Etika eta askatasun teknologikoa. Kezkak eta proposamenak alarma-egoeraz haratago

Segur aski azken aste hauetan ordu asko ematen zabiltza ordenagailuaren aurrean. Egi bihurtutako distopia batean bezala, pantailak errealitatearekin dugun harremanaren bitartekari nagusia bilakatu dira. Esaldi hauekin identifikatuta sentitzen bazara, garrantzitsua da ulertzea ez dela zuri bakarrik eragiten dizun egoera. Sistema oinarritzen den ereduaren parte da, gizarte bezala hunkituta gaude eta, horregatik, gogoeta kolektiborako espazio bat proposatzen dizugu.

Azken egunotan gizartearen zenbait arlotan sortu den alarma soziala ikusi dugu, koronabirusa kontrolpean izateko arakatze-aplikazioak zabaltzeko asmoarekin kaleratu diren proposamenak direla eta, eskubide digitalak urratuz. Egoera honen aurrean, hurrengoa galdetzen diogu geure buruari: zergatik kezkatzen gaituzte arakatze-aplikazioek, urteak badaramatzagu google maps erabiltzen? Agian hardware, software eta komunikazio sistemekin daukagun elkarrekintza modu kritikoan aztertzeko elementuak falta zaizkigu. Horretarako, Ondiz Zarragarekin, software librearen aktibista eta ikertzailea, saio bat antolatu dugu. Anima zaitez!

Saio presentzialak berreskuratu ahal izan arte, saioa bideokonferentziaz egingo da, Jitsi plataformaren bidez. Zure plaza erreserbatzeko (plaza mugatuak daude) eta saio honetaz gozatzeko informazioa izateko, idatz iezaguzu hezkuntza (arroba) euskadi.isf.es helbidera. Animatu eta sarretatik ikusiko dugu elkar (modu seguruan)!

Saioa: Etika eta askatasun teknologikoa. Kezkak eta proposamenak alarma-egoeraz haratago.

Hizlaria: Ondiz Zarraga

Data: 2020ko maiatzaren 7a, osteguna

Ordua: 18:00-20:00

Tokia:  Jitsi (posta bitartez jakinaraziko dizugu, aldez aurretiko izen ematea)

Hizkuntza: Gaztelania