Aurten ere, hementxe dugu Ekologistak Martxanekin batera UPV/EHUn antolatzen dugun 11. Ekozinemaldia. Ura eta energian oinarrituta eta, ingurumenean ez ezik, giza eskubideetan suertatzen ari diren urraketetaz arituko gara.

Oraingoan Guatemalako Santa Cruz Barillas-eko komunitate indigenek energia hidroelektrikoarekin lan egiten duen enpresa espainiar baten aurka duten borrokari egingo diogu so.
“Y lo poco que nos queda” dokumentalak preso politikoen emakumeengan jartzen du fokoa, eta estaduak eta enpresa transnazionalen kriminalizazio estrategiak azaleratzen ditu.
Otto Pérez Molina, Ixil herriari egindako sarraskietan parte hartutako presidente ohiaren gobernu militarraren indarkeria eta injustiziak mahai gainean jartzen ditu filmak.

Martxoak 22, 18:30tan Bilboko Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoko hitzaldien gelan proiektatuko ditugu ondorengo dokumentalak:

Martxoak 24, 16:30etatik aurrera Donostian izango gara, Gipuzkoako Eskola Politeknikoan:

Bi dokumentalen sinopsia lotura honetan topa dezakezua.

Saio honez gain, beste batzuk ere egingo dira Hego Euskal Herrian zehar. Hementxe informazioa!