Garaiz gabiltza. Bizitza jasangarrien bidea nola egin.

Maiatzaren 9, 10, 16 eta 17 egunen artean ‘Garaiz gabiltza. Bizitza jasangarrien bidea nola egin.’ ikastaroa burutu zen Basauriko Emakumeen Etxean, Marienean. Ikastaro hau Desazkundeko ‘TipiTapa Bagoaz: Hacia Vidas SOStenibles’ kanpainaren barruan kokatzen da, Mugarik Gabe elkarteak antolatutakoa, Mugarik Gabeko Ingeniaritza, Bizilur eta Feminismos Desazkundea partaidetzarekin.

Lau saiotan zehar proposamen eraldatzaileen inguruan hausnarketa eta iritzien partekatzea gauzatu zen ekonomia, elikadura burujabetza, energia eta zaintzaren inguruan; Sarearen laneko lau ardatz nagusiak. Egindako lanari buruz gehiago jakin nahi baduzu, hona hemen pista batzuk!

Hasierako saioan, gure gaur egungo bizitza eta bizi garen munduaren sostengua zein den aztertu genuen, Mugarik Gabeko Ingeniaritza EGK, Bizilur eta Desazkundea mugimenduko feminismo sailaren eskutik. Honekin batera, bai arazo global bai lokal nagusiak jorratu genituen energia, elikadura, zaintzak eta ekonomia gaien inguruan.

Zaintza eta laneko banaketaren gainean ikertzeko helburuarekin aztertzeari ekin genion, ‘berdintasunaren ameskeria’ desmuntatzearren eta emakumeen langabezia eta lan prekarioaren eragina nolakoa den erakustearren. Hona hemen horren adibide garbia: 2016. urtean senideak zaintzeko eszedentzia eskatu zuten pertsonen %91a emakumeak izan ziren, beste %9a, ordea, gizonak.

Kontratu gabeko erlazio ekonomikoei dagokienez, %85a emakumeei tokatzen zaie, gizonei dagokien %15arekin konparatuz. Honen ondoren, gure kontsumoak daukan eragina kalkulatzeari ekin genion, dieta batzuen eraginaren maila altua ondorioztatuz(urrunak, haragi kontsumo handikoak, agroindustriak ekoiztutakoak…), etxebizitza askoren kontsumo elektrikoaren gainetik. Informazio dezente pentsatzeko…

Bigarren saioan aurrekoan landutako analisiari jarraipena eman genion gai hauen inguruan: elikadura sistemaren garapena, ekoizpen eta kontsumoaren ohiko eraren eragina eta Espainiako estatuaren Gini indizeak agerian uzten duen gaur egungo egoera: esku gutxitan lurraren kopuru gehiena biltzen da, gero eta egoera larriago bihurtuz merkataritza sozietateen igoera eta jabe pribatuen jaitsiera direla eta.
Saio honen bigarren zatian, aldarrikapena egiteko helburuarekin, ekonomia, zaintza, elikadura burujabetza eta energia beherapenetik bizitza jasangarrien bidea nola egiteari buruzko aldarrikapen nagusietan murgildu ginen.

Saioari amaiera eman genion dinamika interesgarri batekin: Lau ardatzeko eragina aztertu behar izan genuen: ekonomia, zaintza, elikadura burujabetza eta energia, benetako irudiez baliatuz.

Hau dena dela medio, erakunde, merkatu eta gizarteari erreklamatu beharko genizkien neurriak atera genituen.

Hirugarren saioan, Nicaragua eta Guatemala bizitza jasangarrien aldeko nazioarteko esperientziak ezagutzeko aukera izan genuen. Lehengoa ‘Sector de Mujeres de Guatemala’ elkartetik jaso genuen,Tita Godínez kidearen eskutik. Feminismo eta ongizatetik lantzen duten esperientzia partekatu ondoren, guk egin dezakeguna zer den pentsarazi zigun.
Tita ondoren Mertxe Brosa eta Ana Julia Pérez Laguna ezagutu genituen. Nicaraguako emakumeen Xochilt Acalt erakundearen esperientzia azaldu ziguten, emakumeen ahalduntzea ikuspuntu integral batetik (hezkuntza, osasuna, partaidetza politikoa, indarkeriaren kontrako borroka..) jorratzen duen erakundea hain zuzen ere. Haien lana emakumeen ahalduntze ekonomikoan datza, elikadura burujabetza ardatz izanda.
Guztiz aberasgarria izan zen emakume hauen esperientziara gerturatzea eta ikustea nola daukaten lurraren aitorpena ardatz gisa, tamalez hemen askotan galdu izandakoa.

Laugarren saioa, bakoitzak daukan parte hartzeko eta eragiteko aukera ezberdinetan oinarritu zen. Zer egin dezakegu gure egunerokotasunean bizitza eraldatzaile batera hurbiltzeko? Erronka erraldoia, egia esan. Baina ikastaroak dioenez: ‘Denbora daukagu’. John Holloway, ‘Gente común, gente rebelde” testuari esker bizitza jasangarrietara hurbiltzen gaituen ekintza txiki (edo handi)etan dagoen esanahia eta garrantzia baloratu genuen.

Ikastaroaren egiturak, tokiak eta partaideen zenbatekoak, bertan landutako gai eta metodologiekin batera, konfiantzazko esparru bat sortzea erraztu zuten, kolektiboaren garrantzia berresten.

Ikastaro honen edizio berria izango dugu Donostiako EHUko udako ikastaroetan. Uztailaren 22,23 eta24 egunen artean. Anima zaitez!