Izaera ezberdineko erakundeen arteko lankidetza hiruki legez irudikatu ohi da. Erpin bakoitzean eragile-mota bakoitza kokatzen da. Lehenengo erpinean, GKEak eta eragile politikoak (gizarte-higikundeak, sindikatuak eta abar) dauzkagu, bigarrenean, herri-erakundeak, tokikoetatik estatu-mailakoetaraino, eta, hirugarrenean, enpresa pribatuak daude.
Lehenengo erpinean eraldaketaren aldeko ekimenak eta, batez ere, lana kokatzen dira; batetik, GKEetako beharginak daude, eta, bestetik, erakundeotatik at egon arren, haien ekimenetan esku hartzen dutenak eta diruzko ekarpen apalak ematen dituztenak. Beste erpin bien izaera, oro har, diru-sorburu izatea da. Hots, GKEak diruztatzen dituzte, bai haien helburuekin bat egiten dutelako, bai abantailak lortzen dituztelako. Izan ere, beraiei lagunduz gero, euren jendaurreko irudia hobetzea edo, enpresa pribatuen kasuan, zerga-murrizpenak lortzen dituzte.
Pentsa liteke egitura hirukoitz hori lankidetzaren irudizko adierazpena baino ez dela, baina hirukiaren erpinen arteko harremanak arazo eta kontraesanak sorrarazten dituzte. Horren eredu da Euskal Autonomia Erkidegoko Jaurlaritzak Gazako zerrendan ospitaleak eraikitzen laguntzeko GKEekin daukan elkarbidea.
Zalantza barik, Palestinaren egoeraz kezkatuta dagoen edonorentzat laguntza hura poztekoa da: Euskal Autonomia Erkidegoko zergadunen dirua eztandek egunero iratzartzen duten herri bati laguntzeko erabiltzen da. Jaurlaritzak, halandaze, zergen helmuga jagon beharko luke. Bada, ez da horrela! Israelgo Estatuak lantzean-lantzean ospitaleok leherrarazi izan ditu, eta Lakuako Jaurlaritza isil-isilik geratu da. Hau da, Jaurlaritzak Palestinan ospitaleak eraikitzeko herritarren dirua bideratzen du, baina ez da haiek suntsitu dituen estatua salatzeko gai.
Jaurlaritzarekin lankidetzan diharduen GKEak zelan onar dezake diru hori gero hark bere ardurari muzin egiten badio? Erakundeak Jaurlaritzaren jokaera kritikatuko balu, erantzunik eza egotzita, dirubide hura galduko luke? Eta, hala balitz, egiazki esan liteke erakunde hura gobernuz kanpokoa eta beregaina dela? Edo, beste barik, GKEak uko egin behar izango lioke Jaurlaritzaren dirubideari, horren jarrera ezaxola edukitzeagatik? Horratx GKEaren baitan sor daitekeen talka etikoa: palestinarrak lagundu nahi baina Jaurlaritza salatu behar.
Nire iritziz, ez dago GKE batek erakunde eta enpresen dirua onartzea gaitzesterik, baina, betiere GKEa gauza bada diruztatzailearen balizko esku-sartze saialdiak edo haren jarduera ezegokiak aske eta jendaurrean salatzeko. Ezpabere, GKEa bere diruztatzailea zuritzen duen menpeko erakunde ustela izango da.
https://euskadi.isf.es/wp-content/uploads/sites/31/2020/11/nazioarteko.png484644Mugarik Gabeko Ingeniaritzahttps://euskadi.isf.es/wp-content/uploads/sites/31/2016/03/0_3-300x88.jpgMugarik Gabeko Ingeniaritza2020-11-12 10:39:522020-11-20 10:14:29Nazioarteko lankidetza-eredu emantzipatzailearen inguruko gogoeta
Badira erakunde gisa daukagun praktika egituratzen duten zenbait arau. Teknologia ez da neutroa, gizarte sistema bati dagokion elementu konplexua da. Hainbat saio daramagu ideia honi buruz hausnartzen, alderdi ezberdinetatik aztertuz (feminismoak, ekologismoa, dekolonialtasuna…). Ikusi dugu teknologia elementu neutral bezala aurkeztean, gizartearen helburuak aurredefinitzeko erabiltzen diren mekanismo eta botere harremanak ezkutatzea lortzen dela. Aktibisten Eskolaren azken saioan, Leire Vazquez Orobioren esku, teknologiaren, kulturaren eta lankidetzaren arteko harremaneai buruzko oinarrizko eztabaida kritikoak argitzen saiatu ginen.
Arazoaren muinean: transferentzia teknologikoa. Kategoria monolitikoa ez bada ere, praktika honek hiru desoreka sortzen ditu: egiturazkoak (kapitala eta azpiegiturak behar dituzten makinak), erritmo arazoak (teknologia eta kulturaren arteko konfrontazioa) eta gizarte antolaketakoak (ezagutza autoktonoen balio-galera). Eta desoreka hauetan guztietan berrikusketa behar duen elementu nagusia dago: zein izango da gure zeregina Hegoaldeko teknologiari lotutako prozesuak lagundu nahi dituen Iparraldeko agente gisa?
Iparraldeko erakundeen tutoretza gorrigarria den lankidetza proiektu zehatzen bidez kasuistika ezberdinak argitu genituen. Baina, zenbateraino ezin gara identifikaturik sentitu gure inguruko kolonialtasuna erakusten duten praktika horietan? Eztabaida piztu da, gure nortasuna, gure praktika profesionalak eta nazioarteko elkartasuna ulertzeko daukagun modua zalantzan jartzen dituen eztabaida.
https://euskadi.isf.es/wp-content/uploads/sites/31/2020/10/Cooperacion-tecnologica.png1280905Mugarik Gabeko Ingeniaritzahttps://euskadi.isf.es/wp-content/uploads/sites/31/2016/03/0_3-300x88.jpgMugarik Gabeko Ingeniaritza2020-10-14 10:47:462020-10-14 10:47:48TRANSFERENTZIA TEKNOLOGIKOA PROBLEMATIZATZEN LANKIDETZA EREMUAN
Lurraldearen eta Giza Eskubideen defendatzaileen lana zuzenean ezagutzeko hainbat topaketa egin ondoren, defendatzaile horiek babesteko aktibatzen diren elkartasun-mekanismo eta -sareez jakin nahi genuen. Nola egiten dute lan? Zenbateraino dira egokiak? Emakume defendatzaile askok genero-arrazoiengatiko indarkeria mota askori aurre egiten diete, hala nola sexu-indarkeriari eta mehatxuei, jazarpenari eta emakume izatearekin lotutako difamazio-kanpainei. Egoera horren aurrean, geure buruari galdetzen diogu: zer paper bete dezakegu Iparralde Globaleko erakundeek gatazkan defentsan laguntza emateko?
Fernando Armendarizek, Protection Internationaleko giza eskubideen aldeko ekintzaileak, aintzat hartzeko garrantzitsuak diren gakoetako batzuk partekatzen dizkigu. Giza Eskubideak defendatzeak botere ekonomikoei aurre egitea esan nahi du, estraktibismotik datozen garro guztien aurkako etengabeko borroka da. Arrisku handiko jarduera da, eta, emakumeen kasuan, aparteko zaaurgarritasun egoera dakar, ez baitute beti ikusten beren komunitateek laguntzen dietela. Testuinguru horretan, Protection Internationalek komunitate-arloa indartuko duen eta nazioartean eragingo duen laguntza proposatzen du, babes-mekanismoetatik politika publikoetara igarotzeko.
Bertaratutakoen arteko eztabaida zabaltzean, hainbat lekutatik entzuten ditugu lekukotasunak, jasotako mehatxuengatik beren lurraldeetatik aldendu behar izan duten defendatzaileak eta nazioarteko elkartasunaren taula globalean kokatzeko modua birentsatzen jarraitzen duten Iparralde Globaleko ekintzaileak. Alde horretatik, hasieratik sor daitezkeen pribilegioak berrikustearen garrantzia azpimarratzen da, haien gorputza lehen lerroan jartzen duten pertsonei beren behar bezalako laguntza eman ahal izateko. Zentzu horretan, bide luzea dugu oraindik egiteke.
Pandemiaren aurrean, estatu askok aitzakia ezin hobea aurkitu dute babes neurri asko bertan behera uzteko. Premia psikoafektiboei lotutako ikuspegi feminista aplikatzen badugu, gaur egungoa bezalako uneetan inoiz baino garrantzitsuagoa da laguntza-neurriak indartzea, defendatzaileei sostengu emozionalean laguntzea, eta ondasun komunen pribatizazio handiagoaren aurrean gerturatzen den eraso berrirako prestatzea.
Eraso gehiagori, borroka eta erresistentzia gehiago. Baina, era berean, ez dezagun ahaztu, gehiago eta hobeto lagundu.
https://euskadi.isf.es/wp-content/uploads/sites/31/2020/06/Cooperacion_foto.jpg720960Mugarik Gabeko Ingeniaritzahttps://euskadi.isf.es/wp-content/uploads/sites/31/2016/03/0_3-300x88.jpgMugarik Gabeko Ingeniaritza2020-06-25 09:38:152020-06-25 09:38:17Zeinek defendatzen du defendatzen duena?
Hainbat elkarte politikok, sozialek eta sindikatuk komunikatu bateratu bat sinatu dugu El Salvadorko presidenteak egin nahi izan duen estatu kolpea gaitsezteko. Komunikatua hurrengoa da:
Nayib Bukele militarizó la Asamblea y violentó el estado constitucional de derecho para forzar a este órgano legislativo a actuar y decidir según su voluntad. En el pasado 9 de febrero en El Salvador el presidente Nayib Bukele convocó arbitraria y unilateralmente a la Asamblea Legislativa para obligar al órgano legislativo a la aprobación de un préstamo de 109 millones de dólares para la ejecución de la denominada 3ª fase del Plan de Control Territorial contra la delincuencia. Ante la inasistencia del quorum necesario, Nayib Bukele se presentó en la Asamblea Legislativa con la fuerza militar y policial en un innegable intento de intimidación y presión a este poder del estado.
Frente
a ello hacemos un llamado para que:
El presidente de la República, Nayib Bukele, respete las rutas
constituidas a través de la seguridad y legalidad jurídica y
mantenga la paz y el diálogo político, garantizando la
independencia de poderes y la institucionalidad democrática del
país.
Que en sus funciones, procure armonía social y canales de
coordinación con la Asamblea Legislativa, respetando los principios
que rigen la Constitución de El Salvador.
Al presidente de la Asamblea Legislativa, Mario Ponce, a priorizar
en todo momento la seguridad jurídica y la paz al pueblo
salvadoreño.
A la Sala de lo Constitucional de la Corte Suprema de Justicia a
ejercer el control constitucional que corresponde en estos casos y
la exigencia de responsabilidades al Presidente del país ante este
intento de autogolpe de estado y uso y abuso del órgano
legislativo.
Hacemos un llamado desde la solidaridad internacional para que se respete el orden constitucional en El Salvador, se haga frente a la creciente militarización y se garantice la paz social y justa para el pueblo salvadoreño.
Argia aldizkariko argazkia
https://euskadi.isf.es/wp-content/uploads/sites/31/2020/02/84671-el-salvador-parlamento-militarizado-y-autogolpe-300x169-1.jpg169300Mugarik Gabeko Ingeniaritzahttps://euskadi.isf.es/wp-content/uploads/sites/31/2016/03/0_3-300x88.jpgMugarik Gabeko Ingeniaritza2020-02-19 11:43:252020-02-19 11:43:26Komunikatua: El Salvadorren demokraziaren defentsaren alde
Ingeniería Sin Fronteras País Vasco – Euskal Herriko Mugarik Gabeko Ingeniaritzak (ISF-MGI) eta GOIENER-ek, energia berriztagarrien sorkuntza eta kontsumo kooperatiba, lankidetza hitzarmena sinatu dugu, trantsizio energetiko eta demokratiko baten alde.
Ziurgabetasun handiko garaiak bizitzen ari gara eta honek ezartzen diguten errelitateari momentuoro egokitu behar izatea garamatza. Gizakiaren garapena interes ekonomikoen aurrean lehenesten duen gizarte bat, kulturari eta gatozen sustraiei begiratzen diena, beldurrik gabekoa eta ingurukoak entzuteko gai dena, gizarte osasuntsu eta justuagoa izanen da. Bi entitate hauek bat egiten dute horrelako gizarte bat lortzeko lanketan.
Zentzu honetan, bai ISF-MGIk baita GOIENER-ek ere, horrelako gizarte bat bilatzen dugu. Merkatuaren logikaren aurrean solidaritatea, elkarlana, komunitatearen erlazio horizontalak eta demokraziaren sozialaren, gizartearen parte hartzearen eta berrikuntza zibilaren ikuspegi berritzailea bultzatzen dugu.
Bi entitateek giza eraldaketarako bokazioa daukagu eta baita beste erkidego-izaera entitate batzuekin batera lan egiteko bokazioa ere, batez ere Kooperatibak, aipaturiko transformazioa lortzeko. Horregatik, helburutzat elkartasuna, gizartearen ongizatea eta guztion onerako ekarpena egiten duen interlankidetza funtsezkotzat hartzen dugu.
Agendaren eraikuntzarantz eta elkarrekin parekatutako proiekturantz emandako lehengo urrats honek pentsamendu kritikorako eta gizarte osoaren eskuan dauden alternatibak eratzeko balio izatea espero dugu.
https://euskadi.isf.es/wp-content/uploads/sites/31/2020/02/goiener-power-to-the-people.png7201280Mugarik Gabeko Ingeniaritzahttps://euskadi.isf.es/wp-content/uploads/sites/31/2016/03/0_3-300x88.jpgMugarik Gabeko Ingeniaritza2020-02-13 11:26:492020-02-13 11:26:50LANKIDETZA HITZARMENA MUGARIK GABEKO INGENIARITZA ETA GOIENER ARTEAN
El Salvadorko Unibertsitatera (UES) egin genuen bisita pasa den uztailaren 25ean. Bere egin ninduten campusak dituen gune berdeak, ikasleek antolaketarako dituzten espazioak, hormen aldarrikapenak eta memoria… Elektrikako Fakultatera bidean 70ean El Salvadorko gobernuak hil zituen ikasleak omentzeko ekitaldia: dantza, diskurtso kritikoa, musika, ikasle mugimendu egituratua… Zetino Elektrika Fakultateko Energia Berriztagarrien zuzendariarekin bildu ginen ondoren, laborategi batean. Laborategian teknologia desberdineko bi plaka fotovoltaiko, alderanzgailu monofasiko eta trifasikoak eta mikroalderanzgailuak zeuden. Alderanzgailuetan ikusi ahal izan genuen fakultateko teilatuan zeuden plaka fotovoltaikoek sortutako potentzia; plaketako bat eguzkiarekiko oinarri higikorra zuen eta besteek finkoa. Hori dela eta, sorkuntza fotovoltaiko handiagoa erakusten zuen mugikorrak. Unibertsitateko ikasleek diseinatu zuten higikorra, eta azaldu zigun nola motorrak plakatik sortzen duen energiaren bidez birarazten duen plaka bera. Alderanzgailuei dagokienez, normalean, plaka-serie bakoitzko bat jartzen dela esan zigun, baina mikroalderanzgailuen kasuan, plaka bakoitzeko bat jarri behar dela. Amaitzeko, laborategian zeuden plakak aztertu genituen eta konexioak fisikoki egiten ikasi. Bat silizio polikristalinozkoa zen eta bestea hainbat materialen arteko nahasketa.
Bisita amaitzeko, Buena Vistan diseinatzen ari garen eguzki-energia bidezko ur-ponpaketa sistema isolatuari buruz hitz egin genion, haiek ere unibertsitatea komunitateen zerbitzura jartzeko asmoa dutelako etorkizun hurbil batean.
https://euskadi.isf.es/wp-content/uploads/sites/31/2019/10/3-1.jpg7201280Mugarik Gabeko Ingeniaritzahttps://euskadi.isf.es/wp-content/uploads/sites/31/2016/03/0_3-300x88.jpgMugarik Gabeko Ingeniaritza2019-10-01 13:29:482019-10-01 13:31:45Unibertsitatera bisita
Eva Perez-Pons gure kidearen artikulua partekatzen dizuegu
Emakumeak eta ura elkarri lotutako bi kontzeptu
dira; gaur egun oraindik, emakumeak dira lan erreproduktiboaz
arduratzen lehenak mundu mailan. Aitzitik, ura lortzeko dugun
eskuragarritasuna ez da berbera Iparralde eta Hegoalde Globalei
erreparatzen badiegu. Era berean, aipaturiko eskuragarritasuna ez da
berbera landa-eremuetan edota hiriguneetan.
Uda
honetan, uraren eta genero-arrakalaren inguruko hainbat saio eta
tailerretan parte-hartzeko aukera izan dugu, zeinetan El Salvadorko
landa-eremuetako emakumeen egoeraz hausnartzeaz gain, egoera horiei
aurre egiteko estrategiak (bir)pentsatzeko aukera izan dugun. Saio
horietako bat Julia Evelyn ekonomialari feministak eskaini zuen El
Salvadorko Santa Marta komunitatean. Saio horretan, El Salvadorko
jendartearen testuingurua aztertzeko, izeberg-aren beheko zatian
(ikusten ez dena) zentratu ginen: zaintza lanetan. Hori aztertu
ezean, ezein analisi geratzen baita erdixka. Zaintza lanek bizitzako
etapa guztietan (jaio garenetik hil egiten garen arte) daude
presente. Ekonomia feministak etapa horiek guztiak duintasunez
bizitzea aldarrikatzen du. Hau da, beharrizan fisiologikoak
(arnasketa, elikadura egokia, kalitatezko ura edatea, sexualitate
segurua…) eta segurtasunezkoak (habitat segurua, afektibitatea,
sozializazioa eta hezkuntza, konfiantza…) bermatu daitezela.
Aurretiaz
esan dugunez, beharrizan fisiologikoek eta segurtasunezkoek zaintza
lanen beharra dute. Hala nola, autozaintza, dependenteak diren
pertsonen zaintza eta zaintza kolektiboa. Ahaztu barik,
zaintzailearen zaintza. Zaintza lan horiek era egokian aurrera
eramateko hiru baldintza bete behar direla aldarrikatzen du Evelynek:
ziklo naturalen jarraikortasuna (uraren zikloa, oxigenoa,
landareak…), baliabideak (denbora, ezagutzak – nola zaindu behar
bereziak dituen pertsona bat – eta azpiegiturak – ura, argia…) eta
zaintzaren etika (zaintzaren gaineko kontzientzia indibidual eta
kolektiboa). Horiek barik, hau da, bizitza aurrera eramateko behar
den espazioa ahul badago, bizitzaren jasangarritasuna kolokan jartzen
da.
Artikulu honetan uraren irisgarritasunean jarriko
dugu begirada, aztertzeko nola eragiten dien horrek Hegoalde
Globaleko landa-eremuko emakume eta neskatoei. 2017ko El Salvadorko
edateko uraren irisgarritasuna aztertuz gero, ikus daiteke nola
dauden alde nabariak landa-eremuen eta hiriguneen artean. Hoditeria
bidez ura etxeetara eskuragarri zituzten biztanleen guztizkoa %
88,3koa zen, baina horietako %95,5a hirigunean bizi zen eta % 6,5a
landa-eremuan. Putzutik eskuratzen zutenak, aldiz, guztizkoaren %
6,2a zen, horietako % 11,7 landa-eremuan bizi zen eta % 2,9a
hirigunean. Hala ere, edateko uraren kalitatea ez da bermatzen. El
Salvadorko estatuak uraren gainean duen kudeaketa eta legedi
txarraren ondorioz, ura enpresa pribatuen esku dago eta ez da
tratatzen. Gaur egun, uraren % 90a inguru dago kutsaturik eta
tratamenduari dagokionez, 2017an herritarren % 12,8ak soilik egiten
zion urari nolabaiteko tratamenduren bat (ura irakitzen jarri,
iragazki batetik pasarazi, kloratu… ), horietako % 11,3a hirigunean
bizi zen eta % 15,5 a landa-eremuan. % 70,3ak ez zion urari inolako
tratamendurik egiten (% 64,7a hirigunean eta % 88,4 landa-eremuan
bizi zen), eta % 16,9ak ura botiletan erosten zuen, % 4,1a
landa-eremuko biztanleria izanik eta % 24a hirigunekoa (DYGESTIC,
2017). Arazo horiei gehitu behar zaie klima-aldaketaren eta
deforestazioaren ondorioz estres hidrikoa areagotu egin dela.
Uraren
gabeziak zuzenean eragiten dute emakumeen egunerokotasunean eta
bizitzetan, haiek baitira etxeko lan erreproduktiboaz arduratzen
direnak, eta ondorioz, ura eskuratzeaz arduratzen direnak. Izan ere,
edozertarako da beharrezkoa ura: arropa garbitzeko, harrikoa egiteko,
janaria prestatzeko, etxea eta norbera garbitzeko, edateko… Uraren
irisgarritasuna ziurtatzen duen azpiegiturarik egon ezean, emakumeek
eta neskatoek ekarri behar dute ura ibaitik edota putzutik, edo
etxeko lanak bertan egin. Guzti horrek osasunean, hezkuntzan eta
beste espazio kolektiboetako parte-hartzean eragin zuzena du, bai eta
emakumeen segurtasunean. Era berean, ur faltak zuzenean duenez
eragina emakumeengan, haiek dira pribatizazioak mehatxu egiten
dienean borrokak burutzen dituztenak.
Landa-eremuetan
eguzki-energia bidezko ur-sistema isolatuak jartzen hasiak dira
egoera horri aurre egiteko. Ikustekoa da nola uraren horniketa
egiteko azpiegitura jartzen denean gizonak inplikatzen diren, baina
formulak prekarioak direnean, emakumeen gain erortzen den zama osoa.
Bestalde,
sistema isolatuek kudeaketa egokia behar dute instalazioa egin
ondoren biziraun dezaten; hau da, komunitateak sistemak ekar ditzaken
arazoei aurre egiteko. Hori dela eta, garrantzitsua da herritarrak
prozesuan inplikatzea eta sistema osoaren funtzionamendua ulertzea.
Sistema hauek pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko prestaturik daude,
etxeko beharrizanei aurre egiteko. Animaliak elikatzeko, landak
ureztatzeko, ibilgailuak garbitzeko… erabiliz gero ura, sistemek
ezin dute eskaria asetu ura eta sistema mugatuak direlako eta
etxebizitza asko oinarrizko beharrizanak asetzeko ur barik geratzen
dira. Bestelako aktibitateentzako ura lortzeko alternatibak sustatu
beharra dago, esaterako, euri-ura pilatzea edo erabilitakoa
birziklatzea.
Testu
honen hasieran, ekonomia feministaren aldarrikapenetako bat bizitzako
etapa guztiak duintasunez bizitzea dela aipatu da. Sistema isolatuek
erraztu egiten dute beharrizan fisiologikoak eta segurtasunezkoak
betetzeko behar diren baldintzak, baina instalazioa egitearekin ez da
nahiko. Emakumeak kontziente dira egunero egiten diren esfortzuaz eta
nolako eragina duen haiengan. Egoerari aurre egiteko beharrezkoa da
lanketak gizonekin egitea eta zaintza lanetan inplikatzea, ostera,
emakumeen gaineko lan karga bikoiztu, edo kasurik okerrenean,
hirukoiztu egin daiteke.
https://euskadi.isf.es/wp-content/uploads/sites/31/2019/09/fotoelsalvador.jpg7201280Mugarik Gabeko Ingeniaritzahttps://euskadi.isf.es/wp-content/uploads/sites/31/2016/03/0_3-300x88.jpgMugarik Gabeko Ingeniaritza2019-09-11 10:38:482019-09-11 10:38:50El Salvadorko landa-eremuetako testuinguruetan urak duen irisgarritasunera begirada feminista
El Salvadorren energia elektrikoaren kostua oso altua da. Energia honen zerbitzuaren pribatizazioak tarifen %900eko gorakada eragin izan du, 1997ko urtarrilean Kwh bakoitzeko prezioa 12 zentabotik abenduan 1,19 colonetara igo baitzen. Prezioaren igoera honek komunitate askotan ur iturri edangarrien sistemen porrota ekarri zuen, beste batzuetan haien jaitsiera nabarmengarria izan zen, eta komunitate gutxietan sistema hauek era prekarioan dihardute.
Tarifen zehaztapenak etxebizitzaren kontsumoa hiru taldetan sailkatzen ditu: lehenengoa, orduko 0 eta 99 Kw arteko kontsumo taldea, bigarrena orduko 100 eta 199 kw bitartekoa, eta azkena orduko 200 Kwtik gorako etxebizitzen taldea. Uraz hornitzeko ponpaketa behar duten komunitateak hirugarren talde honetan kokatzen dira. Bertan, kilovatioaren batez-besteko prezioa 0,15$eko izaten da, fakturetan 500$etara igo daitekeena. Beraz, tarifa hauek ez dira erraz ordaintzekoak, ezta 100 etxebizitzatik gorako komunitateetan ere.
Egoera hau kontutan izanda, eguzki-energiarekin sortutako ur ponpaketaren interesak gora egin du. Ponpaketa honek, eguzkiak egunean zehar sortzen duen energian oinarritzen da eta energia honek metaketa-sistema betetzeko balio du, behar denean prest eta erabilgarri eduki ahal izateko. Horrela, bateria kutsatzaile eta garestiko erabilera saihesten da, sistema elektrikoa sinplifikatzen da eta eguzki-energiaren ustiapena optimizatzen da.
Euskal Herriko Unibertsitatea eta El Salvadorren arteko elkarlana partekatzeko aukeraz baliatuz, Esther, MGI-ko kidea-rekin, eguzki-ponpaketa sistemaren inguruko trebakuntza eta ulermen jardueretan parte hartu dugu. Kokalekua El Rodeo kantoia izan da, Victoria udalerriko Santa Marta-n dagoen kantoia, Euskal Herriko MGI-k gai anitzetan elkarlanean urteak daramatzan kantoia, hain zuzen ere. Komunitatean bizi diren pertsonen, teknikarien eta beste agente ezberdinen ponpaketa sistemaren diseinuari buruzko kezkak eta zalantzak aurreko urtetik zetozen. Honekin batera, elektrizitatetik eguzki energia iturrira aldatzeko proiektu batzuk agertu ziren.
Formakuntza saioetan sistema honek zertan datzan azaldu zen, bai atal hidraulikoa bai elektrikoa ere; sistema honen abantailak, hobekuntzak eta behar duen mantenua argi azalduz.
Suchitoto udalerriko Buena Vista komunitateak sare elektrikoa erabiltzen duen ur ponpaketa sistema aldatzeko interesa aurkeztu du; haiek ere eguzki-energiarekin bat badatoz. Orain arte erabili duten sistema honen gastu finkoak diru-sarrerak baino handiagoak dira, nahiz eta ezarri duten ur prezioa nazionala baino altuagoa izan.
Eva, Euskal Herriko MGI-ko kidea, El Salvadorren izango dugu uda honetan Ingeniaritza Elektroniko Industriala eta Automatika ikasketen Gradu Amaierako Lana prestatu ahal izateko: ur ponpaketaren energia iturriaren diseinua, hain zuzen ere.
https://euskadi.isf.es/wp-content/uploads/sites/31/2019/07/2019-03-12_BombeoSolar-28-1.jpg579870Mugarik Gabeko Ingeniaritzahttps://euskadi.isf.es/wp-content/uploads/sites/31/2016/03/0_3-300x88.jpgMugarik Gabeko Ingeniaritza2019-07-09 10:10:382019-07-09 10:10:39Eguzki-energiarekin sortutako ur ponpaketa El Salvadorren
“Inor atzean utzi gabe” lelopean datorkigu aurtengo Uraren Nazioarteko Eguna, baina El Salvadorretik datozen berriek hamarkada bat baino gehiago dirauten gizarte mugimenduen aldarriak atzean utziko dituzte.
Azken hilabeteetan uraren kudeaketa publikoa eta komunitarioa ezartzeko gizarte eragileen urteetako asmotan atzerapausoak bizi genituen, eta aste honetan Asanblada Legegileko Ingurumen eta Aldaketa Klimatikoaren komisioak ur kudeaketaren aulkiak banatzeko adostu duen erabakiak argi uzten du El Salvadorreko ur kudeaketan interes pribatuek gailenduko direla.
Honen arabera uraren kontseilu zuzentzailean uraren neurrigabeko erabilera egiten duten industria sektoreko eta eraikuntza sektoreari loturiko ur partzuergoetako kideak izango dira, lurraldeko uraren kudeaketa jasangarria izateko eta ur eta saneamendua giza eskubidea gauzatzeko arazo gehienak sortzen dituztenak denak ere.
Uraren instituzionalizazio guztiz publikoaren beharra ezaguna eta joera den honetan, El Salvadorreko gizarteak datozen egunotan, Uraren Pribatizazioaren Aurkako Aliantza Nazionalak definitu duen “emergentziazko” egoera honetan, aldarrikapen ezberdinak burutuko ditu, ura ez dela saltzen, zaindu eta defendatu beharra dagoela gogoraraziz.
https://euskadi.isf.es/wp-content/uploads/sites/31/2019/03/el_agua_no_se_vende.jpg720960Mugarik Gabeko Ingeniaritzahttps://euskadi.isf.es/wp-content/uploads/sites/31/2016/03/0_3-300x88.jpgMugarik Gabeko Ingeniaritza2019-03-21 15:13:492019-03-21 16:42:02Ur kudeaketa interes pribatuen esku
Ingeniaritza eta Arkitektura Fakultateko Eskola ezberdinetako ordezkariekin hasierako protokolozko bisita eta bileren ostean, martxoaren 7an zientzian emakumeek egindako lana ikustarazteko ekintza batean parte hartu genuen eguzki energiari buruzko tailer batekin. El Salvadorreko emakume zientzilari ezberdinak gogoratzeaz gain, eguzki energiaren inguruan Maria Telkesen lana ezagutzeko aukera izan genuen.
Ekimen honetara, unibertsitateen artean zientzia eta teknologien ezagutza sustatzeko proiektuan barne dagoena eta El Salvadorreko Unibertsitateko Ingeniaritza Elektrikoko Ikasleen Elkartearekin burutu dena, ingeniaritza alor ezberdineko 30 ikasle (13 emakumezkoak eta 17 gizonezkoak) hurbildu ziren, eta eguzki labeen eredu batzuen talde-eraikuntzarekin bukatu genuen.
Arratsaldean, Mekanikako Eskolara bisita egin genuen bertan ikasleek beren ikasketen amaierako lanean diseinatu eta eraikitako urezko sistema eredu ezberdinak ezagutzeko.
Aurreko egunean, Suchitotoko Buena Vista komunitatera hurbiltzeko aukera izan genuen ur-ponpaketa sistema ikusteko, eguzki energia eraginkor baten bidez osatzekoa dena, eta iturburua eta uraren biltegia banatzen duten bi kilometroak oinez egin ostean, Suchitotoko Ur Sistema Komunitarioaren Elkartearekin biltzeko aukera izan genuen.
Hurrengo egunean berriz, martxoaren 8an, emakume salvadortarrekin bat egin genuen politika eta justizia patriarkalaren aurrean duintasuna, autonomia eta eskubide eske.
https://euskadi.isf.es/wp-content/uploads/sites/31/2019/03/energia_eguzkia_elsalvador.jpg7741032Mugarik Gabeko Ingeniaritzahttps://euskadi.isf.es/wp-content/uploads/sites/31/2016/03/0_3-300x88.jpgMugarik Gabeko Ingeniaritza2019-03-14 16:57:262019-03-28 16:22:55Eguzki izpi eraldatzaileak
Para mejorar la navegación, este sitio web y todos los que se hallan bajo el dominio isf.es recopilan la información imprescindible sobre su ordenador y su conexión en forma de cookies. Además, es posible que en algunas partes de la misma ustéd ceda explicitamente datos personales para recibir comunicaciones nuestras. En ambos casos, el Reglamento General de Protección de Datos nos exige la aceptación explícita por su parte de nuestra. AcceptarPolítica de protección de datos
Privacy & Cookies Policy
Privacy Overview
This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may affect your browsing experience.
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.