Garapenerako Lankidetzarako 9. Sarrera Ikastaroa

Ikastaro honen helburua giza garapenerako teknologi alorrean garapen eta lankidetzan oinarrizko ezagutza eskaintzea da. Bizi garen mundu globaizatu honetan dauden desberdintasunen inguruan ikuspegi zabal bat eskeintzea du helburu, beti ere hegoaldeko herrialdeek dituzten garapen arazoak azaleratuz.

Ikastaro honen helburua garapenari eta giza garapenerako lankidetzari buruzko oinarrizko elementuak ematea da. zazpi saiotan banatzen da ikastaroa, eta horien bitartez, bizi garen mundu globalizatu honetan dauden desberdintasunei buruzko ikuspuntu zabal bat eskaintzen da; baita munduak dituen garapenerako arazoei buruz ere, Hegoaldeko herrialdeetan arreta berezia jarrita. Era berean, lankidetzak arlo desberdinetan dituen beharrak azaltzen dira, eta lankidetzako proiektuek duten rolaren ikuspegi berri bat eman nahi da, ikuspuntu teknologikoa aintzat hartuta, ala nola guk “gizarte garatu” bezala ditugun ohituren eragina ere.
Ikastaroa, garapenerako lankidetzari buruzko oinarrizko ezagutzak eskuratu nahi dituen orori dago zabaldurik. Ikasketa teknikoak egiten ari diren eta beraien Karrera Amaierako Proiektua garapenerako lankidetzako proiektu batean egin nahi dutenentzat, bereziki interesgarriak izan daitezkeen saioak egongo dira.
Donostia Ikastaroa 2016. 1. Saioa
Gaiak:

  • Otsailak 3: Lankidetza eta Giza Garapena. Silvia de Gregorio GGKE Koordinakundea.
  • Otsailak 10: Garapenerako Hezkuntza: Alboan.
  • Otsailak 17: Generoa eta Garapena. Zapalduon antzerki bitartez. Aitziber Eguskiza.
  • Otsailak 24: Ingurugiroa eta garapena. Izaro Basurko (ISF-MGI-Ekologistak Martxan)
  • Martxoak 3: Energia eta garapena. Esther Muñoz (ISF-MGI) eta Olatz Azurza (Goiener)
  • Martxoak 10: Elikadura burujabetza. Lorea Undagoitia. Mugarik Gabe
  • Martxoak 17: Migrazioa-Krisiak eta lankidetza. Carlos Regidor (Dep. Inmigración Bilbao) eta Ongi Etorri Errefuxiatuak Gipuzkoa.
  • Martxoak 24: GRAL/MAL Lankidetzan + Lanen aurkezpena

Izena emateko EHUko Lankidetza Bulegoa:
http://www.ehu.eus/eu/web/oficop/ikastaro-monografikoak