Lurraldearen defendatzaileak ustiapen-ereduaren mehatxuaren aurrean

Datorren ostegunean, martxoaren 28an, Aktibisten Eskolan saio oso berezi bat izango dugu. Ustiapen-ereduaren garapenaren aurrean, lurraldearen defendatzaileek bizi duten errealitatera hurbilduko gara. Borroka horretan, interes ekonomikoek eta berme ezek errepresio-maila handiak eragiten dituzte ustiapen-proiektuen aurka aritzen diren ekintzaileen kontra. 2018an, 321 ekintzaile inguru erail zituztela zenbatetsi da, horietako % 75a ingurumen ekintzaileak ziren.

Ekozimaldia 2019aren barne, “No tenemos miedo” dokumentalaren emanaldia izango dugu. Dokumental horrek El Salvadorko meatzaritza metalikoa debekatzea lortu zuen borroka-prozesua laburbiltzen du. Vidalina Morales, komunitate burua, ingurumen defendatzailea eta El Salvadorreko meatzaritza metalikoaren aurkako borrokako kidea da, eta lehen eskuko testigantza eskainiko digu. Horrez gain, gurekin izango dugu Itziar Caballero (CEAR Euskadi) gaur egun Giza Eskubideen defendatzaileen defentsa nola lantzen den eta eskura ditugun mekanismo eta tresnen inguruan hausnartzeko. Zure zain egongo gara!

Data: 2019ko martxoaren 28a, osteguna.

Ordua: 17:00-19:00

Tokia: Bilboko Ingeniaritza Eskola, P1G1 ikasgela.