Nazioarteko energia-justizia: Elektrizitateagatiko ordainketa, aztarna energetikoko metodologien arabera

Datuek Iparralde Globaleko herrialdeak energia-kontsumoa murrizten ari direla esan arren, interesgarria litzateke ikustea zer gertatzen ari den nazioarteko merkataritza globalean, eta ziurtatzea murrizketa hori ez dela gertatzen ari Hegoalde Globaleko lurraldeetan kontsumoa handitzearen kontura.

Horretarako, Maria San Salvadorrek, ISF-MGIko boluntarioak, kalkulatu du zein izango litzatekeen ordainketa elektriko nazionala, herrialdeek beren mugen barruan kontsumitzen dituzten ondasun eta zerbitzu guztiak ekoitziko balituzte. Adierazle honek ematen digun informazioa baliagarria izango litzaiguke herrialde batek bere mugen barruan kontsumitzen duen guztia ekoiztera behartuta balego argindarraren ordainketa zenbat handitu edo murriztuko litzatekeen ikusteko. Eta hortik, justizia energetikoa eraikitzeko moduaz edo subiranotasun elektrikoa lortzeko eman beharreko pausoez hitz egin ahal izatea. Ikerketaren emaitzak ezagutzera animatzen zara?

Saioa bideokonferentzia bidez egingo da jitsi plataformaren bitartez. Zure lekua erreserbatzeko (edukiera mugatua egongo da) eta saio honetaz nola gozatu jakin dezazun, idatz iezaguzu hezkuntza (arroba) euskadi.isf.es helbidera. Anima zaitez eta sareetatik ikusiko dugu elkar (modu seguruan)!

Saioa: Nazioarteko energia-justizia: Elektrizitateagatiko ordainketa, aztarna energetikoko metodologien arabera

Errazten du: María San Salvador

Data: Maiatzaren 27a, osteguna

Ordua: 18:00-20:00 (GMT + 2)

Tokia: Jitsi plataforma (helbide elektroniko bitartez informatuko zaitugu, aurretiazko izen-ematea)

Hizkuntza: Gaztelania