III Nazioarteko Topaketa Ekosozialisten Manifestua

Dakizuenez, irailaren 23, 24 eta 25ean III Nazioarteko Topaketa Ekosozialistak izan genituen Bilbon eta bertan Mugarik Gabeko Ingeniaritzak ere parte hartu zuen. Ponentzien mailagatik, tailerren interesagatik eta, berezik, egon den parte hartze zabalagatik, Topaketa arrakastatsuak izan dira.
 jardunaldiekosozialistak
Topaketen amaieran antolatzaileok adostutako Manifestu bat irakurri zen eta zuekin elkarbanatzea interesgarria dela uste dugu!

 Hementxe duzue manifestua:

2016ko irailaren 23, 24 eta 25ean Bilbon III Nazioarteko Topaketa Ekosozialistetan elkartutako pertsonok:

IRIZTEN DUGU

  1. Kapitalismoa giza-bizitza ahalbidetzen duten bi oinarrizko menpekotasun nagusiei bizkarra emanda eta hauen kontra garatu dela. Lehenik eta behin, ez du kontuan hartzen beste espezie bizidunen antzera, naturatik lortzen dugula bizitzeko behar duguna, eta bigarrenik, izkutatu egiten du gure biziraupenerako errotik menpekoak garela beste pertsona batzuk eskaintzen diguten zaintza eta denborarekiko, jaitzatik heriotzera arte.
  2. Ezjakintasun eta izkutaketa honen jatorria, kapitalismoak balio ekonomikoa dirutan neur daitekeenari soilik ematen diola da. Ez fotosintesia, ezta ura edo karbonoarena bezalako ziklo naturalek, ezta birsorkuntza eta giza-zainketari lotutako lanak ezin dira euren prezioan oinarrituta aztertu, eta ondorioz, ikustezinak dira ekonomia kapitalistarentzat.
  3. Menpekotasun hauetatik eratorritako muga guztiak ahaztuta, natura zein beste pertsonekiko, jendarte kapitalistetako ekoizpen, banaketa eta kontsumo ereduak, irabazi eta pilatze pribatua baino ez ditu bilatzen, eta hazkunde etengabeko eta mugarik gabekoan oinarritzen du bere erreprodukzioa.
  4. Mugarik gabeko hazkunde honek bete-betean egiten du talka planetaren muga biofisikoekin. Gero eta nabarmenagoa da baliabide naturalak agortzen ari direla (ur edangarriaren eskasia, petrolio merkearen aroaren amaiera berehalakoa, minerale estrategikoen eskasia, arrantza-lekuen kolapsoa, basoak soiltzea…), ekosistemen degradazioa (bioaniztasunaren galera azeleratua, zoru eta erreserba hidrikoen kutsadura, ekosistemek eskainitako zerbitzuen degradazio edo gain-ustiaketa…) eta aurrekaririk ez duen natur oreken aldaketa-kaltetzea, ez soilik esparru lokal edo herrialde mailakoan, iraganean bezala, baizik eta lehenengoz ingurumen sistema globalean, klima-aldaketa da honen adierazpiderik nabarmenena: EKOZIDIOA. EMERGENTZIA EKOLOGIKO egoera honek, gainera, milioika ingurumen errefuxiatu sortaratzen ditu.
  5. Diskurtso ofizialek kontrakoa esan arren, 2016ko Parisko Goi Bilera ez da gai izan modu eraginkor eta azkarrean klima aladaketaren ondorio suntsitzaileei aurre egiteko bidea adosteko. Besteak beste, kutsatzaileei erregia fosilekin jarraitzea eta korporazioei energia berriztagarriak erasotzea ahalbidetzen dielako.
  6. Gainera, eta zehazki kapitalismoaren fase neoliberal honetan, indarrean dagoen ekoizpen eta kontsumo ereduak oso injustua eta desorekatua den jendarte globala sortu du. Gutxi batzuen gainkontsumoa, xahuketa eta aberasteak gehiengoaren eskasia eta pobrezian dute jatorri, eta baitan denboraren konfiskazioan ere, jendarte patriarkaletan, nagusiki emakumeek erreprodukzio soziala eta ongizatearen eguneroko kudeaketara bideratzen dituztenak. LARRIALDI SOZIAL egoeran dagoen jendartea langabezia, prekarizazioa, eskubide sozial eta laboralak, zerbitzu publikoen eta babes sozialaren higatzeak ondorioz dakarren zaintza etxera eramate eta ondasun komunen pribatizazioarekin. AUSTERIZIDIOA.
  7. Egun miloika lagun euren jatorrizko herrietatik alde egitera behartzen dituen gocete, ingurumen arazo eta gatazka armatuek merkatu globalean lehiatzen diren aktoreen nazioarteko harremanak konfiguratzen dituzten egiturazko arrazoietan dute jatorria.
  8. Planetaren muga biofisikoen kontrako talka honek eta eskubide laboral eta sozialetan emandako itzelezko atzerakada injustizia sozial handikoa, euren herritarren eskubideen defentsa euren buruak gobernartzeko herriek duten erabakitzeko eskubidea ukatuz soilik inposa daiteke eta demokrazia gutxiagorekin (desinformazioa, merkatuen diktadura, aukeratuak izan ez diren teknokraten gobernuak, Espainiako konstituzioaren aldaketa express-a, hauteskunde aginduen ez betetze sistematikoa, Europako Troikaren interbentzionismo irekia erreskatatuak izan diren herrialdeetan), beldurra zabaltzea (“shockaren doktrina”, mass-medien informazioa, gobernuen iruzur eta gezurrak eta dena nahikoa ez denean, errepresioaren gorakadarekin (errekorrak gainditzen ari gara azken urteotan ekologista eta bestelako disidenteen hilketetan). Europar Batzordeko lehendakari Jean-Claude Junckerren adierazpen gezurtian: “Ezin da europar itunen kontrako erabaki demokratikorik egon”.

ADIERAZTEN DUGU:

  1. Natura eta gizateria berarekin berradiskidetuta egongo den etorkizunak IKUSPEGI ALDAKETA ERROTIKOA exijitzen du, aldaketa erradikala ekoiztu eta kontsumitzeko moduetan, pertsona guztion oinarrizko beharrizanak bizitzaren erdigunean jarriko dutenak, demokratikoki zehaztuak eta planetaren muga biofisikoen araberakoak.
  2. Horregatik, konponbidea ezin daiteke KAPITALISMOA izan, BERDEZ mozorrotuta egon arren, kontsumo eredu berdina eta egungo egoerara ekarri gaituzten egitura ekonomiko eta sozialen eredu berdina erreproduzitzen baldin badu. Beharrezkoa da ekoizpen bitartekoen jabetza pribatuan oinarritutako ekoizpen eredu kapitalista aldatzea. Azken finena, galdera funtsezkoak dira zer ekoiztu, zertarako eta norentzat, nortzuk hartzen duten parte erabakiak eta nola ekoiztu.
  3. Bizitzaren aurka sistema kapitalistak egindako ofentsibaren aurrean, ezinbesteko irizten diogu alternatiba eraikitzea. Honetan, agenda askatzaile guztiek parte hartu beharko lukete, berdintasunean (feminismoa, sindicalismoa, mugimendu indígena eta nekazaria, ekologismoa, etab). Hori dela eta, subjektu askatzaileen arteko eztabaida indartzea beharrezkoa da, guztia ikuspegi internazionalistarekin eta lurraldeen gaineko ikuspegi integral batetik (gorputzak, memoria, jakintzak, ondasun komunak, etab. barneratuz).
  4. Nahi zein ez, ekonomiaren esfera materialaren deshazkundera eramango gaituzten trantsizio ekosozialen prozesura goaz. Ulertzen dugu trantsizio ekonomikoek (eredu produktiboa eta energetikoa), sozialak (zaintzaren antolaketa soziala), kulturalak (hezkuntza), legislatiboak eta lurralde mailakoak (trantsizioan dauden udalerriak), sozialki justuak izan behar dutela pertsonen eta komunitatearen zerbitzura, ingurumen aldetik orekatuak eta demokratikoki erabakiak, bestela, gero eta pertsona gutxiagok (botere handiek) euren egungo bizitza-estiloarekin jarraitu ahal izan dezaten, beharrezkoa da gero eta jende gehiago biziraupen duina bermatuko dien gutxieneko materialetara ez iristea.
  5. Ezinbestekoa da pertsona guztiontzat bizi baldintza duin eta autonomoak bermatzea.
  6. Horregatik, urjentzia ekologikoari erantzuteko gai izango diren trantsizio batzuen alde egiten dugu, larrialdi sozialek sortutako arazoei ere erantzungo dietenak. Horretarako, ezinbestekoa ikusten dugu beti elkarrekin ibili ez diren bi esparru hauen arteko kontrastea eta lankidetza. III Topaketa Ekosozialista hauetako helburu nagusietakoa izan da esparru biei elkarrekin egiteko espazio zabal eta anitza. Sindikatuen protagonismoak garrantzia handia izan du honetan.
  7. Hazkunde mugagabearen mito edo planetaren mugekiko talkak kontuan hartzen ez dituen ilusio neokeynesianoen aurrean, BANAKETAri serio heltzen bazaio soilik egin ahal izango da bi esparruon topaketa, lan produktibo eta erreproduktiboari.
  8. Banaketa honek lanaren beraren birplanteamendu batek lagundua etorri behar du, horrela beharrezko diren lan guztiak erdigunean jarriz gaur egun indarrean dagoen pentsamenduaren aurrean, produkzioaren izaera kontuan ez duena ekonomikoki errentagarria den bitartean. Lana esfera merkantilean soldataren truke egiten dena baino ez da egungo ereduaren arabera, jendarte-erreprodukzioaren lotutako lan erraldoia izkutatuz.
  9. Sozialki beharrezkoak diren sektore sozialak bultzatu behar dituzte botere publikoek, eraikinen birgaitze energetikoari zein energía berriztagarriei eskainitakoak, garraio publikoei, agroekologiari, zaintzari eta aisiari lotutako zerbitzu komunitarioei, osasun zein hezkuntzari. Energia eta materiale gutxi kontsumitzen duten sektoreak, beste alde batetik, eskulanean intentsiboak direnak eta horregatik, trantsizio ekosozialetan murriztu edo desagertu diren sektore ekonomikoetako enpleguen galera ekidiezina konpentsatzeko lagungarriak izango dira.
  10. Trantsizio justu eta iraunkor hauek gerta daitezen, ezinbestekoa da gure jendarteak ikuspegi feministaz blaitzea. Emakumeen berdintasunerako eskubidea esparru guztietara zabaltzeko gai izango dena, zapalketa patriarkarra eta honek hauen kontra sortzen duen indarkeriarekin amaituz; eta herritarren boteretzea sustatu (demokrazia eta burujabetza) botereguneak hartu eta euretatik herritarren gehiengoaren nahiak bahitzen dituzten elite pilatzaile eta ase-ezinen aurrean. Horregatik, komunitateek eragiten dieten gaien inguruan  erabakitzeko eskubidea, politika zein ekonomiaren inguruan. Dituen kontraesan guztiekin, gure ustez bide hori hobeto egokitutako komunitate horietako pertsonen oinarrizko beharrizanetara eta ingurumenarekiko harreman orekatura merkatu itsua edo teknokraten diktaduraren bidea baino.
  11. Boteretze hau adierazi egin behar da baliabide natural eta ondasun komunen kudeaketa kontrol komunitario eta kolektiboan (sare elektrikoen bermunizipalizazioa), trantsizio hauei ekiteko ezinbestekoa izango den banka publikoaren berreskurapenean eta legez kanpoko zorraren salaketa, austerizidiorako aitzakia.
  12. Hezkuntza izan behar da trantsizio ekosozial hauetako oinarrizko zutabe bat. Hezkuntza paideia bezala: bizitzan zeharreko autoeraikuntza kolektibo eta pertsonala, izaki ekomenpeko eta interdependiente garen neurrian. Hezkuntza neoliberalaren ikuspegi instrumentala baztertuko duena eta kooperazioa jarriko duena lehiaketaren ordez, lankidetza indibidualismoaren ordez, prozesuak emaitzen ordez… Sustenga ezina den kulturaren eduki eta praktika erreproduktiboak aldatzen lagunduko duena eta  kultura hau astinduko duten galderak egin geure buruei, eskola instituzio eraldatzaile bihurtuz erreproduktorea izan beharrean.

GURE KONPROMISOAK

  1.  Munduan zehar kontzientzia ekosozialista eta feminista zabaltzea.
  2. Nazioarteko sare ekosozialistaren sarea bultzatu, Vía Campesina, Plan B para Europa… bezalako plataformei lotuta, edo Justizia Klimatikoaren aldeko mugimenduak, edo pertsona guztien giza eskubideen aldekoak, bereizketa eta kategoriarik gabe.
  3. Emergentzia ekologikoa eta larrialdi sozialaren, bereziki sindikalaren, esparruen arteko harremana eta lankidetza.
  4. Gobernu instituzioetara trantsizio ekosozial beharrezkoak erraztuko dituzten lege proposamenak eraman.  Hauek, testu konstituzionaletan eskubide ekonomiko, sozial eta kulturalak babestuko dituztenak, gure ondasun komunak babestuz eta euren kudeaketa eta gozamenerako sarbide berdina bermatuko dute.
  5. Ingurumen kalteen kontrako borroketan parte hartu, bultzatu edo zabaldu, bereziki industria fosilaren inbertsio proiektu handien kontra, eta baliabide naturalen eta ondasun komunen pribatizazioaren kontra.
  6. TTIP, CETA, TISA eta ingurumena, lan harremanak, gure osasuna eta orokorrean, bizi-baldintzak larriki kaletetzen dituzten nazioarteko itunen kontra modu aktiboan lan egin hauekiko konfrontazio mugimenduetan.
  7. Ekonomia demokratiko, ekitatibo eta iraunkor; kontsumo bidezko eta arduratsu, berdintasunean eta elkar-laguntzan oinarritutako jendarte harremanak sustatuko dituen cultura alternatibo baten hastapenak gaurdanik eraikitzea bilatzen duten esperientzia guztiak bultzatu.
  8. Gure egunerokotasunaren iraultzari ekin. Kontsumo ohitura indibidualen baturak ezin ditu beharrezkoak diren egiturazko aldaketak ordezkatu, zentzu honetan, komeni da Mahatma Gandhiren esaldia gogoratzea: Modu sinplean bizi, batzuk sinpleki, bizitzea lor dezaten. Edukitzearen aurretik izatea lehenetsi beharko lukeen ikuspegi honek iraunkorrak ez diren praktikak bertan behera uzten lagundu beharko liguke, osasungarri eta ekologikoagoak izango diren jarduerak sustatzea eta modu berdinean banatu pertsonen zaintzako lan guztiak.

Bilbon, 2016ko irailaren 25ean

Sinatzaileak: LAB, ESK, ELA, EHNE Bizkaia, Steilas, Ecologistas en acción, Ekologistak Martxan, Hitz & Hitz, Mugarik gabe, Sortu, Podemos, Alternatiba, Aralar, Antikapitalistak, Equo.