteronorma, eraikuntza zientifikoaren baldintzatzaile gisa

Zientzia aniztasuna zientzia hobea da izenburuarekin, pasaden martxoak 11an Lydia Gil-ek, dibulgatzaile zientifiko eta dokumentalistak, saio bat dinamizatu zuen; eta, bertan, gogoeta eginarazi zigun, zientzia arloan pertsonei buruz proiektatzen zaigun irudia berrikusteak duen garrantzian.

Zientzialari izatea oso lanbide baloratua da. Izan ere, Espainiako estatuan, lanbide horren balorazioa mediku izatearen atzetik baino ez dago. Baina, zer irudi datorkigu burura pertsona zientifiko bat irudikatzen dugunean? Galdera hori ehun bat umeri egin zieten, eta marrazteko eskatu zieten. Emaitza gizon bat izan zen, adinekoa, zuria, heterosexuala eta “friki” itxura zuena.

Hori da zientzialarien gizarteak dituen erreferenteen isla. Lydiak esan zigun, adibidez, testu-liburuetan %7,5 baino ez direla emakumeak; wikipedian 10 biografiatik 2 baino ez direla emakumeenak; edo 5 iritzi-zutabetik 1 baino ez duela emakume batek sinatzen. Zifra horiek are txikiagoak dira esparru zientifikoan.

Non daude zientzian askotariko sexualitateak eta identitateak dituzten pertsonak? Nola baldintzatzen ditu beren genero-identitatea eta sexualitatea lan zientifikoan? Zientzialariak askotarikoak dira: emakumeak, gazteak, pertsona arrazializatuak, LGTBI kolektibokoak, etab. Baina ikusezin bihurtzen dira, edo ezaugarri horietako batengatik nabarmentzen dira, beren lan zientifikoagatik nabarmendu beharrean. Ez da harritzekoa “emakume batek lehen aldiz irabazi du matematikako Nobel saria” edo “matematikaren sari noblea irabazi zuen errefuxiatua” bezalako izenburuak irakurtzea.

Garrantzitsua eta beharrezkoa da ikusaraztea zientzia anitza dela; hau da, pertsona zientifikoak askotarikoak direla; izan ere, Lydiak esan zuen bezala, neskak ezin dira ikusten ez dutena bihurtu. Ezinbestekoa da hainbat erreferente sortzea, eta zeregin horretan energia jarri behar dugu. Genero-estereotipo inplizituak eta heteronormaren inertzia haustea oraindik oztopo asko dauden bi bide dira.

Emakume zientzialari feministak: gurutzebideak eta zirrikituak habitat

Zientzia eta generoa konstruktu sozialtzat hartzeaz haratago, bi sistemak elkar eraikitzaileak dira. Genero-sistemak egien ekoizpena baldintzatzen duen moduan, zientzia-sistema modernoak gizon eta emakumeen identitateen ekoizpenean eragiten du. Bi sistemen artean eratzen diren erlazioetan sakontzeko, hurrengo Aktibista Eskolan genero sistemak mundu zientifikoetan hartzen duen itxurari buruz hausnartuko dugu, zientzia ekoiztean zein irakastean. Horretarako, Uzuri Albizu, ikerlari feminista eta matematika irakaslea Hezkuntza Fakultatean,  izango dugu gurekin.

Uzuri Albizuk egindako ikerlana oinarritzat hartuz, emakume zientzialari eta hezitzaile feministek mundu zientifikoen izaeraren inguruan izandako bizipenak eta diskurtsoak aztertuko ditugu. Emakumeen identitateen, diskurtsoen eta praktika zientifikoen ezagutzan sakonduko dugu, eta horietan guztietan ideologia feministek daukaten eraginak aztertuko dugu. Gai honi buruz hausnartzeko gogoa baduzu, otsailaren 27ko saiora gonbidatzen zaitugu. 

Parte hartzeko, bidaliguzu email bat hezkuntza@euskadi.isf.es helbidera, gaian AKTIBISTA ESKOLA idatziz eta parte hartzeko motibazio adieraziz. Ez da beharrezkoa aurreko saioetara etorri izana honetan parte hartzeko. Itxaroten zaitugu!

Saioa: Emakume zientzialari feministak: gurutzebideak eta zirrikituak habitat

Hizlaria: Uzuri Albizu

Data: 2020ko otsailak 27, osteguna

Ordua: 17:00-19:00

Tokoia: Bilboko Ingeniaritza Eskola, P1G1 gela

Hizkuntza: euskera

Mundu zientifiko-teknologikoan maskulinitate berrien inguruan hausnartzen

Pasaden urtarrilaren 24ean, Aktibista Eskolaren edizio berri bati ekin genion. Sorkin, Jakintzen Iraultegia elkarteko kideak izan ziren lehen sesioa hau bideratu zutenak, eta bertan “maskulinitate berriek mundu zientifiko-teknologikoan” nola jarduten duten sentitu, hausnartu eta esploratu genuen.

Saioa funtsezko kontzeptu ezberdinen buruzko gogoetak elkarbanatzen hasi genuen. Genero-arrakaletatik gizon-taldeetara, patriarkatuari buruz dugun ikusmoldeari ere so eginez. Prozesuan zehar ideia ezberdinak aztertzera heldu ginen mundu zientifikoan ere dugun sexu-genero sistema ikusarazteraino. Zientzia zapaltzailetik emakumeek ikusezinarazte bikoitza jasaten duten. Alde batetik, emakumeek gizarteak legitimatutako zientzian egindako ekarpenak ez dira aitorzen. Beste aldetik, bizitzaren jasangarritasunerako eta emakumeek bereziki gauzatutako hainbat jakintza zientzia delakotik alboratu dira.

Zorionez, egoera hauetako asko feminismoetatik azaleratzea eta izendatzea lortu dira. Saioan adibidez matilda efektua moduan ezaguntzen dena aztertu genuen. Honek, emakume zientzialarien lanen lorpenetan gizon lankideei aitortza emateak sortzen duen oztopoari lotutako kaltea da. Genero mandamenduak emakumeak mundu zientifikorako gauza izan ez direlakoari ekiten ez badiogu, hauek garatzeko duten aukeren etekinean eragina du. Ertz asko aztertzeko, baita gogoak ere.

Zientziarekiko gertutasuna dugun emakume eta gizonak izanik, geure gorputzetan zein genero estereotipok eragin duten eta hauek kontzientzia kolektiboa nola bizirauten duten adierazi genuen. Emakume batzuk behin baino gehiagotan entzun behar izan dituzten esaldiak partekatu zituzten, “Zu zertan zabiltz ingeniaritzan? Zein zaila, ezta?” adibidez. Horiez gain, nola zalantzan jarria dituzten kasuren batean kargu batek duen boterea izan dutenean. Gizonen kasuan, zaintzak eta hazkuntzak onartzeak nola harritzen eta neurriz kanpo balioztatzen diren komentatu zen, emakumeei berriz ziurtzat jotzen zaienean.

Berdintasunezkoa ez den zientzia honen espirala apurtzeko asmoz ditugun orotariko erronka hauen panoramaren aurrean kokatzen joan ginen talde aurkikuntza honekin. Nagusituriko binarismotik irtetzetik hasi eta bizitza erdigunean duten jakintzak barneratuz zientzia hegemoniko ideia horren birformulazioraino. Gizon moduan ditugun eginbeharrak kontuan hartuz gero, garrantzitsua da gure posizio erosoetatik irtetea eta ditugun abantailei ere aurre egitea. Horrela iritsi ginen Aktibista Eskola honen lehen saioaren azken txanpara, nahiz eta ibilbide luzeago dugun aurretik.