Mintegi Bukaerako Lana: HERRI ANTOLAKUNTZA

by Feb 7, 2020Noticias0 comments

Mugarik Gabeko Ingeniaritzan antolatzen den “Garapena, lankidetza eta giza garapenerako teknologiak” mintegiaren XX. edizioa bukatu da, eta honekin batera, mintegi bukaerako lanak aurkeztu nahi dizkizuegu. Arrate Zelaiak herri antolakuntzari buruzko gogoeta erakusten digu.

Messi – Medikua – Unibertsitateko maisua – Neska gazte eta liraina – Kaleko saltzaile afrikarra – Eskalea – Nerabe marokoarra

5 minutu baino gutxiago behar izan ditugu rol-play batean, ezezagunak zitzaizkigun rolekin pasiatu eta guganako erreakzioei erreparatuz, goiko sailkapena errenkada formatuan osatzeko. Konsigna: gizartean oro har ematen diren erreakzioak erreproduzitu.

Zapalkuntzaren antzerkiaren bidez lortutako sailkapenetik argi geratzen da, denok ezagutzen ditugula gizartean bakoitza bere lekuan jartzeko dauden mekanismoak. Baina gizartea ez da ente bat, guk osatzen dugu, eta hortaz, mekanismo horren parte diren keinuak ezagutzen ditugu ikusi eta egiten ditugulako. Sexismoa, arrazismoa eta aporofobia, beraz, guztiz barneratuta ditugula onartu beharrean gaude.

Errenkada osatu eta gero nor zaren asmatzean, edota sailkapena bera egitean, barneko aurreiritzi eta ezjakintasunak ateratzen dira. Neska gazteak, nor zen jakin gabe, atzera joan nahi izan du sailkapenean eta beste partaideek zuzendu dute, bere lekua ez omen zegoen hain atzean. Beraz, nor zaren jakin gabe, bestea nor den ikusita eta zuk jasandakoa pairatu eta gero, badakizu zure lekua bestearekiko ere bai. Zer jasaten duzun eta zer ez duzun jasaten, biak dira pistak zure lekua zein den jakiteko.

Sailkapen prozesutik ordea galderak datozkit. Neska gaztearen sailkapena zuzendu denean taldeko emakumeen artean sortu diren keinu eta irri konplizeetan ez ahal da emakumeon hezkuntza mugatzailea plazaratu? Zergatik kendu zaio Neska gazteak jasandakoari garrantzia? Beste alde batetik, neska gazteak protestatu gabe onartu du zuzenketa. Ez ahal dira jasaten (eta gorroto) ditugun zuzenketak erreproduzitu obeditu zezan? Ideiak adierazteko eran ere barneratuta dauzkagun sinismen mugatzaileak ateratzen direla argi dago. Garrantzitsuagoa dena oraindik, gure aurreiritzi eta sinesmenek ez dituzte besteak bakarrik mugatzen, gure burua ere mugatzen dute.

Gizartearen argazkia ateratzeko dinamika apropos honetan zapalkuntza sistemek gure jarreretan noraino egon daitezkeen barneratuta errez ikus daiteke. Dinamika parte hartzen duten kopuruaren menpekoa izanik ez dira gizarte honetako zapalkuntza guztiak atera. Triada nagusitik at, kapitalismoa, patriarkatua eta kolonialismotik kanpo kapazitismoa eta adultismoa faltan bota dira emaitza aztertu denean.

Kapitalaren garrantziari erreparatuz argi geratzen da diruaren arabera sailkatzen garela gizartean, baina arraza aldagaia sartzen baldin badugu migratzaileak atzera doaz zuzenean. Emakumearen balioa aldiz, ez da diruan egon, bere itxuran baizik. Ez diogu gure buruari galdetu dirurik duen edo ez, liraintasunak definitzen zuen bere lekua.

Nerabe marokoarrak jasan du mesprezu gehien, eskalea aldiz, gizartetik at sentitu da, ikusezina. Baina futbolariak ere bere ekintza gaitasuna besteen erreakzioen menpe ikusten zuenez berak bere burua gizartetik kanpo utzi du.

Nabarmentzekoa da aintzat hartu ez diren rol guztiek etengabe gorde dituztela mina eragiten dizkieten sentimenduak barnean. Egoera honek gizartean amorrua ezkutuan daramagula adierazten du. Baliteke horrela bizi behar duen jendez inguratuta bizitzean “errugabe izanda, noizbait, beste batek eragindakoa ordaintzea”.

Baina ni ez nago ideia horrekin ados, momenturen batean norbaitek barnean duen amorrua aurpegiratuko baligu, aukera moduan ikusi beharko genukeela uste dut. Gure burua amorruaren eragile moduan ikusten ez baldin badugu ere, amorru hori aterarazi baldin badugu, enpatia falta adierazi dugula edo keinuren bat egin dugula onartu beharko genuke. Eta horrela izan ez bada ere, maitasunez erantzun beharko genukeela pentsatzen dut. Talde moduan mindutakoa talde moduan osatu beharko da eta gugandik hastera animatzen zaituztet

Dinamikatik haratago

Hala ere, ezin dugu ahaztu sistema zapaltzaile baten barruan bizi garenik. Egituratutako zapalkuntzak dira jasaten ditugunak eta izaki bizidunen gehiengoa dago eguneroko bizitzan zapalkuntza maila ezberdinak jasaten. Gure arteko harremanetan hainbat botere erlaziok zeharkatzen gaituzte, botere erlazio hauek, gainera, ez dira etengabe ematen, zirkunstantzialak dira. Hau da, lekuaren edota inguruko pertsonen menpe dago. Egoera sozialak, kulturalak, politiko-militarrak eta ekonomikoak du eragina, baita hezkuntza mailak edota erlijioak ere. Beraz, batzuetan guk pairatuko dugu boterea eta beste harreman batzuetan guk edukiko dugu boterea. Egoera hauek normalizatuak daudenez gure esku geratzen da uneoro zein botere erlaziok agintzen duen identifikatzea.

Bizi dugun ereduan meritokraziak agintzen du eta ezin bestekoa da ohartzea bizi dugun eredua eta errealitatea ez datozela bat. Jaiotzez ditugun baliabideek kokatzen gaituzte gizartean eta ez gure gaitasunek. Eredu hegemoniko honetan, non ideologia indibidualista eta merkantilista bizi dugun, izakiok, errealitatean, aukera ezberdinak ditugu bizitzan zehar. Baliabide horien arabera edukiko ditugu aukera ezberdinak, zenbat eta baliabide gehiago orduan eta aukera gehiago izango ditugu, eta aldi berean, miseria gutxiago pairatuko ditugu.

Meritokraziaren filosofiaren bidez, baliabideekin jaiotakoak bere nagusitasuna berretsiko du eta desabantailekin jaiotakoa ordea, errudun sentituko da. Honez gain, desabantailekin jaiotakoa politikoki baliogabetzeko balio du eta baliabide gehiago eduki dituenak, bestea lagundu ezkero, mesedetan dabilela sentituko du, ez aberastasuna banatzen. Horrela gizartea kutxatan banatzen da elkarren arteko aliantzak sortzea galaraziz.

Sistemak lan ona egiten du, alde batetik, gu banatuz eta taldearen indarra ahulduz eta bestetik, alternatibak ezkutuan mantenduz. Horrela, inertziak aurrera darrai eta pribilegioak denboran mantentzen dira desberdintasunak handituz. Ondorioz, bakoitzaren lana bilakatzen da alternatibak topatzeaz gain, kontzientzia zabaldu eta horri aurre egitea.

Sistema bidegabeari alternatiba ezberdinekin aurre egiteak garrantzia badu ere, erabat ziur nago konponbidea kontzientzia zabaltzea dela. Alde batetik, egiten ditugun keinuak etab. identifikatzeko (ezabatu ahal izateko) eta bestetik, taldea, komunitatea, osatzeko. Komunitateak ez duelako balio berdinen artean osatua baldin badago. Gure indarra ezberdinen arteko komunitatetik etorriko da. Aurrekoan norberan dagoen gizakia aitortuz.

Alternatiba ezkutuak esparru guztietan daude. Bai elikadura burujabetza lortzeko proiektuetan, bai burujabetza energetikoa lantzen dutenetan, baita komunikazio burujabetza sustatzen dutenetan ere. Eta hain neutroak ez diren hezkuntzan eta zientzian ere, edota uraren kudeaketa bidezkoan eta software librean lan egiten dutenak. Orain arte erabilitako prozesuak boterea bakan batzuen eskuetan mantentzen laguntzen dutela ohartuta esparru guztietan hainbat pertsona dago ezkutuan dauden alternatiba horiek eguneroko bizitzara hurbiltzeko lanean.

Gizartearen parte hartzea (demokrazia) handitzeko ezkutuan dagoen alternatiba bat Ikerketa Ekintza izango litzateke. Metodologia hau Herrien parte hartzea sustatzeko erabili daiteke. Herria antolatu eta sujetu politiko bihurtzen laguntzen baitu, taldean identifikatutako arazoei elkarrekin aurre egiteko aproposa izanik.

Helburu hori prozesu askatzaileen bidez eramaten da aurrera, taldea batu eta kontzientzia kolektibo politikoa sortzeko asmoz. Parte hartzearekin ez delako nahikoa, boterea herrian ez dagoenez antolatzea ezinbestekoa da.

Prozesu askatzaile hauek dinamika osatzaileak izaten dira, non partaide bakoitzak bere bizipenak aurkezten dituen. Aurkezpen hauek modu ordenatu batean egiten dira jerarkiak ekiditeko. Txanda-pasa erabiltzean berdintasuna bermatzen da taldeko partaideen artean eta partehartzaile bakoitzaren ahotsa entzutea bermatzen da. Prozesu honen ondorioz talde sentimendua indartzeaz gain auto-konfiantza sustatzen da. Taldea kolektiboki eta indibidualki sendotuz.

Horrela, taldea bera agente politiko bihurtzen da eta nahikoa indar baldin badu, botere dialektikan azaltzeko aukera izango du. Beti ere, beharrezkoa den indar hori lortzeko gizartean kontzientzia zabaltzea ezinbestekoa izango delarik. Politika goitik eginda etorri ez dadin, gizartearen babesa lortzeko antolatuta egotea ezinbestekoa bihurtzen da.

Ildo honetan lan egiten du Ikerketa-Ekintza deiturikoak. Kezka eta interesetatik abiatuz, hausnarketa dinamiketatik pasatuz diagnostikoa osatu eta ekintza planarekin bukatzen da. Helburua komunitatea osatzea da sare sozialak sendotuz.

Zergatik da garrantzitsua komunitatea sendotzea? Desberdintasunak desagerrarazteko bidea izateaz gain, zaurgarriak garelako eta elkarren beharra daukagulako. Bizi garen gizartean edozein egoera bidegabe pairatu duenik baldin badago ez garelako inoiz gizarte baketsu bat izango. Denak libre izan arte gu ere ez garelako libreak izango. Barneratuta ditugun aurreiritzi, sinesmen etab.rrek ez bait digute kide on ezta egokiak izaten uzten, gu ere pertsona mugatuak baitgara motxila hori daramagun bitartean.

Ikerketa ekintzan sakonduz

Ikerketa ekintzak eztabaidarako gune antolatu eta egituratuak jartzen ditu talde baten esku, hobetu nahi dena, behatzen dena, aztertzeko. Planteamendu honen berrikuntzaren gakoa ikerketa egiteko era guztiz aldatzen duela da. Ikertzaileak arazoa bere kabuz ebatzi ordez, ikerketaren aztergaiak diren sujetuak ikerketaren parte hartzaile bihurtzen dira eta talde moduan ebazten dira denen artean erabakitako arazoak.

Kurt Lewinek, metodologia honen aitzindarietako batek, zioen gauza bat ezagutzeko modurik egokiena aldatzen saiatzea zela, gainera, teoria eta praktikaren arteko erlazio estuan sinisten zuen.

Ekintza pentsamendutik aldendu ezin den bezala, pentsamendua sentimenduetatik ezin da aldendu ere.

Prozesu dinamiko moduan definitzen bada errealitatea. Zeina egunero eraikia, berreraikia eta suntsitua den. Jakintza eraikitzeak errealitatea eraikitzen badu, errealitateak jakintza bera eraikitzen duela esan dezakegu ere bai. Ondorioz, ezin da ikerketa esfera isolatu batetik egin, paradigma aldaketa ematen da:

Urkoarenganako errespetua eta aitorpena ezinbestekoa da planteamendu honetan. Honi esker prozesuko aktoreetan aniztasuna onartzen da eta ondorioz jakintzaren ekoizpenean ere bai.

Ikerketa-Ekintzaren parte hartzailearen ideia garrantzitsuenak.

• Behaketa parte hartzailea:
Ikertzailea aztertuko duen errealitatean murgilduko da, bertako aktoreekin harremanetan jarriz eta euren prozesuetan parte hartuz.

• Ikerketa parte hartzailea:
Ikerketa talde lanean oinarrituz diseinatzen da. Herri kultura eta historia errekuperatuz. Ikertzaileak informazioa batzeko metodologiak aurkeztuko ditu aktoreek baliabide material eta pertsona baliabideen arabera aukeratzeko:

  • Inguruaren behaketa
  • Liburutegi eta artxiboetako ikerketa
  • Bizitza historikoak
  • Galdeketak
  • Elkarrizketak…

Ikerketa eta datu bilketa komunitateak berak egiten du, datu horien azterketa ere bai; ikertzailearen zeregina bideratzailea soilik izanik.

Lehengo eta behin, batzar zein antzerki edota bestelako teknika bidez, lorturiko
informazioa komunitate osoari transmititu. Eta bestalde, errealitatea
transformatuko dituen ekintzak burutu.

• Ekintza parte hartzailea:
Lehengo eta behin, batzar zein antzerki edota bestelako teknika bidez, lorturiko informazioa komunitate osoari transmititu. Eta bestalde, errealitatea transformatuko dituen ekintzak burutu.

• Ebaluaketa:
Lorturiko aldaketei dagokionez, ekintzaren eraginkortasuna neurtzean datza. Adibidez, jarrera berririk sustatu den, talde balioak eta helburuak birdefinitu diren.

Honez gain prozesua etengabe errepikatzen da arazoa bere osotasunean ebatzi arte edo identifikaturiko arazo gehigarriak ebatzi arte. Orokorrean, bi urte edo gehiago behar izaten dira prozesu hauek burutzeko.

Prozesu luzeak direnez gomendagarria da epe motzeko helburuak zehaztea komunitatearen nekea eta higadura murrizteko asmotan.

Ikerketa-Ekintzaren etenik gabeko eskema

Ondorioa: Eraldaketa

Jakintza Kausa eraldatzaile baten alde jartzea. Sorturiko jakintza askatzailea izango da, zeina norberaren jakintzatik datorren eta jakintza popular bihurtzen den. Aldaketarako estrategia honek prozesu burujabe bat dakar. Errealitate soziala transformatzeko prozesua bizitzarentzat dago planteatuta.

COOPERACIÓN INTERNACIONAL

[Cine-Foro] La energía de los pueblos- conversatorio sobre resiliencia energética

En el marco de la semana contra la pobreza energética, los dos grupos de energía vinculadas a ISF-MGI a ambos lados del charco nos juntamos para dar respuesta a la pregunta ¿Es posible pensar en transiciones energéticas desde abajo y con enfoque de bien común?

Energía Alternativa en Santa Marta

Desde finales de enero hasta finales de marzo Nagore Cebrián tuvo la oportunidad de conocer la comunidad de Santa Marta (El Slavador), sus costumbres y sus gentes a través de una estancia donde además pudo desarrollar parte de su TFG. En las siguientes líneas...

Cine-Foro e Intercambio de Experiencias: Juntas de Agua; lucha colectiva por el DH al Agua y Saneamiento

Este Marzo nos visita Ever Hernández desde Santa Marta (El Salvador) y hemos organizado varias actividades!! Os venimos con el segundo cine-foro del 2023🙂 ¡¡Durante la visita de Ever otro CineForo!! Este año, nos hemos metido de lleno en los procesos que tiene la...

JORNADA: Tecnologías transformadoras y el derecho humano al agua

enlazando experiencias Centroamericanas y del África Subsahariana Este marzo tenemos visita de Ever Hernández desde Santa Marta (El Salvador) y hemos preparado muchas actividades!!! El sábado tendremos una jornada internacionalista que hemos organizado junto a las...

Cineforo: “La energía de los pueblos”. Experiencias comunitarias para la construcción de soberanía energética

En un contexto que invisibiliza de forma deliberada la construcción de alternativas, es urgente abrir grietas donde poder dialogar sobre lo que se está generando en éste y otros territorios. “La energía de los pueblos” es una de esas grietas, un documental que nos...

Siguiendo la Energía del modelo de desarrollo extractivista

Toxic Tour: Ruta por horrores de Bizkaia Este año desde la universidad, dentro del marco de la rebelión “Scientist Rebellion”, os proponemos un Toxic Tour por Bizkaia a lo largo de la mañana del sábado 9 de abril. Al hilo del nuevo informe del IPCC, ante el colapso...

EDUCACIÓN PARA LA TRANSFORMACIÓN SOCIAL

Personal investigador al borde de un ataque de nervios

El impacto de la academia neoliberal sobre las vidas de quienes investigan Durante varias sesiones hemos podido dialogar sobre cómo la ciencia se va cimentando en base a saberes parciales que dependen de la posición social de los agentes que los construyen. Esta falsa...

Más allá del autoconsumo compartido

Crónica elaborada tras la sesión de la Escuela de Activistas: “Acompañar procesos sociales en la construcción de comunidades energéticas”. “Las comunidades energéticas son mucho más que autoconsumo compartido”. Posiblemente esta frase, repetida como un mantra, haya...

Reflexionar en colectivo, un antídoto para la gestión de las inseguridades

Crónica realizada a partir de la sesión "Comunidades energéticas: aproximaciones desde un análisis técnico" Cuando nos encontrábamos diseñando el encuentro sobre comunidades energéticas que se realizó en Basoa el pasado mes de septiembre, había una necesidad muchas...

Caminar, pero caminar con un horizonte

Crónica de la sesión "Reflexiones para una nueva cultura energética"En la primera sesión de encuadre y contextualización del encuentro que tuvimos sobre comunidades energéticas, hay una idea que sobrevuela cada explicación que nos aporta Álvaro Campos. ¿Para qué...

[Cine-Foro] La energía de los pueblos- conversatorio sobre resiliencia energética

En el marco de la semana contra la pobreza energética, los dos grupos de energía vinculadas a ISF-MGI a ambos lados del charco nos juntamos para dar respuesta a la pregunta ¿Es posible pensar en transiciones energéticas desde abajo y con enfoque de bien común?

Cuestionando la construcción social del sistema científico-tecnológico

Crónica sobre la sesión en el máster sobre Estudios Feministas y de Género de la UPV/EHU, el pasado 18 de enero de 2024. El pasado 18 de enero tuvimos la oportunidad de impartir una sesión en el máster de Estudios Feministas y de Género de la UPV/EHU, que lleva por...

PUBLICACIONES DE TRABAJOS

Descarga nuestro Cuaderno de Trabajo sobre Pobreza Energética

“De la Pobreza Energética a la Resiliencia Energética. Incluyendo la mirada Local-Global junto con la comunidad de Santa Marta (El Salvador)” ¿Te preocupa la transición energética y su dimensión social y medioambiental? ¿Crees que debe atender al territorio con una...

Descarga nuestro Cuaderno de Trabajo sobre Devolución: “Una oportunidad para el diálogo deliberativo y la construcción colectiva de conocimiento en los TFG/ TFM”

Apostar por las metodologías de investigación feminista supone un enorme reto que no se resuelve por el hecho de posicionarse a favor de ellas. Requiere de un trabajo cotidiano, de una revisión continua de las inercias personales y colectivas, acciones para las que no...

DESCARGA NUESTRA RÚBRICA DE EVALUACIÓN DE TFG/TFM

“Diseñando la evaluación de TFG/TFM para la transformación ecosocial” Desde ISF-MGI seguimos constatando curso a curso el enorme potencial que TFG y TFM tienen para generar conocimiento crítico, para construir puentes entre universidad y sociedad, para fortalecer un...

Descarga nuestro Cuaderno de Trabajo: “Camino hacia la transformación social:TFG y TFM como herramienta de cambio”

¿Eres estudiante y te gustaría que tu TFG o TFM fuera útil para hacer frente a una problemática social? ¿Sueles tutorizar TFG/TFM y te interesaría acceder a un documento que te orientara sobre cómo sacar el máximo provecho a estos trabajos de investigación? ¿Quizá...

Caminar, pero caminar con un horizonte

Crónica de la sesión "Reflexiones para una nueva cultura energética"En la primera sesión de encuadre y contextualización del encuentro que tuvimos sobre comunidades energéticas, hay una idea que sobrevuela cada explicación que nos aporta Álvaro Campos. ¿Para qué...

[Cine-Foro] La energía de los pueblos- conversatorio sobre resiliencia energética

En el marco de la semana contra la pobreza energética, los dos grupos de energía vinculadas a ISF-MGI a ambos lados del charco nos juntamos para dar respuesta a la pregunta ¿Es posible pensar en transiciones energéticas desde abajo y con enfoque de bien común?

Cuestionando la construcción social del sistema científico-tecnológico

Crónica sobre la sesión en el máster sobre Estudios Feministas y de Género de la UPV/EHU, el pasado 18 de enero de 2024. El pasado 18 de enero tuvimos la oportunidad de impartir una sesión en el máster de Estudios Feministas y de Género de la UPV/EHU, que lleva por...

Descarga nuestro Cuaderno de Trabajo sobre Pobreza Energética

“De la Pobreza Energética a la Resiliencia Energética. Incluyendo la mirada Local-Global junto con la comunidad de Santa Marta (El Salvador)” ¿Te preocupa la transición energética y su dimensión social y medioambiental? ¿Crees que debe atender al territorio con una...

Más allá del autoconsumo compartido

Crónica elaborada tras la sesión de la Escuela de Activistas: “Acompañar procesos sociales en la construcción de comunidades energéticas”. “Las comunidades energéticas son mucho más que autoconsumo compartido”. Posiblemente esta frase, repetida como un mantra, haya...

Caminar, pero caminar con un horizonte

Crónica de la sesión "Reflexiones para una nueva cultura energética"En la primera sesión de encuadre y contextualización del encuentro que tuvimos sobre comunidades energéticas, hay una idea que sobrevuela cada explicación que nos aporta Álvaro Campos. ¿Para qué...

Reflexionar en colectivo, un antídoto para la gestión de las inseguridades

Crónica realizada a partir de la sesión "Comunidades energéticas: aproximaciones desde un análisis técnico" Cuando nos encontrábamos diseñando el encuentro sobre comunidades energéticas que se realizó en Basoa el pasado mes de septiembre, había una necesidad muchas...

[Cine-Foro] La energía de los pueblos- conversatorio sobre resiliencia energética

En el marco de la semana contra la pobreza energética, los dos grupos de energía vinculadas a ISF-MGI a ambos lados del charco nos juntamos para dar respuesta a la pregunta ¿Es posible pensar en transiciones energéticas desde abajo y con enfoque de bien común?