Herri Hezkuntza pandemia garaietan: erronkak eta aukerak

Covid-19 pandemiak eragindako mundu mailako krisiak duela hamarkada askotatik bizi dugun krisi sistemikoa (ekologikoa, soziala, ekonomikoa, politikoa, zaintzen krisia, etab.) larritu du. Gure bizitzako arlo guztietan bizitzen ari garen aldaketek aukerak ematen dizkigute, bai eta erronka ugari aurkezten dizkigute. Horien artean, hainbat esparrutatik egiturak, praktikak, subjektibotasunak eta inertzia kapitalistak, patriarkalak, arrazistak, kolonialak, estraktibistak, indibidualistak eta abar desegitea bultzatzea.

Egoera horren aurrean, Herri Hezkuntzak ekarpen handia egin behar du beste jendarte eta bizitza eredu batzuetara igarotzeko beste bide batzuen eraikuntzan. Bere ekarpenak ez dira pedagogiaren esparrura mugatzen, praktikatik abiatuta ezagutza eraikitzearekin ere lotzen dira, baita erresistentzien eta nagusitzen ari den ereduaren alternatiben oinarrian dauden herri antolaketa eta parte-hartze prozesuekin ere, geroz eta  ageriago dagoen kolapsoaren seinale. Gaur egungo testuinguruan Herri Hezkuntzak duen eginkizunari buruz kolektiboki hitz egiteko, Beatriz Casado ikertzaile, militante, antropologo eta erizainak dinamizatuko duen Aktibisten Eskolako hurrengo saiora gonbidatzen zaituztegu.

Aurrez aurreko saioak berreskuratu arte, Jitsi plataformaren bidezko bideokonferentzia aukeratzen jarraitzen dugu. Zure plaza erreserbatzeko (plaza mugatuak izango dira) eta saio honetaz nola gozatu jakin dezazun, idatzi hezkuntza (arroba) euskadi.isf.es helbide elektronikora. Animatu eta (modu seguruan) ikusiko gara sareetatik!

Saioa: Herri Hezkuntza pandemia garaietan: erronkak eta aukerak

Hizlaria: Beatriz Casado Baides

Data: 2020ko ekainak 25, osteguna

Ordua: 10:00-12:00 (GMT + 2)

Tokia:  Jitsi gela (korreo elektroniko bidez informatuko zaitugu, aurretiazko izen-ematea)

Hizkuntza: gaztelania