Aipamen Berezia “No tenemos miedo” El Salvadorreko dokumentalarentzat

Meatzaritza metalikoaren aurkako El Salvadorreko borroka erakustarazten duen “No tenemos miedo” dokumentalak Bilboko “Film Sozialak” Zinema Ikusezinaren Nazioarteko Jaialdian Garapen Iraunkorreko sailean Aipamen Berezia jaso duenez, ISF-MGI-ko kideek El Salvadorreko ADES eta Colectivo de Comunicación Popular, eta La Maraña eta Santa Marta komunitateko lagunek bidalitako esker hitzak ozen adierazi ditugu jaialdiaren bukaerako ekitaldian:

 

Gaurkoan, dokumental hau gauzatzea posible egin duten eragileek meatzaritzarik gabeko lurraldea defendatzearren erail zituzten Dora, Marcelo eta Ramiro gogoratu nahi ditugu. Justizia eta egia eskatzen dugu, eta kapital kriminal, mehatxatzaile eta hiltzailearen aurrean ondasun kolektiboak defendatzen dituzten pertsona anonimo guztiei (eta dokumental honetan parte hartzera animatu direnei) esker on hau eskaintzen diegu.

El Salvadorren, Latinoamerikako herrialderik txikiena, meatzaritza enpresa haundiei garaitu diegu, honek arnasa ematen digu eta herrioi borroketan elkarrekin jarraitzeko arnasa eman behar digu.

Emakumeen eskubideengatik, lurraldearen eta naturaren defentsagatik, herriak entzun, aurrera denok alboan goaz eta.

Borroka globalizatu dezagun, itxaropena globalizatu dezagun!”

 

Hurrengo hilabeteetan dokumental hau El Salvadorren, Euskal Herrian eta munduko beste herri batzuetan ikusteko aukera izango dugu. Adi egon!

 

Festibaleko irabazleen informazio gehiago KCD-ren prentsa oharrean.