Etika, askatasuna eta teknologia

Pasa den martxoaren 6ean Julián Estévez Ingeniaritza Eskolako irakaslearekin batera, hitzaldi tekniko bat antolatu genuen. Gurean Ondiz Zarraga egon zen, #SoftwareLibre-ari buruzko sarrera hitzaldia ematen, Donostiako Ingeniaritza Eskolan.
Hitzaldian, beste gauza askoren artean Software Libreak eskeintzen dizkigun tresna eta alternatibak erakutsi zizkigun.
Hitzaldia hementxe aurki dezakezue, eta beherago egindako grabaketa:

Energia trantsizioa karbono gutxiko energiarantz Euskadin

Azaroaren 28an parte-hartze eta ingurumen sentsibilizazio tailer bat egingo dugu helduentzat Donostian, +55en eskutik. Bertan energiaren historiari begirada bat eman ostean gaur egungo energia krisia aztertuko dugu, eta TRADENER proiektuko ikaspenak elkarbanatzen saiatuko gara.
Gladys Enea (Cristina Enea) parkean aurkituko gaituzue goizeko 10etatik 12tara.

+INFO: DV Berria

Gladys87

Lankidetzara Sarrera 10. Ikastaroa Donostian

Euskal Herriko Mugarik Gabeko Ingeniaritzak UPV/EHUrekin batera Donostiako Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolan Lankidetza eta Giza Garapenerako Teknologiak ikastaroa antolatzen dugu.


Ikastaroaren planteamendua Giza Garapena eta Garapenerako Lankidetzari buruzko oinarrizko elementuak eskaintzea, eta dauden desberdintasunen (baita generoarena ere) eta bai hegoaldean bai iparraldean ditugun arazoen inguruan kontzientzia kritikoa sorraraztea da.

Guzti horretarako Gipuzkoako gizarte zibileko eta lankidetzako erakundeetako pertsona ezberdinak hizlari moduan arituko dira saio ezberdinetan metodologia partehartzaileak eta eztabaidak sustatuz, genero ikuspegia erakustaraziz eta azaltzen diren gaietan sakontzeko material osagarriak eskainiz.

Ikastaroa garapenerako lankidetzari buruzko oinarrizko ezagutzak eskuratu nahi dituen formakuntza ezberdineko pertsona orori dago zabalik. Ikasketa teknikoak egiten ari diren eta beraien Gradu edota Master Amaierako Lana garapenerako lankidetzako proiektu batean egin nahi duten ikasleentzat, bereziki interesgarriak izan daitezkeen saioak izango dira.

Data eta lekua:
X. edizioa hau urriaren 5etik azaroaren 30era burutukoa da Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolan!

Informazioa eta izen emateak:
https://euskadi.isf.es/2018donostiikastaroa/?lang=eu

Lankidetzara Sarrera X. Ikastaroa

Euskal Herriko Mugarik Gabeko Ingeniaritzak  UPV/EHUrekin batera Donostiako Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolan Lankidetza  eta Giza Garapenerako Teknologiak ikastaroa antolatzen du. Read more

Liburu aurkezpena: “La Trampa Global del Gas – Un Puente al Desastre”

Liburu aurkezpena: “La Trampa Global del Gas – Un Puente al Desastre”

Gas naturalak gero eta garrantzia handiago du nazioarteko energia eszenatokian. Ikatzak eta petroleoak oraindik duten indarra ahaztu gabe, gas naturala “trantsizio erregai” eta “energia berriztagarrientzat zubi” bezala hasi dira hainbat instituzioetatik aldarrikatzen. Klima aldaketan gasak duen eragina ere ez da gutxietsi behar; epe motzean ikatzak edo petrolioak duten baino eragin handiago izan dezake eta. Beste aldetik gasaren ustiaketak eta garraioak hainbat gatazka sortzen ditu, Ukranian, Siria, Kurdistan, Nigeria, etab. edo Uzbekistaneko diktadura bezala.
EAE eta Nafarroan gas naturalaren aldeko apostu gogorra egin da azken urteetan, bahia de bizkaia gaseko zentralekin, Zabalgarbi, eta Castejoneko ziklo konbinatuak kasu. Gainera, gobernu guztiek egindako apostu honek hain kutsakorrak ez direm beste energia batzuk baztertu ditu.

Alfons Pérez liburuaren egile eta ODGko kidea gurekin izango da.

Noiz? Azaroak 28, arratsaldeko 19:30
Non? Re-Read liburudenda, Donostia. Segundo Izpizua 13. Gros

Antolatzaileak:
TRADENERISF EuskadiEkologistak Martxan

Hitzaldi eta liburu aurkezpena: Rojavako iraultza

Siriako iparraldean, kurduak bizi diren eremuan, Rojava edo mendebaldeko Kurdistan bezala ezaguna den inguruan, guda-egoera bizi arren, gaur egungo gizarte aurreratuenetako bat eraikitzen ari dira hedabideen isiltasunaren aurrean. Gizarte eraikuntza hau azaltzen duen liburua, Iraultza Rojavan, Rojavako esperimentu berritzailea kontatzen du, “konfederalismo demokratikoa” deritzotena, komunean antolaturiko demokrazia, izaera antikapitalista sendoa duena eta genero berdintasuna ardatz duena, eta era berean ideologia nazionalista atzerakoiak baztertzen dituena.

Kartzelan preso dagoen Abdullah Ocalan buruzagi kurduaren pentsamoldean sustraituta, sistema honek genero kuota eraginkorrak, behetik gorako egitura demokratikoak, etorkizunera begirako politika ekologikoak eta militantzia sendoa ditu oinarri, eta inguruko ISIS arrastoan sartu du. Rojavan gertatzen ari den garapen demokratikoa eta itxaropentsua aztertzen duen ikerketa honek aparteko istorioa azaltzen du, garai ilun honetan benetako askatasunaren aldeko borroka ezezagun honen istorioa alegia.

Garapenerako Lankidetzarako 9. Sarrera Ikastaroa

Ikastaro honen helburua giza garapenerako teknologi alorrean garapen eta lankidetzan oinarrizko ezagutza eskaintzea da. Bizi garen mundu globaizatu honetan dauden desberdintasunen inguruan ikuspegi zabal bat eskeintzea du helburu, beti ere hegoaldeko herrialdeek dituzten garapen arazoak azaleratuz.

Read more

TTIP, CETA… BIZI ALA IRENTSI

Aurten ere, gizarteko hainbat kolektibok salaketa- eta aldarrikapen-egun bihurtu nahi dugu urriaren 17a, Pobreziaren aurkako Nazioarteko Eguna,

Euskadin, Estatuan eta Europan gorabidean jarraitzen du pobreziak. Euskadin, herritarren % 4,9 bizi da pobrezia larrian; hau da, hilean 541,27 euro baino gutxiago dituzte bizitzeko. Horrez gain, % 18,5 bizi da pobrezia erlatiboan, hilean 811,90 euro baino gutxiagoko diru-sarrerekin. Datu horiekin, Europako lurralde okerrenen artean kokatzen da Euskadi pobrezia erlatiboari dagokionez, Polonia, Espainia, Portugal eta  Greziaren aurretik soilik. Horrez gain, 489.447 pertsona (% 22,7) daude pobrezia- eta bazterketa-arriskuan.

bannersemana2016web

Zero Pobrezia eta Mugarik Gabeko Ingeniaritzatik kezkaz begiratzen diegu TTIParen eta CETAren moduko akordioen ondorio negargarriei: pobrezia eta desberdintasunak handitzea, eta giza eskubideak urratzea. Eta giza eskubideak, hain zuzen ere, politika publikoek guztiz bermatu behar dituzte, hiru auzi hauei aurre eginez bereziki: pobrezia, berdintasunik eza eta iraunkortasunik eza. Arazo horien aurkako borroka justizia globaleko kontu bat da; izan ere, munduko pertsona guztien giza eskubideak bete daitezela ari gara eskatzen. Belaunaldien arteko elkartasun kontu bat da, etorkizuneko belaunaldien garapena arriskuan ez jartzean baitatza,

Read more

Brasil: egoera politikoa eta energetikoa. Hitzaldia

Hilaren 26ean  Moisés Borges, brasilgo MAB-eko ekintzailea izango da gure artean. Hitzaldia Ekologistak Martxan -ekin batera antolatzen dugu eta Donostiako Koldo Mitxelena liburutegian izango da. Bertan Brasilgo egoera politiko eta energetikoa ezagutzako aukera izango dugu:

mab-moises-hitza-tx

 

Hitzaldia Brasileko urtegiaren aurkako mugimenduaren (MAB) bozeramailea den Moises Borges-ek emango du. Brasilen energia ekoizteko azken garaian urtegi erraldoiak bultzatu dira bereziki, eraginak bai ingurumenean bai gizartean izugarriak izanez.
T

Marianako hondamendia

 

Azken  garaian izan diren gertera nabarmenenak Baixo Iguazuko kanpaldia eta Mariana urtegiaren hondamenaren 1. urtemuga dauzkagu. Bi gertaera hauen erantzuleak oraindik zigorrik jaso gabe daude, eta kaltetuak kalteordainik jaso gabe. Baina nola ez, azken hilabeteetan MABi dagokio gai nagusiena Brasilen izandako (edo inposatutako) aldaketa politikoa daukagu,  gertatu den estatu kolpea dela medio. MAB beste zenbait erakunddekin erakundeekin batera horren aurka dabil borrokan, .

Baixo Iguazuko kanpaldiaren aurkako errepresioa: