LGTBIQA+ errealitateak mundu zientifiko-teknikoan: zapalkuntzak eta erresistentziak

Hainbat ikerketek LGTBI komunitateak zientzia, teknologia eta berrikuntza arloetan jasaten duen presentzia urriari buruz hitz egiten digute. Horri gehitzen badiogu praktika zientifikoan heteroarauak zapalkuntzak arrazionalizatzeko eta naturalizatzeko duen gaitasuna, gune seguruak sortzeko eta errealitateari bere konplexutasun osoan eta aniztasunez heltzeko gai ez den sektore baten aurrean gaudela ikusiko dugu. Diagnostiko hori abiapuntutzat hartuz jaio da PRISMA, Asociación para la Diversidad Afectivo-sexual y de Género en Ciencia, Tecnología e Innovación, diskurtso LGTBfobikoak desarmatzeko eta Zientzian espazio inklusiboak sortzeko lan egiten duena.

PRISMAren eskutik, hurrengo Aktibisten Eskolan, zientzia arloan aniztasun afektibo-sexuala eta generokoa zein egoeratan dauden aztertuko dugu. Gure esperientzietan oinarrituko gara zapalkuntzak izendatzeko eta ezagutzera emateko komunitate zientifikoak LGTBIQA+ komunitatearen kontrako bazterketak ekiditeko egindako ekintzak adibide hartuz. PRISMA elkartetik egiten dituzten analisietan eta proposamenetan sakontzeko, gurekin egongo da Javier Armentia, dibulgatzaile zientifikoa eta Iruñeko Planetarioko zuzendaria. Interesa baldin baduzu taldean gai honen inguruan hausnartzeko eta PRISMA kolektiboaren lana eta aurrerapenak ezagutzeko, hurrengo azaroaren 28ko saiora gonbidatzen zaituztegu.

Parte hartu nahi baduzu, bidali mezu bat hezkuntza(a bildua)euskadi.isf.es helbidera, idatzi izenburuan AKTIBISTEEN ESKOLA eta esaiguzu parte hartu nahi duzula. Bertaratu ahal izateko, ez da beharrezkoa aktibisten Eskolaren aurreko saioetara etorri izana. Zain izango gaituzu!

Data: 2019ko azaroaren 28a, osteguna.

Ordua: 17:00-19:00

Tokia: Bilboko Ingeniaritza Eskola, P1G1 gela