NAZIOARTEKO II. TOPAKETA ‘Energia trantsizioak: Iraunkortasuna eta Demokrazia’

Ekologistak Martxan-ekin batera Energia trantsizioei buruzko Nazioarteko II. Topaketa antolatu dugu Bilbon

  • Irailaren 22 eta 23an izango dute leku Bilbon antolaturiko Nazioarteko Topaketa hauen bigarren edizioa.
  • Nazioarte mailako hainbat aditu eta ekintzailek energia alorrean, iraunkortasunerako eraldaketa demokratikoa nola burutu azalduko dute.
  • Alderdi politiko eta sindikatuek partehartzea izango dute, ikerlariekin batera eztabaidarako gunea sortuz.

Datorren irailaren 22an eta 23an izango dute leku Bilbon TRADEBU proiektuaren barnean kokatzen den “Energia trantsizioak: iraunkortasuna eta demokrazia” Nazioarteko II Topaketa. TRADEBU proiektua Ekologistak Martxan eta UPV-EHUren artean osatutako partzuergoak bultzatzen du eta Energia Trantsizioen inguruan dihardu, energiaren alorrean iraunkortasunerako eraldaketa demokratikoa nola burutu ikertuz. Aldaketa klimatikoa, erregai fosilen izaera mugatua, energiarekin erlazionatutako bestelako ingurumen eraginak edota energia pobrezia bezalako arazoak ikusita, energia ereduaren trantsizioa pentsatzeko eta planifikatzeko beharra ikusten da arlo akademiko zein sozial askotan. Proeiktuaren helburuetako bat gai honekiko eztabaida soziala burutzea da.

EHUko Esperientzia Gelan bi egunetan zehar osptuko diren topaketa hauetan,  TRADEBU proiektuaren nondik norakoak ezagutzeaz gain, ikerlarien eta alderdi politikoen arteko solasaldiaz gozatu ahal izango da ere. Izan ere, antolatzaileek azaldu dutenez, ‘alderdi politikoekin eztabaidatzea eta erronka sozio-tekniko honen aurrean dituzten ideiak eta proposamenak ezagutzea da ekimen honek dituen helburu garrantzitsuenetako bat bat’.

+Informazio gehiago: Ekologistak Martxanen web orrian

Izena emateko: hemen