Mintegi Bukaerako Lana: LANDA-EREMU HUSTUA

Mugarik Gabeko Ingeniaritzan antolatzen den “Garapena, lankidetza eta giza garapenerako teknologiak” mintegiaren XX. edizioa bukatu da, eta honekin batera, mintegi bukaerako lanak aurkeztu nahi dizkizuegu. Endika Ruizek, ingeniaritza kimikoko ikaslea, landa-eremuetako hustuari buruzko posterra egin du, hurbiletik ezagutzen duen kasu zehatz batean oinarrituz.

“Herriak hil ez daitezen, bertako biztanleek elkarlanean tokiko ekonomia eta kultura bultzatu behar dute”