Garapenerako lankidetzaren alorrean eta GrALen kudeaketan diharduten irakasle eta ikerlariei zuzendutako Aktibista eskola

Garapenerako lankidetza eta gizarte eraldaketaren inguruko ezagutza eta erremintak elkartrukatzeko espazioa da Aktibista eskola. Gaiotan interesa duen irakasle eta ikerlari orori zuzenduta dago, eta uste hau du oinarrian: injustizia sozialen inguruko kontzientzia kritikoa sortu beharra dago (tokiko mailan zein maila globalean, Hego eta Ipar ikuspegiarekin), Unibertsitatetik injustizia horiei aurre egingo badiegu.

 

2019an zehar garatuko da, hainbat kolektibo eta pertsonak emago dituzten 2 orduko iraupeneko 9 saiotan banatuta. Saiootan genero parekidetasunarekin lotutako gaiak jorratuko dira nagusiki, metodologia parte-hartzaileak eta hausnarketa-ekintzazkoak erabiliz. Parte-hartzea librea eta doakoa izango da, baina aurretiaz izena eman beharra dago. 2018/2019 ikasturteko hurrengo saioetako datak eta edukiak hauek dira:

 

  1. Saioa: Maskulinitate berriak alor zientifiko-teknologikoan

Noren eskutik: Sorkin, Alboratorio de Saberes / Jakintzen Iraultegia

Noiz: 2019 urtarrilak 24, osteguna

Ordua: 17:00-19:00

Tokia:  Bilboko Ingeniaritza Eskola, P1G1 gela

 

Izena emateko idatzi info.bilbao(abildua)euskadi.isf.es helbide elektronikora, mezuaren gaian AKTIBISTA ESKOLA adieraziz eta saioan honetan parte hartzeko motibazioa aipatuz.

 

Garapenerako Lankidetzaren inguruko GrALen hausnarketa jardunaldia

Unibertsitatean Garapenerako Lankidetzan interesa eta esperientzia duten ikasle eta irakasle ugari daudela jakitun garenez, baita honen inguruko hainbat gizarte-egituretan ere, ISF-MGIk kolektibo hauen topaketa gune bat bultzatu nahi du bertan unibertsitateko garapenerako lankidetzaren esperientzien elkartrukatzeko.

Horretarako jardunaldi bat antolatu dugu, bertan aurreko kurtsoetan zehar modu aktiboan Garapenerako Lankidetzaren Praktiken Programan eta Gradu Amaierako Lanak gauzatzen ibili diren kolektibo hauetako pertsonak izango ditugularik, esperientziak eta ikaskuntzak elkartrukatuz, eta gomendioei eta helburuei buruz hausnartuz Unibertsitateko Hezkuntza Eraldatzailea sustatzeko ekimenen gisa.

Jardunaldien helburua ekarpen hauek jasotzea izango da, gerora gizarteratzeko, eta horrela ISF-MGI 2006an UPV/EHUko Garapenerako Lankidetza Bulegoarekin estuki koordinatuta, 2014an argitaratu zen ikerketak aipatzen dena [+txosten osoa], hasi zuen prozesuari jarraipena emateko.

Hori dela eta, zuen zain izango gaituzue ondoko toki eta egunean:

Bilboko Ingeniaritza Eskola. I eraikina. P1G1A ikasgela. Azaroaren 30ean, ostirala, 10:00etatik-14:00etara.

Izena emateko idatzi info.bilbao(abildua)euskadi.isf.es helbide elektronikora, mezuaren gaian DEBATE_TFG_CUD adieraziz eta jardunaldi honetan parte hartzeko motibazioa aipatuz.

Lankidetzara Sarrera 10. Ikastaroa Donostian

Euskal Herriko Mugarik Gabeko Ingeniaritzak UPV/EHUrekin batera Donostiako Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolan Lankidetza eta Giza Garapenerako Teknologiak ikastaroa antolatzen dugu.


Ikastaroaren planteamendua Giza Garapena eta Garapenerako Lankidetzari buruzko oinarrizko elementuak eskaintzea, eta dauden desberdintasunen (baita generoarena ere) eta bai hegoaldean bai iparraldean ditugun arazoen inguruan kontzientzia kritikoa sorraraztea da.

Guzti horretarako Gipuzkoako gizarte zibileko eta lankidetzako erakundeetako pertsona ezberdinak hizlari moduan arituko dira saio ezberdinetan metodologia partehartzaileak eta eztabaidak sustatuz, genero ikuspegia erakustaraziz eta azaltzen diren gaietan sakontzeko material osagarriak eskainiz.

Ikastaroa garapenerako lankidetzari buruzko oinarrizko ezagutzak eskuratu nahi dituen formakuntza ezberdineko pertsona orori dago zabalik. Ikasketa teknikoak egiten ari diren eta beraien Gradu edota Master Amaierako Lana garapenerako lankidetzako proiektu batean egin nahi duten ikasleentzat, bereziki interesgarriak izan daitezkeen saioak izango dira.

Data eta lekua:
X. edizioa hau urriaren 5etik azaroaren 30era burutukoa da Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolan!

Informazioa eta izen emateak:
https://euskadi.isf.es/2018donostiikastaroa/?lang=eu

XIX. ikastaroa. Giza Garapenerako Teknologiak

Ingeniería Sin Fronteras País Vasco – Euskal Herriko Mugarik Gabeko Ingeniaritza (ISF-MGI) erakundeak UPV/EHUrekin batera Bilboko Ingeniaritza Eskolan Garapena, Lankidetza eta Giza Garapenerako Teknologiak mintegia antolatzen du Bizkaiko Irakaskuntza Teknikoetan Sentiberatze eta Garapenerako Hezkuntza proiektu baten baitan.

XIX. edizioa hau urtearen azken hiruhilabetekoan burutuko dugu, irailaren 28etik abenduaren 14rarte, ostiral arratsalde guztietan.

Informazio gehiago: https://euskadi.isf.es/19ikastaroa

Mikro eta makro mailako bizipenak

UPV/EHU-ko ikasle eta egun El Salvadorren Mugarik Gabeko Ingeniaritza, ADES Santa Marta eta FIA/UES-ekin batera GrAL-a burutzen ari den Mikeli bidaiaren aurretik eginiko elkarrizketa.

Zergatik burutuko duzu GrAL-a lankidetzan?

Familiarekin, lagunekin eta ezagunekin Gradu Amaierako lanei buruz hitz egin ondoren, konturatu nintzen gehienak erabilera esakasa edota nulua daukatela. Izatez, gehienak unibertsitateko ikerkuntzei laguntzen dieten ikerkuntza txikiak dira. Gradua amaitzeko behar den azken pausu moduan barneratuta daukagu eta gehienetan ez gara konturatzen lan honekin arazoak dituzten lurraldeak ahal den heinean lagundu ahal dugula.

Gainera GrAL ezberdina egin nahi nuen, zerbaitetan ezberdintasuna markatu ahal zuena, era honetan nire ezaguerak erabiliz gero beste pertsona batzuen bizitzan lagunduz.

Zertan datza zure GrAL-a?

Nire lana kostu baxukoa, eskuragarria eta iraunkorra den teknologia baten lehenengo ikerkuntza batean datza. Nire partea pretratamenduan eta mikroorganismoen erabileraren hobekuntzan eta eraginkortasunaren handitzean zentratzen da bereziki.

El Salvadorren izandako esperientzietatik zein espero duzu aipagarriena izango dela?

Nire lana testuinguruan kokatu ahal izatea. Garatzeko bidean dauden herrialdeen uraren eta honen tratamenduaren egoera ulertzea.

Zer neurritan uste duzu GrAL honek eraldaketa ekintza bat suposatzen duela?

GrAL honen errealizazioa eraldaketa akzio bikoitza suposatzen du, alde batetik lana kostu baxuko, eskuragarria eta iraunkorra den teknologia den biojardinera bati buruzkoa denez jada zerbait eraldatzailea da. Bestaldetik lan hau burutzea informatzea behartzen du, era honetan El Salvador moduko beste lurraldetan mota honetako proiektuen bistaratzean lagunduz.

Zer uste duzu GrAL honek aportatuko dizula etorkizun batean?

Batez ere esperientzia.

Gozatu esperientziaz Mikel, eta bueltan gaude!

El Salvadorren biojardinerak aztergai

Mugarik Gabeko Ingeniaritza, ADES Santa Marta eta FIA/UES-ekin batera GrAL-a gauzatzen dabilen UPV/EHU-ko ikasle den Leireri El Salvadorrera joan aurretik egindako elkarrizketa hementxe!

Zergatik burutuko duzu GrAL-a lankidetzan?
Orain dela urte bat unibertsitateko hitzaldi batera joan ginen non gazte batzuek kooperazioz burututako Gradu Amaierako Lanaren esperientzia aurkezten zuten. Ondoren Robertorekin [UPV/EHU-ko iraskalea eta ISF-MGI-ko ikerkuntza taldeko kidea] hitz egin ostean aurrera jarraitzea erabaki genuen, gaia interesgarria eta errealitatera aplikatuta baitzegoen. Gainera Gradu Amaierako Lana kooperazioz egitean bidaiatzeko aukera ematen zigun, gure bizitza markatuko zigun esperientzia bizitzeko aukera hain zuzen ere. Izatez, bidai honetan urak daukan benetako garrantzia ikustea espero dugu, inolako kontzientziarik gabe erabiltzen duguna.

Zertan datza zure GrAL-a?
Nire Gradu Amaierako Lana biojardinera sistema baten modelizazioan eta simulazioan datza. Biojardinera baten instalazioa burutzerakoan hiru tratamendu ezberdin ezartzen dira eta biojardinera prozesu biologikoa gertatzen den tratamendua da, bertan sustratuaren eta mikroorganismoen iterakzioa gertatzen da eta. Izatez, mikroorganismoei esker biojardinerara sartzen den ur grisaren sustratu (DBO5) kantitatea murriztea lortzen da, behin honela ureztatzerako erabili daitekeen ura lortuz.
Ingeniaritza Kimikoko lan bat denez balantze ezberdinak planteatu egin dira, bai sustratuarentzako zein mikroorganismoentzako. Behin balantzeak planteatuta Scilab erabili egin da simulazio erraminta moduan, era honetan sustratu eta mikroorganismo kontzentrazioen eboluzioa denborarekiko aztertu ahal izateko. Simulazioak biojardineraren errendimendua adibidez ere ikustea ahalbidetzen du, honela biojardineraren barruan Ingenieritza Kimikoaren ikuspuntutik zer gertatzen den ulertu ahal izateko.

El Salvadorren izandako esperientzietatik zein espero duzu aipagarriena izango dela?
Uraren analisian ahal dudan heinean laguntzeaz aparte, era honetan hemengo biojardinerak aurkezten duten errendimendua aztertuz, urak daukan garrantziaz konturatzea espero dut, herrialde honetan ur edangarriaren falta pairatzen duten pertsona asko bizi dira eta.

Zer neurritan uste duzu GrAL honek eraldaketa ekintza bat suposatzen duela?
Eraldaketa edozein kasuan nire pertsonarengan izango da, apaltasuna eta gauzen balioa ikasiz.

Zer uste duzu GrAL honek aportatuko dizula etorkizun batean?
Errealitatera enfokatuta dagoen lan bat burutu izanaren esperientzia.

 

Egonaldi ona izan Leire, eta bueltan gaude!

 

Uda Ikastaroa: Trantsizio energetikoa eta demokrazia

TRADENER proiektuan, Ekologistak Martxan eta UPV/EHUrekin batera antolaturiko ikastaroaren berri ematen dizuegu. Ekainaren 28 eta 29an izango da Bilbon, UPV/EHUko Udako Ikastaroen barruan.

Izen-ematea
Programa
Hizlariak
Lekua
Babesleak

 


Pobrezia energetikoa, generoa energia, energiaren bermunizipalizazioa, energia burujabetza, menpekotasuna, energia segurtasuna… Hauek dira azken aldian berrietan irakurri zein lagunekin eztabaiadatua aurki ditzakegun hitzak. Gaur egungo energia arloan aldaketak nabariak dira, eta honek problematika zein zalantza berriak sortzen dizkigu.

Zer esan nahi du pobrezia energetikoak? Zein da energia arloko langileen egoera? Zein motatako energia erabiltzen dugu gure egunerokotasunean? Ba al dugu alternatibarik? Zergatik gertatzen dira hainbat eskubide urraketa energia proiektu handien inguruan? Zenbat energia behar dugu ondo bizitzeko? Pentsa al dezakegu Euskal Herriko trantsizio energetiko batean, jasangarritasun, justizia sozial eta parte hartze prozesuen bitartez?

Ikastaro honekin galdera guzti hauei eta sortuko diren zalantza gehiagori ere erantzuna ematen saiatuko gara. Erantzun hauek bai akademiatik, bai herri mugimendu zein norbanakoengandik sortzea izango da helburua, denon arteko jakintza sortuz.

 


Helburuak:

  • Lan eta Energia eredua ezagutzea. Zeinentzako egiten dugu lan? Nola eta zein baldintzetan
  • Generoa eta energia. Falokrazia energetikotik ekofeminismoaren bidean.
  • Erregai fosilen ustiaketak sortzen dituen inpaktuak (ingurumen zein inpaktu sozialak) baloratu. Erregai hauen amaierak ekarriko dizkigun agertokiei buruz hausnartu.
  • Energia berriztagarrien mugak eta aukerak aztertu.
  • Eskala ezberdineko Trantsizio energetikoa bizi izan duten esperientziak ezagutu.
  • Energiaren kudeaketa udaletatik egitearen onurak, pobrezia energetikoari aurre egiteko.

Lankidetzara Sarrera X. Ikastaroa

Euskal Herriko Mugarik Gabeko Ingeniaritzak  UPV/EHUrekin batera Donostiako Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolan Lankidetza  eta Giza Garapenerako Teknologiak ikastaroa antolatzen du. Read more

TRADENER

Zer da TRADENER?

TRADENER Mugarik Gabeko Ingeniaritzak, UPV/EHUk eta Ekologistak Martxanek batera egiten duten proiektu bat da. Proiektua Ekologistak Martxanek azken hamarkadan landu duen “zor ekologikoa”-ren ildoa jarraitzen du, TRADEBU izeneko beste proiektu baten jarraipena. eta MGI eta Ekologistak Martxanek azken urteetan izandako elkarlanaren fruitua da.
Proiektuaren helburua Trantsizio Energetiko Demokratikoei buruzko hausnarketa bat egitea da hainbat ikerketa bidez. Energiaren erabilera (sorkuntza, banaketa, …) ez da batere justua eta hainbat eta hainbat giza eskubide urraketen atzean dago mundu osoan zehar. MAB-eko kideek dioten bezala:

Energia zertarako energia eta norentzako? / Energia para que e para quem?

Ikerketen helburua bai Hegoaldeko zein Iparraldeko herrialdeetan gertatzen ari diren Trantsitzio desberdinak erakustea da, gero guk Euskal Herrian hauek ezagutu eta erabiltzeko asmoz. Horrekin batera, lehen aipatutako eskubide urraketak salatzea ere helburu du proiektuak, eta euskal gizarteari hauek ikustarazteko tresnak ematea.

Zer egin dugu orain arte?

Proiektua antolatzeko hainbat bilera egin ditugu eta zein kasu eta zein gai erabakitzen egon gara. Dagoeneko baditugu hainbat kasu ikertzeko pertsonak, eta bakoitzak bere lurraldean gertatzen diren mugimendu, esperientzia edo arazo nagusiak azalduko ditu. Kasu batzuk herrialde guztiko informazio orokorra emango digute, eta beste batzuk berriz, kasu bereziagoak izango dira. Orain arte bermaturik ditugun kasuak hauexek dira: Bolivia, Brasil, Ekuador, Honduras, Mexiko, Sahara, Portugal, Guatemala eta Rojava.
Beste batzuk ere lantzeko aukera dugu, baina orandik guztiz konfirmatu gabe: Catalunya, Uruguay, Cuba, AEB eta Cádiz.

Martxoan Nazioarteko Mintegi bat antolatu genuen, gaiari buruz hitz egin, kritikak egin eta ikerketa ildoak sendotzeko. Mintegia Bilbon egin genuen, eta Iberdrolaren akziodunen bilkura egon zenez hauen politikak salatzera ere joan ginen.

Beste aldetik Ekozinemaldia ere erabiltzen dugu, informazioa eta beste lekuetan dauden egoerak ikustarazi eta salatzeko. Badira urte asko MGIke ere ekozinemaldian parte hartzen duela Donostian eta Bilbon emanaldiak eginez. Aurten, Martxoak 22, 18:30tan Bilboko Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoko hitzaldien gelan ondorengo dokumentalak eman genituen (edo saiatu ginen, behintzat!! 😉 )

  • Y lo poco que nos queda: https://vimeo.com/174552718
  • Belo Monte tras la inundación: https://vimeo.com/181499587

Donostian, Martxoak 24, 16:30 Gipuzkoako Eskola Politeknikoan berriz beste hauek eman genituen.

  • Y lo poco que nos queda: https://vimeo.com/174552718
  • No acapares energía: https://www.youtube.com/watch?v=S86JwR_6Mtk

Proiektuan parte hartzen duten pertsonak ere Energia trantsizioak lantzen diren nazioarteko foruetan parte hartu dute, Brasilen, AEBetan, Ekuadorren…. eta baita proiektua ere ATTAC-ek antolatutako Udako Unibertsitatean aurkezktu, Toulousen, iritzi artikuluak sinatu, astekariak egin, liburu aurkezpenak, elkarretaratzeak eta Standing Rock-eko ekintzaileek egindako Tour-ean era parte hartu dugu. Energia, giza eskubideak, trantsizioak edo aktibismoa laguntzen duten hainbat ekimen sustatzen ditugu!

 

Eta orain.. zer egiten ari gara?

Proiektuak aurrera darrai, eta oraintxe bertan kasuen ikerketan daude buru-belarri kide batzuk, eta etorkizunera begira badugu lan nahikotxo!

  • UPV/EHU-n Udako Ikastaro bat prestatzen ari gara, gure gaiaren inguruan, 2018ko ekainerako edo egin nahi dugu.
  • Ikertutako gaiei buruzko dokumentaltxoak ere egin nahi ditugu, lehengo proiektuan TRADEBU-n, dokumental luze bat egin bagenuen ere, oraingoan motzagoak diren bideoak, gaika landu nahi ditugu.
  • Euskal Herriko esperientzien mapa bat landu nahi dugu, trantsizio energetiko ereduak non dauden ikusteko, baina baita ere egungo eredu energetikoaren aurkako erresistentziak ikustaratzeko.
  • … eta gauza askoz ere gehiago ditugu prestaturik, arte erakusketak, mintegi gehiago, antzerki obra bat… baina gutxinaka goaz!

Egiten ditugun gauzen informazio gehiago nahi baduzu Blogean ikus dezakezu: https://tradener.wordpress.com/

Parte hartu nahi duzu?

Mugarik Gabeko Ingeniaritzatik hainbat pertsona gaude proiektuan lanean, bereziki: Maite Guatemalako kasua lantzen, Esther Saharako kasuarekin lanean ere, eta Izaro Brasilgo kasua eta kudeaketa eramaten. MGI bezala aipatutako ikerketa edo ekimenetan parte hartu nahi baduzu, bidali mesedez mezu bat izaro.basurko(abildua)isf.es-era eta dituzun zalantzak argituko dizkizugu!
E-posta talde bat dugu UPV/EHU zein Ekologistak Martxaneko eragileekin eta gustora hartuko ditugu ekarpenak egiteko eskaintzak!

Piztu aldaketa!