Lankidetzara Sarrera X. Ikastaroa

Euskal Herriko Mugarik Gabeko Ingeniaritzak  UPV/EHUrekin batera Donostiako Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolan Lankidetza  eta Giza Garapenerako Teknologiak ikastaroa antolatzen du.

Ikastaroaren planteamendua Giza Garapena eta Garapenerako Lankidetzari buruzko oinarrizko elementuak eskaintzea, eta dauden desberdintasunen (baita generoarena ere) eta bai hegoaldean bai iparraldean ditugun arazoen inguruan kontzientzia kritikoa sorraraztea da.

Guzti horretarako Gipuzkoako gizarte zibileko eta lankidetzako erakundeetako pertsona ezberdinak hizlari moduan arituko dira saio ezberdinetan metodologia partehartzaileak eta eztabaidak sustatuz, genero ikuspegia erakustaraziz eta azaltzen diren gaietan sakontzeko material osagarriak eskainiz.

Ikastaroa garapenerako lankidetzari buruzko oinarrizko ezagutzak eskuratu nahi dituen formakuntza ezberdineko pertsona orori dago zabalik. Ikasketa teknikoak egiten ari diren eta beraien Gradu edota Master Amaierako Lana garapenerako lankidetzako proiektu batean egin nahi duten ikasleentzat, bereziki interesgarriak izan daitezkeen saioak izango dira.

X. edizioa hau otsailaren 2etik martxoaren 23rarte, ostiral arratsaldeetan burutuko dugu.

Informazio gehiago:
https://euskadi.isf.es/ikastaroa/?lang=eu