Gure ekintzen berri izan nahi? Hau seguru interesatuko zaizula

Kaixo lagunak!

ISF-MGItik nahi dizkizuegu aurkeztu zuekin harremanetan jartzeko zabaldu ditugun bide guztiak. Badakigu, gaur egun, asko direla informaturik mantentzeko ditugun aukerak eta lehentasunak; horretaz kontziente garenez gero, gure komunikazio kanalak dibertsifikatu ditugu aukeratu ahal dezazun zein den zuretzat erabilgarriena gurekin harremanetan jarraitzeko. Hauexen dira!

  • Gure Web-a. Web honetan: https://euskadi.isf.es/ gure elkartea sakontasun handiagoz ezagutzeko aukera izango duzu eta dinamizatzen ari garen ekintzei eta proiektuei buruzko informazio gehiago izango duzu eskura. Gure ataria periodikoki gaurkoratzen dugu, horregatik gonbidatzen zaitugu noizbehinka gure berriak ezagutzeko hemendik pasatzera.
  • Gure Telegram kanala. Gure Telegram komunitatearen bidez partekatzen dugu informazioa, ISF-MGItik antolatzen ditugun ekintzak, gure azken post-ak eta gure poiektuen eguneratzeak zabaltzeko. https://t.me/isfeuskadi estekan edo zure Telegram aplikazioan ISF Euskadi jarriz aurki gaitzakezu.
  • Gure sare-sozial gogokoenak. Ezagutzen gaituzuenek badakizue software librea eta sare deszentralizatuak babesten ditugula. Hori dela eta, Diaspora: https://diasp.org/u/isf_mgi eta Mastodon: https://mastodon.eus/@ISFEuskadi bezalako aukeren aldeko apustua egiten dugu. Horiek ezagutzera gonbidatzen zaituztegu! Sare-sozial libre eta seguruago horietara aldatu bitartean, Facebook eta Twitter sare sozialetan aurki gaitzakezu. Zergatik erabiltzen ditugun sare horiek? Post honi begiratu bat egin diezaiokezu: https://euskadi.isf.es/blog/salto-las-redes-libres/.

Mila esker zure arreta eskaintzeagatik eta… sare-sozialetan aurkituko gara!

Energia trantsizioa karbono gutxiko energiarantz Euskadin

Azaroaren 28an parte-hartze eta ingurumen sentsibilizazio tailer bat egingo dugu helduentzat Donostian, +55en eskutik. Bertan energiaren historiari begirada bat eman ostean gaur egungo energia krisia aztertuko dugu, eta TRADENER proiektuko ikaspenak elkarbanatzen saiatuko gara.
Gladys Enea (Cristina Enea) parkean aurkituko gaituzue goizeko 10etatik 12tara.

+INFO: DV Berria

Gladys87

Lan eskaintzak: Gizarte eraldakaterako hezkuntzako bi teknikari

Bizkaiko Foru Aldundiak finantzatutako “Bizkaiko unibertsitateetan gizarte eraldaketarako agenteak sortzen” proiektuaren baitan, gizarte eraldaketarako hezkuntzako bi lanpostuetarako deialdia aurkezten dugu, lanpostu batek gizarte eraldaketarako hezkuntzan eta sentsibilizazioan egingo diren ekimenetarako dinamizazio eta komunikazio profila du.

Informazio gehiago honako esteketan:

 

 

Uda Ikastaroa: Trantsizio energetikoa eta demokrazia

TRADENER proiektuan, Ekologistak Martxan eta UPV/EHUrekin batera antolaturiko ikastaroaren berri ematen dizuegu. Ekainaren 28 eta 29an izango da Bilbon, UPV/EHUko Udako Ikastaroen barruan.

Izen-ematea
Programa
Hizlariak
Lekua
Babesleak

 


Pobrezia energetikoa, generoa energia, energiaren bermunizipalizazioa, energia burujabetza, menpekotasuna, energia segurtasuna… Hauek dira azken aldian berrietan irakurri zein lagunekin eztabaiadatua aurki ditzakegun hitzak. Gaur egungo energia arloan aldaketak nabariak dira, eta honek problematika zein zalantza berriak sortzen dizkigu.

Zer esan nahi du pobrezia energetikoak? Zein da energia arloko langileen egoera? Zein motatako energia erabiltzen dugu gure egunerokotasunean? Ba al dugu alternatibarik? Zergatik gertatzen dira hainbat eskubide urraketa energia proiektu handien inguruan? Zenbat energia behar dugu ondo bizitzeko? Pentsa al dezakegu Euskal Herriko trantsizio energetiko batean, jasangarritasun, justizia sozial eta parte hartze prozesuen bitartez?

Ikastaro honekin galdera guzti hauei eta sortuko diren zalantza gehiagori ere erantzuna ematen saiatuko gara. Erantzun hauek bai akademiatik, bai herri mugimendu zein norbanakoengandik sortzea izango da helburua, denon arteko jakintza sortuz.

 


Helburuak:

  • Lan eta Energia eredua ezagutzea. Zeinentzako egiten dugu lan? Nola eta zein baldintzetan
  • Generoa eta energia. Falokrazia energetikotik ekofeminismoaren bidean.
  • Erregai fosilen ustiaketak sortzen dituen inpaktuak (ingurumen zein inpaktu sozialak) baloratu. Erregai hauen amaierak ekarriko dizkigun agertokiei buruz hausnartu.
  • Energia berriztagarrien mugak eta aukerak aztertu.
  • Eskala ezberdineko Trantsizio energetikoa bizi izan duten esperientziak ezagutu.
  • Energiaren kudeaketa udaletatik egitearen onurak, pobrezia energetikoari aurre egiteko.

Sare libreetarako jauzia!

Kaixo denoi,
MGIn denbora daramagu sare libreei buruzko hausnarketa egiten. Software Librearen aldeko elkartea izanda, honi buruzko gogoeta egitea beharrezkoa zela uste genuen. Baina denboratxoa kosta zaigu erabakia hartzea!
GSI taldetik, buruhauste polita izan dugu gure gain:

  • ISF-MGIren ekintzak, informeak, proiektuen informazioa eta elkartearen komunikazioa ahalik eta gehien hedatu nahi dugu.
  • Norbanakoen pribatasuna urratu, sistema aurkako mugimenduak zentsuratu eta multinazional menpe dauden sare sozialak gaitzesten ditugu.
  • Sare libre eta deszentralizatuen filosofiarekin bat egiten dugu.
  • Ez genion inori zer sare sozialetan egon behar zuen inposatu nahi.
  • Ezin ditugu milaka sare sozial gure boluntariotza orduekin mantendu.

Gauza guzti hauek kontuan izanda, hartu dugun erabakia hauxe da:
Beti bezala informazio gune bezala gure web orria erabiliko dugu, eta zuzenean berriak jaso nahi dituenak RSS bidez egin dezake!
Sare libreetako kontuaetan egingo ditugu eguneraketak, eta bertan izango duzue gurekin harremanetan jartzeko aukera.
Facebook eta Twitter kontuak mantenduko ditugu, baina ez diegu jarraipenik emango…, beraz gurekin harremanetan jartzeko erabili e-posta edo sare sozial libreetako plataformak!

Hementxe izango gaituzue:

Mesedez, ez ezazu gure erruz Twitter edo Facebook edo sare pribatibo bateko kontu bat egin!

 

Informazio gehiago nahi baduzu:

Zergatik ez erabili Facebook?

Zergatik ez erabili Twitter?

 

 

GSI Taldea

Bizimodu Jasangarrietarako HERRI-AUZITEGIko deialdia

Bi urte pasa dira jada Desazkunde eta Bizi Onen sarea osatzen dugun taldeok elkar-lanean jardunez eta antolatuz TIPI-TAPA bagoaz, Bizimodu Jasangarrietarantz abian jarri genuenetik eta dagoeneko iritsi da denbora luzez itxaron dugun data. Indarrez eta gogotsu heltzen diogu hurrengo erronkari: Bizimodu Jasangarrietarako eskubideen urraketak salatu eta hauen inguruan dagoen inpunitatea azaleratu dezagun!

Otsailaren 23an ostirala, eta 24an, larunbata, Bidebarrietako ekitaldi aretoan ikusiko dugu elkar (Bidebarrieta Kalea 4, Bilbo). Egitaraua ikusi eta izena-eman.

Gure erakundeetatik Bizimodu Jasangarrietarako Herri-Auzitegira gonbidatu nahi zaituztegu. Ekitaldi honetan kanpainan zehar egindako topaketa desberdinetan landu diren ardatzak jorratuko dira, eta honako eskubide hauen urraketa salatuko da:

  • Lurralderako eta elikadura-burujabetzarako eskubidea
  • Bizi-maila duin baterako eskubidea
  • Energiarako sarbide justu eta jasangarrirako, eta energia-burujabetzarako eskubidea
  • Zaintzarako eskubidea. Zaintza-sistema justu, parekide eta erantzunkideak

Zer da Herri-Auzitegi bat?

Herri-auzitegiak giza eskubideen hainbat urraketen ikusezintasunari aurre egiteko eta urraketen inpunitatea agerian uzteko xedea duten gizarte zibileko erakundeen estrategia bat dira. Gizarte-kontzientzia pizten duten erreparazio-ekitaldiak dira, gertatu zena urraketa pairatu zuten pertsonen ahotsetan azaleratuz, eta sarri hauentzako ahalduntzerako-ekintza ere bilakatuz. Horrez gain, azpimarratu behar da herri-auzitegiek interes gutxi zuten erakunde edo instituzioak gizarte-eztabaidan inplikatzeko estrategia esanguratsu gisa funtzionatu dutela, bai eta justiziarako eskubidea bermatzen duten pertsona eta erakundeentzako ariketa pedagogiko gisa ere.

Tresna gisa honakoa ahalbidetzen digu:

  • Borroka anitzak eskubideen ikuspegitik lantzea (eragite-tresna)
  • Giza eskubideen urraketak ikusaraztea
  • Nazioarteko marko batean hainbat borroka artikulatzea (ikuspegi globala eta tokian tokikoa)
  • Legeen definizio eta aplikazioa arautzen duen sistema politiko eta judiziala salatzea
  • Ekintza politikoaren bitartez, tartean dauden kolektiboen ahalduntzea bultzatzea
  • Eskubideen bortxaketa pairatu duten pertsonei aitortza sinbolikoa egitea

Desazkunde eta Bizi Onen sareak, herritarren behar eta interesen arabera artikulatutako jendarte bat eraikitzeko proposamenak garatu eta ikustarazteko helburua duen prozesu bat (ikusi PDF) abian jarri zuen. Gisa honetako auzitegiak giza eskubideen urraketen ikusezintasunari aurre egiteko helburua duen jendarte zibileko erakundeen estrategia gisa ulertzen ditugu. Kasu zehatz honetan, mundu osoan bizimodu jasangarria izateko eskubidearekin lotutako urraketen inpunitatea nabarmendu eta salatu nahi dugu.

Nabarmendu nahi diren alderdiak:

  • Ikuspegi internazionalista
  • Giza eskubideen urraketaren ikuspegia ardatz desberdinetan
  • Erakundeak eskubideen urraketagatik salatzea
  • Sarean lan egitearen eta kolektibo/borrokak artikulatzearen alde apustu egitea
  • Kasuak eta, batez ere, testigantzak kontu eta sentsibilitate handiz lantzea
  • Adierazpen artistikoak (antzerkia, erakusketak, kaleko ekintzak…) txertatzea

Animatu!

Participando en el “Encuentro Internacional Sobre Medio Ambiente y Cooperación Internacional para el Desarrollo”

El próximo martes 28 de Noviembre participaremos en “El Encuentro Internacional “ESPACIOS HUMANIZADOS Y MEDIO NATURAL: ESTRATEGIAS DE COEXISTENCIA Y SOSTENIBILIDAD”. Nuestra compañera Sara López, de ISF CyL, hablará del “Derecho al agua con perspectiva de género”, tema ligado también al proyecto que ISF País Vasco tiene en El Salvador.

Liburu aurkezpena: “La Trampa Global del Gas – Un Puente al Desastre”

Liburu aurkezpena: “La Trampa Global del Gas – Un Puente al Desastre”

Gas naturalak gero eta garrantzia handiago du nazioarteko energia eszenatokian. Ikatzak eta petroleoak oraindik duten indarra ahaztu gabe, gas naturala “trantsizio erregai” eta “energia berriztagarrientzat zubi” bezala hasi dira hainbat instituzioetatik aldarrikatzen. Klima aldaketan gasak duen eragina ere ez da gutxietsi behar; epe motzean ikatzak edo petrolioak duten baino eragin handiago izan dezake eta. Beste aldetik gasaren ustiaketak eta garraioak hainbat gatazka sortzen ditu, Ukranian, Siria, Kurdistan, Nigeria, etab. edo Uzbekistaneko diktadura bezala.
EAE eta Nafarroan gas naturalaren aldeko apostu gogorra egin da azken urteetan, bahia de bizkaia gaseko zentralekin, Zabalgarbi, eta Castejoneko ziklo konbinatuak kasu. Gainera, gobernu guztiek egindako apostu honek hain kutsakorrak ez direm beste energia batzuk baztertu ditu.

Alfons Pérez liburuaren egile eta ODGko kidea gurekin izango da.

Noiz? Azaroak 28, arratsaldeko 19:30
Non? Re-Read liburudenda, Donostia. Segundo Izpizua 13. Gros

Antolatzaileak:
TRADENERISF EuskadiEkologistak Martxan

Generoa eta Pobrezia Energetikoa

Datorren azaroaren 16ean Iruñean “Herritarrak eta tokiko erakundeak pobrezia energetikoaren aurkako borrokan” izeneko jardunaldiak izango dira Iruñean, goizeko 9:00etatik aurrera Iruñeko ingurumen museoan.

Bertan, Esther Muñoz -ek (Mugarik Gabeko Ingeniaritzako) lankideak “Epaimahai sinbolikoa”. Kasu praktikoa: Pobrezia energetikoa Nafarroan”-i buruzko aurkezpena egingo du, eta ESF Catalunyako lagunak, Maria Campuzanok, “Genero desberdintasuna eta pobrezia energetikoa. Ahazturiko arrisku faktorea” izeneko aurkezpena egingo du.

Zer da pobrezia energetikoa? Pobreziatik beragandik bereiztu behar al dugu?
Nola eragiten die etxebizitza ahulenei?
Eta batez ere, nola lan egin dezakegu pobrezia mota horren eta sortarazten dituen ondorioen kontra?

Jardunaldiotan, hasierako puntu bezala pobrezia energetikoaren karakterizazioa landuko dugu Nafarroa mailan nahiz estatu mailan, baita askotan ahaztua den arrisku faktorea ere identifikatu ere: genero ikuspegia.

PROGRAMA

Nafarroa