Hizkuntza (feminista) ez-arrazista baten alde

Hizkuntza ez da soilik errealitatea izendatzeko baliabidea: hizkuntzak errealitatea eratzen du. Hizkuntzaren bitartez lortzen da normalizazioa eta ikusezintasuna, ideologia transmititzen da, estereotipoak indartzen dira, errealitateak isilarazten dira eta desberdintasunak betikotzen dira. Horregatik da garrantzitsua erabiltzen dugun hizkuntzaren gaineko kontzientzia hartzea eta gure pentsamenduaren egitura patriarkal eta kolonialak atzean utziko dituzten komunikatzeko era berrietara desikastea. Ez da lan erraza: ez da hitz baztertzaileak inklusiboengatik ordezkatzeko kontu soila. Hausnarketa honetan sartzeak, era sakon batean munduari eta geure buruei nola begiratzen diegun aztertzea dakar.

Erronka hauek guztiei heltzeko Gladys Giraldo Velásquez ekintzaile feminista eta Arabako Emakumeen Asanbladako eta Gasteizen sortu berri den Sorginenea taldeetako kidearekin solasteko aukera izango dugu. Interesa baldin baduzu taldean hausnartzeko gure komunikatzeko formen gainean dauden logika kolonial eta arrazisten inguruan, hurrengo irailaren 26ko saiora gonbidatzen zaituztegu. Parte hartu nahi izanez gero, bidaliguzu AKTIBISTEN ESKOLA izenburua duen posta elektronika hezkuntza@euskadi.isf.es helbidera, bertan azalduz saioan parte hartzeko dituzuen motibazioak. Bertaratu ahal izateko, ez da beharrezkoa Aktibisten Eskolako aurreko saioetara etorri izana. Zure zain gaude!

Data: 2019ko irailaren 26a, osteguna.

Ordua: 17:00-19:00

Tokia: Bilboko Ingeniaritza Eskola, P1G1 gela