“Kaktusa Bizirik” antzezlana “on tour”

AntzerkiZ taldeak Tradener-entzako sortutako “Kaktusa Bizirik” antzezlanak bidean darrai Euskal Herrian zehar. Hurrengo geldierak dira:

  • Eibarren azaroak 6ean, asteazkenean 18:00etan, Teatro Complejo Educativo , UNI, Eibar
  • Errekaleorren (Gasteiz) azaroak 8an, ostiralean  20:00tan.

Obraren Sinopsia:

“Kaktusa Bizirik” energia-trantsizioari buruzko TRADENER ikerketa-proiektuaren ondoren sortu ziren ideia eta gogoetak plazaratzeko sortutako antzezlan bat da. Abiapuntu hau harturik, AntzerkiZ lanean hasi zen, eta umore eta emozioz beteriko antzerki sorkuntzan baten ondoren prest gaude gure lana aurkezteko! Eguneroko bizitzako ohiturak zeharkatuko ditugu, gure aztarna energetikoaren handitzeak planetan dituen ondorioak erakutsiz. Antzezlanaren helburua arazo (larrialdi) kolektibo honen berri ematea bada ere, honen aurrean alternatiba posibleen inguruko eztabaida eta hausnarketa kolektibo batean parte hartzeko diseinaturik dago, denon artean konponbideak aurkitzea beti izango da errazagoa eta!

Antzezle-Zerrenda

> Itsaso Aguirre García:
Antzezle eta itzultzailea. Elikagaien autogestio proiektuen eta baratza komunitarioen lan egiten duen ekintzailea, baita mugimendu feministan ere. Nafarroako Antzerki Eskolako azken urteko ikaslea da eta musika antzerki talde batean parte hartzen du.

> María Zapata Hidalgo:
Antzezle eta antzerki irakaslea, antropologian ikertzailea eta mugimendu transfeministetako ekintzaile ere bada. AntzerkiZ-ko kidea da eta bai zapalduon antzerki zein antzerki komunitarioko hainbat proiektutan parte hartu du.