10. Foro irekia

Hilabetero bezala Foro Irekia izango dugu, egiten ari diren, baita egitekoak diren taldeen, proiektuen eta elkartearen ekintzen berri emateko, denon artean elkarbanatu eta hobeto planifikatzearren.

IMG_20141115_113150DATA: Maiatzak 20, ostirala
ORDUA: 18:30etan.
LEKUA: Bilbo/Donostia + Skype

Lanean zabiltzaten taldeei eskertuko genizueke gurekin harremanetan jartzea, bai Unai bai Mikelekin, nahi duzuen jarduera edo gaia bileran aurkezteko/lantzeko denbora tarte bat lagatzeko. Horrela gaien zerrenda aurretik antolatzea erraztuko diguzue.   Norbait ezin bada etorri baina zeozerren berri eman nahi baldin badu, gurekin harremanetan jar dadila.