Atzerapausoak ur kudeaketa publiko eta komunitarioaren ezarpenean

Azken hilabeteetan atzerapauso ugari bizi izan dira El Salvadorren uraren kudeaketa publiko eta komunitariaren ezarpenerako gizarte mugimenduek 12 urte luzeetan dabiltzan borrokan. Azken urte honetan izandako bozketen ostean eratu den Asanblada Legegilea berriak, 2012 – 2015 legealdian Ingurumen eta Aldaketa Klimatikoaren komisioan adostutako 92 artikulu alboratu, eta uraren lege orokorraren proiektu berri bati ekin dio, oinarrian Enpresa Pribatuen Erakunde Nazionalak (ANEP gaztelerazko siglak) 2017ko ekainean proposatu zuen 5 aulkidun uraren kontseilu zuzentzailea balioztatuko lukeena.

Abuztuaren 30a, San Salvador. Iturria: Verdad Digital

 

Ordu hartan gertatu moduan, ur kudeaketaren aulkien banaketa negoziaketa honek berriro ere herritarren haserrea eragin du. Azken hilabete hauetan gainera jazarpen eta indarkeria kasuak bizi izan dituzte gizarte mugimenduek.

 

Pasadan irailaren 27an burutu zuen Uraren Pribatizazioaren Aurkako Aliantza Nazionalak azken mobilizazioa, enpresa pribatu gremioaren interesek uraren kudeaketaren aulki propioa izan ez dezaten erakustaratzeko milaka pertsona San Salvadoreko kaleetan barrena irten ziren eta 200.000 sinadura aurkeztu zituzten.

Irailaren 27a, San Salvador. Iturria: Uraren Pribatizazioaren Aurkako Aliantza Nazionala

 

Zenbakiak zenbaki, ekintza guzti hauetan errepikatzen diren “Ura ez da saltzen, zaindu eta defendatu beharra dago!” eta “Ura Giza Eskubidea da, ez da salgaia” aldarriekin bat egiten jarraitzen dugu, eta adi jarraituko diogu datozen hilabeteetan gai honek izango duen bilakaerari.