Bidalketak

Eguzki izpi eraldatzaileak

Ingeniaritza eta Arkitektura Fakultateko Eskola ezberdinetako ordezkariekin hasierako protokolozko bisita eta bileren ostean, martxoaren 7an zientzian emakumeek egindako lana ikustarazteko ekintza batean parte hartu genuen eguzki energiari buruzko tailer batekin. El Salvadorreko emakume zientzilari ezberdinak gogoratzeaz gain, eguzki energiaren inguruan Maria Telkesen lana ezagutzeko aukera izan genuen.

Ekimen honetara, unibertsitateen artean zientzia eta teknologien ezagutza sustatzeko proiektuan barne dagoena eta El Salvadorreko Unibertsitateko Ingeniaritza Elektrikoko Ikasleen Elkartearekin burutu dena, ingeniaritza alor ezberdineko 30 ikasle (13 emakumezkoak eta 17 gizonezkoak) hurbildu ziren, eta eguzki labeen eredu batzuen talde-eraikuntzarekin bukatu genuen.

Arratsaldean, Mekanikako Eskolara bisita egin genuen bertan ikasleek beren ikasketen amaierako lanean diseinatu eta eraikitako urezko sistema eredu ezberdinak ezagutzeko.

Aurreko egunean, Suchitotoko Buena Vista komunitatera hurbiltzeko aukera izan genuen ur-ponpaketa sistema ikusteko, eguzki energia eraginkor baten bidez osatzekoa dena, eta iturburua eta uraren biltegia banatzen duten bi kilometroak oinez egin ostean, Suchitotoko Ur Sistema Komunitarioaren Elkartearekin biltzeko aukera izan genuen.

Hurrengo egunean berriz, martxoaren 8an, emakume salvadortarrekin bat egin genuen politika eta justizia patriarkalaren aurrean duintasuna, autonomia eta eskubide eske.

ARGAZKI LEHIAKETA: Emakumeak estereotipoak apurtzen Euskal Herrian

Emakumeek oraindik oztopo asko aurkitzen ditugun gizarte batean bizi gara. MGItik genero estereotipo hauek gainditzen dituzten emakumeak ikustarazi nahi ditugu, eta horretarako argazki erakusketa bat prestatu dugu.

Parte har ezazu “Euskal Herrian estereotipoak apurtzen” argazki lehiaketan, estereotipo hauek erakusten digutenaren irudi bat bidaliz info.bilbao at euskadi.isf.es e-posta helbidera otsailak 24 baino lehen!

Lehiaketaren oinarriak hemen:

Bidali  

  1. Irudia: Argazkia JPG formatuan, 72 puntu hazbesteko (dpi) bereizmenarekin eta DINA A2 neurriarekin, horizontalean edo bertikalean.
  2. Izena emateko orria: Webguneko izena emateko orria beteta.

Saria    

Lehiaketako 6 argazkiren egileen artean 50 €ko balioa duten otzarak + ISF-MGI-ko materialak (kamiseta, pendrive, liburuak etb) banatuko dira.

Baldintzak  

  • Parte hartzaile bakoitzak gehienez lan bat aurkeztu dezake.
  • Argazki sarituak ISF-MGI-k eta El Salvadorreko emakume antolatuek egindako “Mujeres en la defensa del territorio y los DDHH y ruptura de estereotipos” erakusketa osatuko dute.
  • Lanak originalak izan behar dute.
  • Epaimahaiak lehiaketa hutsik geratzen dela adostu dezake bidaltzen diren lanen kalitatea nahikoa ez bada.
  • Lehiaketa honetako parte hartzaileak testuen, argazkien eta bideoen argitalpenerako baldintzak onartzen dituzte.
  • Edozein zalantza izanez gero honako helbide honetara idatzi dezakezu: info.bilbao@euskadi.isf.es
  • Epaimahaiak lanen originaltasuna eta ISF-MGI-k diharduen lanarekiko lotura baloratuko du.

Lanak aurkezteko epea:  2019ko otsailaren 24a baino lehen, honako helbide elektronikora info.bilbao at euskadi.isf.es, mezuaren izenburuan Argazkia adieraziz.

Santamartar emakumeen begirada defendatzen

Aste hauetan zehar El Salvadorreko Cabañas departamentuko Santa Martako komunitate-erakundeetako emakumeak argazkigintzari buruzko herri-formazio jardunaldiak gauzatzen dabiltza komunitate honek hamarkadetan lurraldearen defentsarako borrokan egindako beraien lan nekaezin ezikusiarazia erakustea lortzeko.

Urte honetan zehar, Bizkaiko Foru Aldundiaren (BFA) babesarekin, ADES Santa Marta eta ISF-MGI moduko eragileen laguntzaz gauzatzen ari den komunitatearen ahalduntze-prozesua osatzen duten beste ekintza batzuekin batera, eskubideen galdagarritasunerako eta lurraldearen defentsarako komunitate-erakundeetako emakumezko buruzagien gaitasun tekniko eta politikoak sendotzea bilatzen da.

 

Genero arrakala digitala murrizteko eta salaketarako eta zaintzarako tresna hauek sustatzeko helburuarekin, formakuntza prozesu honetan argazki makinarekin ohitura hartzetik santamartar emakumeen fokatzearen bilaketararte doazen zenbait jardunaldi burutzen dabiltza.

Emakumeen Nazioarteko Egunerako lelo eta kartel lehiaketa

ISF-MGIk Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta, honako lelo eta kartel lehiaketa antolatu du. Ideiaren bat izanez gero eta zure irudia gure aurtengo #M8 kanpainan ikusi nahi baduzu, animatu!

Parte hartzeko irakurri lehiaketaren oinarriak eta otsailaren 22a baino lehen bidali zure datuekin honako inskripzio orria eta zure lelo eta kartel proposamena info.bilbao@euskadi.isf.es helbide elektronikora.

Atera zure irudimena!

Pintxo Solasaldia El Salvador

ISF-MGIk El Salvadorreko erakunde ezberdinak sendotzeko prozesuetan laguntzen urteak daramatzalarik, zuekin komunitate zaurgarrituetako uraren defentsan dabiltzan emakumeak jasaten ari diren bortizkeriari buruz hitz egiteko beharra dugu.

2015/16 ikasturteari agurra emateko Pintxo-solasaldi berezi honetara gonbidatu nahi zaituztegu, eta bertan ISF-MGIk lankidetza proiektuetan sustatu dituen uraren berdintasunezko kudeaketa gauzatzeko ekintzen berri eman nahi dizugu.

GrAL-a edo MAL-a lankidetzan egiteko interesa duten pertsonentzako aukera oso interesgarria izango da (solasaldi hau) gure lankidetza esparruak eta ISF-MGI-k eskaintzen dituen aukerak ezagutzen hasteko.

​Ekainaren 15ean 19etan Ekoetxean (pelota kalea 5 Bilbo) izango da topaketa.

Pintxoak eta edaria izango dugu, eta nahi izanez gero, partekatzeko zeozer ekarri dezakezu!

Anima zaitez guztion artean ekiteko!

Pintxo-Solasaldia Ekainak 15 Junio Pintxo-Tertulia

“Ura eta Saneamendua izateko Giza Eskubidea eta Bizkaian gizarte eraldaketa” erakusketan parte hartzen dugu

Bizkaian kontzientzia kritikoa eta eraldaketarako lankidetza-lana sustatu eta Ura eta Saneamendua izateko Giza Eskubidearen praktika zabaltze aldera. Foro Bizkaia DHAS-en parte hartzen dugu.

Mugarik Gabeko Ingeniaritzak, El Salvadorren gauzatzen ari den proiektuarekin parte hartzen du:”ACCESO A LOS SERVICIOS DE AGUA POTABLE Y SANEAMIENTO BÁSICO PARA LA POBLACIÓN DE LA COMUNIDAD DE SAN JOSÉ GUADALUPE”. Bertako komunitateen lana indartuz, ura eta saneamendu egoki bat lortzeko asmoarekin egindako proiektua da, eta helburu bezala osasun egoera, ingurugiroa eta emakumeeek zein neskatoek sufritzen duten lan karga hobetzea da. Hau gauzatzeko ezinbestekoa da komunitatearen ezaguera teknikoa zein administrazio ezaguerak hobetzea.

Erakusketa ikusteko hementxe ikus dezakezue non eta noiz izango den: http://forobizkaiadhas.org/index.php/category/eventos/