Lan eskaintzak: Gizarte eraldakaterako hezkuntzako bi teknikari

Bizkaiko Foru Aldundiak finantzatutako “Bizkaiko unibertsitateetan gizarte eraldaketarako agenteak sortzen” proiektuaren baitan, gizarte eraldaketarako hezkuntzako bi lanpostuetarako deialdia aurkezten dugu, lanpostu batek gizarte eraldaketarako hezkuntzan eta sentsibilizazioan egingo diren ekimenetarako dinamizazio eta komunikazio profila du.

Informazio gehiago honako esteketan:

 

 

Bizimodu Jasangarrietarako HERRI-AUZITEGIko deialdia

Bi urte pasa dira jada Desazkunde eta Bizi Onen sarea osatzen dugun taldeok elkar-lanean jardunez eta antolatuz TIPI-TAPA bagoaz, Bizimodu Jasangarrietarantz abian jarri genuenetik eta dagoeneko iritsi da denbora luzez itxaron dugun data. Indarrez eta gogotsu heltzen diogu hurrengo erronkari: Bizimodu Jasangarrietarako eskubideen urraketak salatu eta hauen inguruan dagoen inpunitatea azaleratu dezagun!

Otsailaren 23an ostirala, eta 24an, larunbata, Bidebarrietako ekitaldi aretoan ikusiko dugu elkar (Bidebarrieta Kalea 4, Bilbo). Egitaraua ikusi eta izena-eman.

Gure erakundeetatik Bizimodu Jasangarrietarako Herri-Auzitegira gonbidatu nahi zaituztegu. Ekitaldi honetan kanpainan zehar egindako topaketa desberdinetan landu diren ardatzak jorratuko dira, eta honako eskubide hauen urraketa salatuko da:

  • Lurralderako eta elikadura-burujabetzarako eskubidea
  • Bizi-maila duin baterako eskubidea
  • Energiarako sarbide justu eta jasangarrirako, eta energia-burujabetzarako eskubidea
  • Zaintzarako eskubidea. Zaintza-sistema justu, parekide eta erantzunkideak

Zer da Herri-Auzitegi bat?

Herri-auzitegiak giza eskubideen hainbat urraketen ikusezintasunari aurre egiteko eta urraketen inpunitatea agerian uzteko xedea duten gizarte zibileko erakundeen estrategia bat dira. Gizarte-kontzientzia pizten duten erreparazio-ekitaldiak dira, gertatu zena urraketa pairatu zuten pertsonen ahotsetan azaleratuz, eta sarri hauentzako ahalduntzerako-ekintza ere bilakatuz. Horrez gain, azpimarratu behar da herri-auzitegiek interes gutxi zuten erakunde edo instituzioak gizarte-eztabaidan inplikatzeko estrategia esanguratsu gisa funtzionatu dutela, bai eta justiziarako eskubidea bermatzen duten pertsona eta erakundeentzako ariketa pedagogiko gisa ere.

Tresna gisa honakoa ahalbidetzen digu:

  • Borroka anitzak eskubideen ikuspegitik lantzea (eragite-tresna)
  • Giza eskubideen urraketak ikusaraztea
  • Nazioarteko marko batean hainbat borroka artikulatzea (ikuspegi globala eta tokian tokikoa)
  • Legeen definizio eta aplikazioa arautzen duen sistema politiko eta judiziala salatzea
  • Ekintza politikoaren bitartez, tartean dauden kolektiboen ahalduntzea bultzatzea
  • Eskubideen bortxaketa pairatu duten pertsonei aitortza sinbolikoa egitea

Desazkunde eta Bizi Onen sareak, herritarren behar eta interesen arabera artikulatutako jendarte bat eraikitzeko proposamenak garatu eta ikustarazteko helburua duen prozesu bat (ikusi PDF) abian jarri zuen. Gisa honetako auzitegiak giza eskubideen urraketen ikusezintasunari aurre egiteko helburua duen jendarte zibileko erakundeen estrategia gisa ulertzen ditugu. Kasu zehatz honetan, mundu osoan bizimodu jasangarria izateko eskubidearekin lotutako urraketen inpunitatea nabarmendu eta salatu nahi dugu.

Nabarmendu nahi diren alderdiak:

  • Ikuspegi internazionalista
  • Giza eskubideen urraketaren ikuspegia ardatz desberdinetan
  • Erakundeak eskubideen urraketagatik salatzea
  • Sarean lan egitearen eta kolektibo/borrokak artikulatzearen alde apustu egitea
  • Kasuak eta, batez ere, testigantzak kontu eta sentsibilitate handiz lantzea
  • Adierazpen artistikoak (antzerkia, erakusketak, kaleko ekintzak…) txertatzea

Animatu!

Lankidetzara Sarrera X. Ikastaroa

Euskal Herriko Mugarik Gabeko Ingeniaritzak  UPV/EHUrekin batera Donostiako Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolan Lankidetza  eta Giza Garapenerako Teknologiak ikastaroa antolatzen du. Read more

[ikastaroa] Giza Garapenerako Teknologiak

Ingeniería Sin Fronteras País Vasco – Euskal Herriko Mugarik Gabeko Ingeniaritza (ISF-MGI) erakundeak  UPV/EHUrekin batera Bilboko Ingeniaritza Eskolan Garapena, Lankidetza eta Giza Garapenerako Teknologiak  mintegia antolatzen du Bizkaiko Irakaskuntza Teknikoetan Sentiberatze eta Garapenerako Hezkuntza proiektu baten baitan.

XVII. edizioa hau urtearen azken hiruhilabetekoan burutuko dugu, irailaren 29etik abenduaren 15rarte, ostiral arratsalde guztietan. Saio hauez gain txango bat antolatuko da jardunaldietan landutako gaiak sakontzeko.

Informazio gehiago: https://euskadi.isf.es/mintegia

Aktibista eskola: Giza garapenerako teknologiak

Aktibista eskolako laugarren saiora gonbidatu nahi zaituztegu.

Saio honetan Giza garapenerako teknología egokituei inguruko, tailer bat eskeiniko dizuegu. Zuen zain gaude maiatzaren 4an arratsaldeko 19:00etan Ekoetxean.

Komunkazio Tailerra

Aktibista eskolako hirugarren saiora gonbidatu nahi zaituztegu. Saio honetan komunikazio tailer bat eskeiniko dizuegu kartelak egiteko helburuarekin.
Zuen zain egongo gara, apirilaren 6an arratsaldeko 19:00tan Ekoetxean!
Zatoz!

Energia trantsizioa eta demokrazia nazioarteko mintegia

mintegi-tradener-kartela

NOIZ: Martxoak 30 eta 31
NON: Zubiria Etxea (UPV-EHU, Sarriko, Bilbo)

PROGRAMA

HELBURUAK:

 “Energia trantsizioa eta demokrazia hemen eta Hegoaldean” Mintegiaren helburu nagusiena da trantsizio energetikoa eta demokrazia lekuko esperientzia desberdinetatik eta gaietatik hausnartzea eta haietatik ikastea, gurea bezelako proiektu baterako zeintzu izango liratekeen irizpideak eta lan-arloak gure lurraldean trantsizio energetikoa bultzatzeko. Horretarako  hemen eta atzerriko zenbait ikertzaile eta ekintzaile gonbidatu ditugu.

HIZLARIAK

Aztertu ahi ditugun gaiak:

– Energia zertarako eta norentzat?
– Segurtasun eta burujabetza energetikoa
– Hiriak eta herriak energia trantsizioan
– Teknologia (egokia, berriztagarria eta abar).
–  Klima aldaketa eta Klima Justizia
– Energia Pobrezia
– Energiaren kudeaketa publikoa eta bidezkoa:  gobernantza, bernazionalizazio, bermunizipalizazioa,
nazionalizazioa
– Merkataritza
– Finantzaketa
– Militarizazioa, errepresio eta kriminalizazioa
– Langileak eta lan eskubideak

GrALa garapenerako lankidetzan egiteko ilusioa

Ia pasatu dira ia 2 urte Sergiok bere GrALa garapenerako lankidetzan egiteko erronka hartu zuela. Garai hartan ilusioz erantzun zigun orain gure blogean berreskuratzen dugun elkarrizketan:

Zergatik lankidetza arloko GrALa?

Graduko 4. maila hastean Gradu Amaierako Lana (GrAL) zeri buruz egitea aukeratu behar nuen. Irakasleek proposatzen zituzten proiektuek ez ninduten gehiegi motibatzen eta, gainera, giza garapenerako lankidetza arloan zerbait egiteko ideia nuen. Izan ere, duela hiru urte Ghanan egon nintzen umezurztegi batean eta antzeko esperientzia errepikatu nahi nuen. GrALa gustora egin nahi nuen, zerbait aurrera eramateko balioko lukeena eta ez gradua amaitzeko tramite huts bat bakarrik. Horregatik, Mugarik Gabeko Ingeniaritza elkartearekin harremanetan jarri nintzen eta egun eskuetan daukadan proiektua lortu genuen.

Zertan datza zure GrALak?

El Salvadorreko Asociación Comunitaria Unida por el Agua y la Agricultura (ACUA) elkarteak proposatutako Conacaste kantoiaren komunitate batzuetarako ur-hornidura sistema bat diseinatuko dut. Lana Bilbotik aurrera eramateko, gaiari buruzko informazioa eta beharrezko datuak partekatu dizkidate eta sistemaren eskema egiten hasi naiz. El Salvadorrera heltzerakoan, egindako eskema osatuko dut bertan dituzten datu zehatzagoak erabiliz eta GrALa egingo dut: kalkuluak egin, ondorioak atera, alternatiba aukeratu, etab. eta lan osoa idatzi.

Zer espero duzu bertan egingo duzun egonalditik?

Ekainean El Salvadorrera joango naiz hilabete eta erdiko egonaldia egitera. San Salvador hiriburuan egongo naiz lo egiten eta egunero Zaragozara joango naiz ACUAn lan egitera. Noizbait komunitateetara gerturatuko garela uste dut proiektuaren errealitateaz jabetzeko: bertan bizi diren pertsonak eta euren bizimodua, gabeziak eta premiak ezagutzeko.

Bilbora umilago bueltatuko naizela uste dut. Esperientzia honek gure bizimodua erlatibizatzeko balioko dit eta guretzat normalak diren eskubide eta baliabideak beste leku batzuetan existitzen ez direla ikusiko dut, edo hauek lortzeko egin beharreko esfortzua zein den.

Egonaldi honekin giza garapenerako lankidetzan esperientzia bereganatu nahi dut: nola funtzionatzen duen, proiektuak aurrera eramateko trabak zeintzuk diren, langileak nola antolatzen diren, komunitateetako pertsonekin harremana nolakoa den, etab. Lankidetzan lan egiten jarraitzera motibatuko nauela uste dut.

Zure ustean, mota honetako GrAL bat zein neurritan izan daiteke eraldatzaile?

Nire GrALean proposatuko dudan ur-hornidura sistema aurrera eramango denik ere ez dakit. Hortaz, zuzenean batere eraldatzaile ez izatea suerta daiteke. Baina GrALa egiteko aitzakiarekin El Salvadorrera banoa, ACUA elkartearekin tailerretan parte hartzen badut, etorkizunean lankidetzan lan egiteko kontaktuak egin eta esperientzia bereganatzen badut eta nire egonaldian bizi izandakoa lagun eta ezagunekin partekatzen badut, eraldatzailea izango da neurri batean edo bestean.

GrAL hau egiteak etorkizunari begira zer ekarriko dizula uste duzu?

Alde batetik, GrAL bat egiteak industria ingeniaritza arloko proiektuak ezagutzea, prestatzea, idaztea eta aurrera eramatea du helburu, eta baita arazo edo gabezien aurrean konponbideak proposatzeko gaitasuna bereganatzea, ikasitako kontzeptuak, kalkulu tresnak eta metodologiak erabiliz. Beste alde batetik, ohiko GrAL bat beharrean garapenerako lankidetza arlokoa denez, nire lana proiektu handiago baten parte izango da. Horregatik, unibertsitatean aurkeztu behar dudanaz gain beste hainbat aspektu landuko ditut eta lankidetzako proiektu erreal baten egitura eta lan egiteko modua ikusi eta ikasiko ditut. Honek beste ikuspegi praktikoago bat emango didala espero dut, benetako proiektuetan ematen diren arazoak biziko ditudalako eta irtenbide eman beharko diedalako.

Partekatu nahi duzun beste ezer?

Ingeniaritzako graduan ikuspegi soziala falta da. Errentagarritasun ekonomikoa lantzen da baina proiektuen onura edo zergati sozialak ez dira aipatzen. Horregatik erabaki nuen Gradu Amaierako Lana giza garapenerako lankidetzan egitea: beste ikuspegia ere bereganatzeko, ez bakarrik unibertsitatean irakatsi diguten ikuspegi partziala.

Behin esperientzia pasata, Sergio, esperotakoa bizi izan zenuen ala ilusio hutsa izan zen? Animatuko zenituzke honelako esperientzia batera unibertsitateko ikasleak? Ia gure facebook-eko sarreran erantzuten digun.

Emakumeen Nazioarteko Egunerako lelo eta kartel lehiaketa

ISF-MGIk Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta, honako lelo eta kartel lehiaketa antolatu du. Ideiaren bat izanez gero eta zure irudia gure aurtengo #M8 kanpainan ikusi nahi baduzu, animatu!

Parte hartzeko irakurri lehiaketaren oinarriak eta otsailaren 22a baino lehen bidali zure datuekin honako inskripzio orria eta zure lelo eta kartel proposamena info.bilbao@euskadi.isf.es helbide elektronikora.

Atera zure irudimena!

Euskaditik mundura: 9 konpromiso garapenerako lankidetza politika hobetzeko

Euskadiko GGKE koordinakundearekin 2016ko autonomia-hauteskundeei begira egiten ari garen kanpainarekin bat egiten dugu, eta hementxe uzten dizkizuegu garapenerako lankidetza hobetzeko ikusten ditugun konpromisoak:

Euskaditik mundura: 9 konpromiso garapenerako lankidetza politika hobetzeko

9konpromiso
1.-Hauteskundeetara aurkezten diren alderdi politikoei euren hauteskunde programetan euskal lankidetza politikak defendatzea eskatzen diegu.
2.-Erakunde publikoaren aurrekontu oso bateratuaren %0,7a nazioarteko lankidetzara bideratzea eskatzen diegu.
3.-Nazioarteko lankidetza politika publiko sendotu eta egonkorra aldarrikatzen dugu gorabehera politikoetatik at, gizarte zibil antolatuarekin batera, bere berezitasunetik eta balio erantsitik, elkarlanean eraikia.
4.-Gizartea eraldatzeko hezkuntzaren aldeko apustu egitea esparru hauek landuz: komunikazioa, prestakuntza, ikerketa, mobilizazioa eta eragin politikoa.
5.-Gizarte zibileko erakundeen gaitasunak sendotzeko prozesuei bultzada ematea. Horretarako, berrikuntza, prestakuntza, ezagutzaren elkar trukea erabiliko dira, soldaten baldintzak aitortuz eta erakundeen iraunkortasun-planak eginez.
6.- Gobernuko ekintzaren barruan garapenerako politiken koherentzia bultzatzea, pobreziaren eta desberdintasunen aurkako borroka kausazko ikuspuntu batetik jorratzeko eta ingurumenaren aldetik iraunkortasunez jokatuz.
7.-Gizarte zibilaren parte-hartzea erraztearen aldeko apustua egitea eskatzen dugu, Garapenerako Lankidetzarako Euskal Kontseilua indartuz, esaterako.
8.-Gardentasuna eta kontu ematearen aldeko konpromisoa exijitzen dugu lankidetza politikaren datuak gizartearentzat irisgarriak eta ulergarriak izan daitezen.
9.-Indarrean dagoen legeria (Garapenerako Lankidetzari buruzko Euskal Legea eta Herrialde Pobretuekiko Justizia eta Elkartasunerako Gutuna) beteko dela argi jasotzen duen konpromiso bat eskatzen dugu.

Hauteskunde hauetan, alderdi politikoei honako aldarria luzatu: pertsona eta euren beharrak, lehentasun izan daitezela, era berean, nazioarteko lankidetzan lortutako konpromisoak bete ditzatela.

Giza eskubideen bermeak globala izan behar du.

Sare sozialetan: #ElkartasunaBozkatu2016

Eskaeren dokumentua (PDF)
Eskaeren grafismoa (PDF)
Hauteskunde debatea (PDF)