Klimaren Topaketa Sozialaren deialdiarekin bat egiten dugu

ISF-MGI Madrilen ospatuko den Klimaren Topaketa Sozialean presente egongo da estatu espainiarreko beste Mugarik Gabeko Ingeniaritzako erakundeetako kideekin batera, bai abenduaren 6an ospatuko den mobilizazioetan baita hurrengo egunetan burutuko den eta azkar batean antolatu behar izan den gizarte eragileen biltzarrean ere. Aupa zuek!

Topaketaren deialdian aipatzen den moduan, #COP25 goi-bilera honen oinarria bera herri-mugimenduak alboratzean dago, Txiletik Madrilera mugiaraziz. Larrialdi Klimatikoaren erronka honetan, mundu mailako gobernu ezberdinak (maila administratibo guztietakoak) ez dira erreferente, herritaren eskubideak #greenwashing bitartez ez dira asetzen eta. Gizarteko eragile antolatuak dira eskubideen defentsarako aldarria eta justizia klimatikoaren erronkaren eskariak daramatenak.

Zientzialariak ere argi adierazi dute kasu honetan ere zaurgarrienak diren kolektiboak direla aldaketa klimatikoaren eraginak pairatzen daudenak. Beste behin ere, munduko desoreka hauetan ekin beharra dago gure pribilegio eta erantzukizunak onartuz, eta justizia klimatikoaren konpromisoak hartuz.

Valladoliden buruturiko Mugarik Gabeko Ingeniaritzako azken topaketan gogoratzen zen moduan, Larrialdi Klimatikotik teknologiak ez gaitu libratuko, iruditeria hori hausten urteak daramatzagu, eta munduko herri eta komunitateetan eskubideak eta gizarte justizia egunerokoan lantzen diren konpromisuarekin, elkartasunarekin eta talde-ekinarekin gauzatzen direla jakitun gara. ISF-MGIk hortan dihardu oraintsu bete dituen 25 urte hauetan. Elkarlanean aurrera goaz!

Jarraitu Klimaren Topaketa Sozialaren nondik norakoak gizarte eragileen sare sozialetan eta eman babesa deialdiari: https://cumbresocialclima.net/