Bidalketak

Jendarte digitalaren garaietan pribatutasuna eta segurtasuna ekintzaileentzat

Sare-sozialen bitartez mugitzen diren deialdiak, haien artean espazio birtualen bidez konektatzen eta indartzen diren mugimendu sozialak, poliziaren kokapena denbora errealean adierazten diguten web orriak… jendarte digitalak eraldatu egin du ere aktibismo sozialaren parte handi bat artikulatzeko forma. Hong Kongeko protestak edo Herrialde Katalanetan Tsunami Democratic-en bitartez koordinaturiko ekintzek mahai gainean uzten dituzte herri-aldarrikapena ulertzeko era berriak, Internet koordinaziorako espazioa izanik. Baina, zer arrisku ekar dezake etengabe jagoten gaituen teknologia erabiltzeak? zein puntura arte sar daiteke kappitalismoa gure DNA aktibistan gu konturatu barik?

Aktibisten Eskolako hurrengo saioan, Hong Kongeko eta Herrialde Katalanetako esperientzietatik atera diren ikaskuntzei erreparatuko diegu eta app bidezko aktibismoak ekar ditzakeen potentzialitateak eta arriskuak aztertuko ditugu. Pribatutasunean eta segurtasunean sakontzeko, software askean eta Burujabetza Teknologikoan aditua den Dabid Martinez izango dugu gurekin. Taldean gai honen inguruan hausnartu nahi izanez gero, urtarrilaren 31ko saiora (ostirala) gonbidatzen zaitugu.

Parte hartu nahi baduzu, bidali mezu bat hezkuntza(a bildua)euskadi.isf.es helbidera, idatzi izenburuan AKTIBISTEEN ESKOLA eta esaiguzu parte hartu nahi duzula. Bertaratu ahal izateko, ez da beharrezkoa aktibisten Eskolaren aurreko saioetara etorri izana. Zain izango gaituzu!


Saioa: Jendarte digitalaren garaietan pribatutasuna eta segurtasuna ekintzaileentzat

Noren eskutik: Dabid Martínez

Noiz: 2020 urtarrilak 31, ostirala

Ordua: 17:00-19:00

Tokia: Bilboko Ingeniaritza Eskola, P1G1 gela

Hizkuntza: gaztelania

Gizarte Berrikuntza Digitala: bizitza erdigunean jartzen duen teknologia baten alde

Azken urteetan gure aisialdi eta kontsumoaren antolaketa asaldatzen duten aplikazio eta komunitate digital andana darabilgu. Jakin badakigu askok langileriaren eskubideen merketzeri lotuta daudela, bertako kontsumoa oldartzen dutela edota geure bizitzen prekarizazio prozesuei eragiten diela.  Ezagunak dituzu Uber, Glovo edota AirBnb? Hala ere, bada beste aplikaziorik. Gizarte Berrikuntza Digitaletik elkarrekikotasuna, lankidetza eta elkarren arteko laguntza ardatz dituzten ekimenak sustatzen dira. Gizarte eta elkarlaneko ekonomiari eta sarbide irekiari loturiko esperientziak dira. Gustatuko litzaizuke ideia hauek lantzen dituzten esperientziak ezagutzea?

Gizarte Berrikuntza Digitalaren baloreetan sakontzeko eta gizarte eraldaketarako apustuan dabiltzan esperientzia ezberdinak ezagutzeko Joseba Sainz de Murieta (ISF-MGIko kidea) izango dugu hizlari. Taldean hausnartzeko eta Gizarte Berrikuntza Digitalaren oinarriak dituzten ekimen hauen mapatzera hurbiltzeko, datorren urriaren 31n, ostegunean, izango dugun saiora gonbidatzen zaituztegu.

Bertan parte hartzeko, bidali mezu bat hezkuntza(arroba)euskadi.isf.es helbide elektronikora, honen gaian AKTIBIST ESKOLA adieraziz eta bertan parte hartzeko motibazioak adieraziz. Saio honetara bertaratzeko, aurreko Aktibista Eskoletako saiotan parte hartzea ez da beharrezkoa. Zure zain gaude!

Sare libreetarako jauzia!

Kaixo denoi,
MGIn denbora daramagu sare libreei buruzko hausnarketa egiten. Software Librearen aldeko elkartea izanda, honi buruzko gogoeta egitea beharrezkoa zela uste genuen. Baina denboratxoa kosta zaigu erabakia hartzea!
GSI taldetik, buruhauste polita izan dugu gure gain:

  • ISF-MGIren ekintzak, informeak, proiektuen informazioa eta elkartearen komunikazioa ahalik eta gehien hedatu nahi dugu.
  • Norbanakoen pribatasuna urratu, sistema aurkako mugimenduak zentsuratu eta multinazional menpe dauden sare sozialak gaitzesten ditugu.
  • Sare libre eta deszentralizatuen filosofiarekin bat egiten dugu.
  • Ez genion inori zer sare sozialetan egon behar zuen inposatu nahi.
  • Ezin ditugu milaka sare sozial gure boluntariotza orduekin mantendu.

Gauza guzti hauek kontuan izanda, hartu dugun erabakia hauxe da:
Beti bezala informazio gune bezala gure web orria erabiliko dugu, eta zuzenean berriak jaso nahi dituenak RSS bidez egin dezake!
Sare libreetako kontuaetan egingo ditugu eguneraketak, eta bertan izango duzue gurekin harremanetan jartzeko aukera.
Facebook eta Twitter kontuak mantenduko ditugu, baina ez diegu jarraipenik emango…, beraz gurekin harremanetan jartzeko erabili e-posta edo sare sozial libreetako plataformak!

Hementxe izango gaituzue:

Mesedez, ez ezazu gure erruz Twitter edo Facebook edo sare pribatibo bateko kontu bat egin!

 

Informazio gehiago nahi baduzu:

Zergatik ez erabili Facebook?

Zergatik ez erabili Twitter?

 

 

GSI Taldea

Software Librea nahi dugu!

Zenbat ordaintzen dute gure administrazioek Microsoft-en lizentzietan? Gipuzkoako Foru Aldundiak eskaitzen dituen datu irekien arabera 587.600,00€ hiru urtetan. Harrigarria, ez da?
Honi aurre egiteko eta subiranotasunaren alde, #softwareaskea-ren aldeko #slnahidugu kanpainan parte hartzea gonbidatzen zaitugu!
– Kanpaina: http://softwarelibreanahidugu.eus/

500

Informazio gehiago:

– Aitor Gómez ISF-MGI-ren artikulua: Hacia la soberanía tecnológica

Girls in class at Kabul school

Girls in class at Kabul school

Dabidnet-en artikulua : Erakunde publikoak eta software librea: http://www.sarean.eus/erakunde-publikoak-eta-software-librea/

 

Top10: Zer ez da Mugarik Gabeko Ingeniaritza?

Askotan “zer da ISF-MGI?” edo “zer egiten duzue MGI-n?” galderei erantzutea ez zaigu erraza egiten. Honi buelta bat emanez, zer ez garen edo zer ez dugun egiten idaztea otu zait. Gainera, 10 puntutan banatu ditut, Top10 formatua ezin hobea da eta gauzak azaltzeko! 😉
Hementxe duzue zer ez den ISF-MGI 10 puntutan:

Read more