Bidalketak

Badauzkagu #IngenieríaSolidaria-ko IV. Sariko irabazleak

Ingeniaritza, Garapenerako Lankidetza eta Giza Eskubideei buruzko Gradu eta Master Amaierako Lanentzako “Ingeniería Solidaria”ko IV. Edizioko Sarietako epaimahaiak ondorengo sari banaketa erabaki du:

● A mailan: izaera proiektugilea edo ikerkuntzakoa duten Gradu Amaierako Lanentzako (GAL) edo Karerra Bukaerako Proiektuentzako (KBP) saria, ex-aequo Antia Yanhez Rodríguezentzat, A Coruñako Unibertsitateko Portu, Ubide eta Bideetako GETkoa, ‘Sistema de abastecimiento en las comunidades de La Calera, Mercedes del Perico y Las Uvas, en Honduras‘-i buruzko bere proposamenagatik; eta Laura Martínez Mifsut, Castellon de la Planako Jaume I Unibertsitatekoa, Rediseño de la envolvente del controlador de un equipo de bombeo PV para riego en Etiopía adaptado a usuarios finales y en el marco de un proyecto de cooperación‘-eko bere proposamengatik.

● B mailan: Master Amaierako Lanentzako (MAL) edo Masterreko Tesiaetarako (MT) saria, Aritz Gómez Revillarentzat, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)koa. Bilboko Ingenieritzako Goi Mailako Eskola, Optimización bajo criterios de sostenibilidad y salubridad de cocinas de biomasa construidas por mujeres de comunidades rurales de Nicaragua‘ko bere proposamenagatik.

IV Premio ingeniería solidaria

Zorionak Antía, Aritz eta Laurari bere konpromisoagatik

Edizio honetan, Estatuko ingeniaritza eta arkitekturako eskola guztietako 14 lanek parte hartu dute, mundu osoan jasangarria den giza garapeneruntz transizioan teknologiaren konpromisoa eta rola aldarrikatuz.

ISFtik edizio honetan parte hartu duzuen guztioi eskerrak eman nahi dizkizuegu, Asociación Española de Tecnología para Sólidos – Techsolids eta beste babesleen, unibertsitateen, irakasleen eta pertsona boluntarioen laguntzarik gabe ezinezkoa litzatekeena, zeinei ere urtero urtero sariketan jartzen duten konfidantza eskertu nahi diegun.

4. Edizioa “Ingeniari Solidarioa” Saria

Gradu amaierako lanetarako eta ingeniaritzaren inguruko masterrentzat, Garapenerako lankidetza eta giza eskubideak

Ingeniaritza solidarioa sariaren 4º edizioa:

Gradu amaierako lanetarako eta ingeniaritzaren inguruko masterrentzat, Garapenerako lankidetza eta giza eskubideak.

Mugarik Gabeko Ingeniaritzak (MGIk) berriro ere sari hau iragartzen du, non ingeniaritzak, alderdi eta espezialitate guztietan, gizartea eraldatzeko tresna gisa duen balio eta potentziala zabaltzea nahi baituen, munduko edozein lekutan Giza Eskubideen lorpen, gauzapen eta aldarrikapen prozesurako.

Sari honek, Espainiako edozein ingeniaritza eta arkitektura eskolatako berrikuntza praktiko nahiz teorikoen ekarpen nabaria duten entsegu teknologiko, bilaketa bibliografiko eta teknika aplikatuko lanak aintzatetsi nahi ditu, giza garapen iraunkorraren bidean, instituzioek duten eginkizun eta konpromezuen aldarrikapen gisa.

Zuen babesa izan nahiko genuke, zuen esku dagoen edozein aportazio ekonomiko egitera animatzen zaituztegu, hurrengo kontu korrontean diru sarrera bat eginez: CAJA DE INGENIEROS 3025 0002 451433235214, kontzeptuan “Ingenieria solidario saria”

Sariak:

Honako sari hauek aurreikusten dira 2 maila atal ezberdinetan banatuta:

  • A atala: Sari bat Gradu amaierako lanentzat edo/eta Karrera amaierako proiektuentzat, proiektu izaera edo ikerkuntzakoa dutenean, espainiako edozein unibertsitatetan aurkeztu eta onartuak izan direnean.
  • B atala: Master amaierako lanak eta Masterreko tesinentzako saria, unibertsitate espainiarren batean defendatuak izan direnean, programa ofizial edo ez ofizialekoak.

Lanak 2015 Urtarrilak 1 eta Abenduaren 31 artean Espainiako unibertsitateren bateko ingeniaritza edo arkitektura eskolaren baten aurkeztuak izan beharko dute.

Sari bakoitzaren balioa 500 €- koa da. Sari bakoitzaren kasuan aipamen bereziak egin ahalko dira , sari ekonomikorik izan gabe.
premio

 

Parte-hartzaileak

Espainiako arkitektura edo ingenieria eskoletan ikasketak egiten ari den, edozein naziotako, edozein ikaslek parte hartu dezake. Nazioarteko unibertsitateetan, Espainiar nazionalitatea duten ikasleek, amaitutako eta aurkeztutako lanak ere onartuko dira, beti ere, hurrengo paragrafoan adierazten diren hizkuntza eskakizunak betetzen badituzte.

Ikasle bakoitzak banakako lan bakarra aurkeztu dezake, espainiar estatuko edozein hizkuntza ofizialetan. Lan hori ez bada, hasiera batetik, gaztelaniaz idatzia izan, gaztelaniaz idatzitako laburpen zabal bat erantsi beharko da. Ez dira onartuko beste lehiaketetan, guztiz edo partzialki, sarituak izan diren lanak.

Lanak bidaltzea

Parte-hartzaile bakoitzak, elektronikoki eta jarraian adierazten den moduan, ondorengo agiriak bidali beharko ditu:

.zip edo antzeko fitxategi trinkotu bakar batean, aztertu beharreko dokumentazio osoa gehituko da, testu nagusia eta eranskinak barne. Bidalitako fitxategiak, modu egokian ikusi ahal izateko, PDF formatuan egon beharko dira. Era berean, horri guztiari, gehienez 1.000 hitzeko hedadura duen proposamenaren laburpen-fitxa bat gehitu beharko zaio. Laburpenik gabe, ez da proposamena kontuan hartuko.

Bester artxibo batean, pdf formatuan hau ere, eskanerretik pasatutako GrAL, KAP, MBL edo LAGI-aren matrikularen kopia bat bidaliko da, bertan izen osoa eta kontakturako datuak (telefonoa eta helbide elektronikoa) datozelarik. Hauek matrikulan agertzen ez badira, beste artxibo batean adierazi datu hauek. Atzerriko unibertsitateetan ikasten dabiltzan estatu espainarreko partaideak, herritartasuna adierazten duen dokumentua (NAN edo pasaportea) gehitu.

Bidalketa www.wetransfer.com premio@isf.es eta zein kategoriatan (A edo B) parte hartu nahi den.

Sariaren baldintzak

Lanen jabetza intelektualak ez du eraginik jasoko lehiaketa honetan parte hartzeagatik, jabeen esku geratzen delarik. ISF-k eskubide hauek babestuko dituela eta aurkezten den lana osorik edo zatika ez dela argitara aterako hitz ematen du, berain jabeek aldez aurretik, esplizituki eta idatziz baimena eman ezean.

Epaimahaiak hutsik utz ditzake sail ezberdinak jasotako lanen maila nahikoa ez bada. Epaimahaiaren erabakia apelaezina izango da.

Entrega-epea

Aurkezteko epe muga 2016ko Maiatzaren 15ean  23:59etan, izango da. Data honen ostean jasotako lanak ez dira kontutan hartuko. Epai-mahairen erabakia eta sari banaketa urte bereko amaieran izango du lekuko. Data eta lekua hamabost egun lehenago jakin araziko dira, gutxienez.

Informazio gehiago jasotzeko:

www.isf.es/premioingenieria/