Bidalketak

Errekaleor Bizirik

Kaixo denoi, Errakaleorreko lagunek laguntza behar dute, eta ISF-MGItik ahal dugunean laguntzeko prest gaude. Hementxe duzue bidalitako informazioa!

Errekaleorretik idazten dizuegu gure borrokara batzeko. Atxikitutako testuan azaltzen dugun moduan, joan den ostegunean (Maiatzak 18) Iberdola, indar polizialez lagundurik, argia moztera etorri zitzaigun. Egun, desalojo baten arrisku larria dugu gainean. Hori dela eta, MANIFESTAZIO NAZIONALA deitu dugu EKAINAREN 3an, 17:30tan, Gasteizko Andra Mari Zuriaren plazatik.

Baratza ekologikoak egitearen aitzakiarekin gure auzoa, gure lurraldea, suntsitu nahi dute. Baratza ekologikoak baratza ekologikoen gainean? Ez al da absurdoa? Lurraren defentsa orain arteko gure lan ildo nagusietako bat izanik, zuen laguntza bereziki estimatuko dugu. Une honetan bereziki, energetikoki burujabe izatearen abentura aurrean dugulako.

Hau guztia dela eta, manifestaziorako LURRAREN DEFENTSAREN ALDEKO ZUTABEA antolatzen gabiltza! Zutabea 16:30tan irtengo da Bilbo plazatik, Guk argi daukagu, Lurra bizirik! lelopean. Ekarri zuen traktorea, bizikleta, lurra lantzeko tresnak… zuen pankarta, lelo eta aldarrikapenak eta batu zaitezte gurekin zutabera!

Lagundu mezu hau zabaltzen, mesedez!

Eskerrik asko!!

Errekaleor Bizirik!!

Hementxe duzue atxikitutako testua:

Errekaleor EUS

+ Info:

  • Web: http://www.errekaleorbizirik.org/index.php/eus/
  • Facebook: https://es-es.facebook.com/Errekaleor-Bizirik-682722851819233/
  • Twitter: https://twitter.com/errekaleor?lang=es
  • Berriak:
    • http://www.eldiario.es/norte/euskadi/quitado-luz-energia-Errekaleor-Okupas-Vitoria_0_645336368.html
    • http://www.argia.eus/errekaleor
    • http://www.naiz.eus/eu/actualidad/noticia/20170518/mas-de-2-000-personas-denuncian-el-ataque-a-errekaleor
    • https://www.diagonalperiodico.net/global/26704-errekaleor-barrio-mas-inteligente-gasteiz.html

Top10: Zer ez da Mugarik Gabeko Ingeniaritza?

Askotan “zer da ISF-MGI?” edo “zer egiten duzue MGI-n?” galderei erantzutea ez zaigu erraza egiten. Honi buelta bat emanez, zer ez garen edo zer ez dugun egiten idaztea otu zait. Gainera, 10 puntutan banatu ditut, Top10 formatua ezin hobea da eta gauzak azaltzeko! 😉
Hementxe duzue zer ez den ISF-MGI 10 puntutan:

Read more