El Salvador-eko Uraren Foroak gobernuaren eta ANEP-en artean Uren Lege Orokorraren aurreproiektu berria negoziatzea salatzen du

Hamar urte pasa dira El Salvador-eko Uraren Foroaren inguruan antolaturiko gizarte mugimenduek Uren Lege Orokor bat proposatu zutenetik. Proposamen honek herrialdeko uraren babesaren ardura ardatz harturik kudeaketa publikoa, partehartzailea, iraunkorra eta bidezkoaren ikuspuntua zuen, uraren kudeaketa komunitarioa aintzatetsiz.

Aldarrikapen aintzindari honek 2012an El Salvador-eko Gobernuarekin Uren Lege Orokorraren aurreproiektu bat adostea lortu zuen. Bertan uraren erakunde zuzentzailea guztiz publikoa izango zela bermatzen zen, honen buru Ingurumen eta Baliabide Naturalen Ministerioa (MARN gaztelerazko siglak) izango zelarik eta honek Uraren Kontseilu Nazional (CONAGUA gaztelerazko siglak) baten laguntza izango zuelarik, besteak beste, unibertsitate, landako eta komunitateetako erakunde, alkatetza eta sektore pribatu beraren parte hartzea ahalbidetuz.

movilizacion_pormiderechoalagua_24022015

Uraren foroaren “nire ur eskubidea” ekinaldiko mobilizazioa. 2015-02-24

Hala ere, orain dela gutxi, gizarte mugimendu antolatuari ezkutatu zaion El Salvador-eko Gobernuaren eta Enpresa Pribatuen Erakunde Nazionalaren (ANEP gaztelerazko siglak) arteko negoziaketa prozesu esklusiboaren ondorioz lortutako Uren Lege Orokorraren aurreproiektu berriaren adostasuna jakin da. Beste kontu batzuen artean, erakunde zuzentzailearen izaera publikoa hausten du, Agintaritza Hidrikoa deituriko erakunde autonomo baten eratzearekin. Bertan, sektore pribatuaren parte hartzea sustatzen da eta ez berriz uraren kudeaketa komunitaria gauzatzen duten erakundeena.

Honen aurrean, Uraren Foroak aurreproiektuaren ikuspegi aldaketa hori salatzen du, El Salvador-en presente dauden uraren erabilera ezberdinen arteko gatazka askoren parte den gremioari herrialdeko uraren kudeaketaren funtsezko protagonismoa ahalbidetzen zaiolako. Hori dela eta, eztabaida honetan parte hartzea eskatzen du, El Salvadorreko biztanleriari Ura Giza Eskubidea moduan bermatzearen eta uraren kudeaketa publiko, iraunkor eta parte hartzailearen borrokan erreferente den erakunde honek.

Informazio gehiago: