Nazioarteko lankidetza-eredu emantzipatzailearen inguruko gogoeta

by Nov 12, 2020Berriak0 comments

Alexander Angiano Ortega-k idatzitako artikulua

Izaera ezberdineko erakundeen arteko lankidetza hiruki legez irudikatu ohi da. Erpin bakoitzean eragile-mota bakoitza kokatzen da. Lehenengo erpinean, GKEak eta eragile politikoak (gizarte-higikundeak, sindikatuak eta abar) dauzkagu, bigarrenean, herri-erakundeak, tokikoetatik estatu-mailakoetaraino,  eta, hirugarrenean, enpresa pribatuak daude.

Lehenengo erpinean eraldaketaren aldeko ekimenak eta, batez ere, lana kokatzen dira; batetik, GKEetako beharginak daude, eta, bestetik, erakundeotatik at egon arren, haien ekimenetan esku hartzen dutenak eta diruzko ekarpen apalak ematen dituztenak. Beste erpin bien izaera, oro har, diru-sorburu izatea da. Hots, GKEak diruztatzen dituzte, bai haien helburuekin bat egiten dutelako, bai abantailak lortzen dituztelako. Izan ere, beraiei lagunduz gero, euren jendaurreko irudia hobetzea edo, enpresa pribatuen kasuan, zerga-murrizpenak lortzen dituzte.

Pentsa liteke egitura hirukoitz hori lankidetzaren irudizko adierazpena baino ez dela, baina hirukiaren erpinen arteko harremanak arazo eta kontraesanak sorrarazten dituzte. Horren eredu da Euskal Autonomia Erkidegoko Jaurlaritzak Gazako zerrendan ospitaleak eraikitzen laguntzeko GKEekin daukan elkarbidea.

Zalantza barik, Palestinaren egoeraz kezkatuta dagoen edonorentzat laguntza hura poztekoa da: Euskal Autonomia Erkidegoko zergadunen dirua eztandek egunero iratzartzen duten herri bati laguntzeko erabiltzen da. Jaurlaritzak, halandaze, zergen helmuga jagon beharko luke. Bada, ez da horrela! Israelgo Estatuak lantzean-lantzean ospitaleok leherrarazi izan ditu, eta Lakuako Jaurlaritza isil-isilik geratu da. Hau da, Jaurlaritzak Palestinan ospitaleak eraikitzeko herritarren dirua bideratzen du, baina ez da haiek suntsitu dituen estatua salatzeko gai.

Jaurlaritzarekin lankidetzan diharduen GKEak zelan onar dezake diru hori gero hark bere ardurari muzin egiten badio? Erakundeak Jaurlaritzaren jokaera kritikatuko balu, erantzunik eza egotzita, dirubide hura galduko luke? Eta, hala balitz, egiazki esan liteke erakunde hura gobernuz kanpokoa eta beregaina dela? Edo, beste barik, GKEak uko egin behar izango lioke Jaurlaritzaren dirubideari, horren jarrera ezaxola edukitzeagatik? Horratx GKEaren baitan sor daitekeen talka etikoa: palestinarrak lagundu nahi baina Jaurlaritza salatu behar.

Nire iritziz, ez dago GKE batek erakunde eta enpresen dirua onartzea gaitzesterik, baina, betiere GKEa gauza bada diruztatzailearen balizko esku-sartze saialdiak edo haren jarduera ezegokiak aske eta jendaurrean salatzeko. Ezpabere, GKEa bere diruztatzailea zuritzen duen menpeko erakunde ustela izango da.

COOPERACIÓN INTERNACIONAL

No Results Found

The page you requested could not be found. Try refining your search, or use the navigation above to locate the post.

EDUCACIÓN PARA LA TRANSFORMACIÓN SOCIAL

No Results Found

The page you requested could not be found. Try refining your search, or use the navigation above to locate the post.

PUBLICACIONES DE TRABAJOS

No Results Found

The page you requested could not be found. Try refining your search, or use the navigation above to locate the post.

Deskargatu Pobrezia Energetikoari buruzko gure Lan Koaderno berria

"Pobrezia Energetikotik Erresilientzia Energetikora. Santa Martako (El Salvador) komunitatearekin batera ikuspegi Lokal-Globala barne hartuz" Trantsizio energetikoak eta bere dimentsio sozial eta ingurumenekoak kezkatzen zaitu? Uste duzu lurraldeari lotua izan behar...

Artxandatik ibilbide ekologikoa (Bilbo):

bioaniztasuna, mehatxuak eta kudeaketa Artxanda mendira gerturatuko gara, balore natural handienetarikoa duen Bilboko txokora, eta bertatik hasi eta Sondikako Ola auzorarte ibilbide gidatu bat burutuko dugu. Gidaria Eduardo Renovales (Ekologistak Martxan) izango da....

Gizarte-eraldaketaren zerbitzura dauden komunikaziorako tresnak

Mahia erabiltzeko eta audioa software librearekin editatzeko taillerra Komunikabideen jabetza gero eta kontzentratuagoa dagoen mundu honetan, premiazkoa da edukiak sortzeko demokratizazio handiagoaren aldeko apustua egitea. Honekin, errealitateari buruzko diskurtso...

LGTBIQA+ ERREALITATEAK ZIENTZIA ETA TEKNOLOGIA ARLOAN

Zientzia eta teknologia arloan LGTBIQA+ errealitateak ezagutzera hurbildu diren ikerketak oso urriak dira eta geografikoki mugatuta daude. Komunitateak ingurune akademikoetan eta lan-inguruneetan bizi duen egoerari buruzko diagnostiko egokia egin ahal izatea funtsezko...

[Zinema Foro] Herrien energia – Erresilientzia Energetikoari buruzko solasaldia

Pobrezia energetikoaren aurkako astearen barruan, ISF-MGIrekin lotutako bi energia-taldeak elkartuko gara galdera honi erantzuteko: Posible al da behetik eta guztion onerako diren trantsizio energetikoetan pentsatzea?

Deskargatu Pobrezia Energetikoari buruzko gure Lan Koaderno berria

"Pobrezia Energetikotik Erresilientzia Energetikora. Santa Martako (El Salvador) komunitatearekin batera ikuspegi Lokal-Globala barne hartuz" Trantsizio energetikoak eta bere dimentsio sozial eta ingurumenekoak kezkatzen zaitu? Uste duzu lurraldeari lotua izan behar...

Sistema zientifiko-teknologikoaren eraikuntza soziala zalantzan jarriz

Joan den urtarrilaren 18an saio bat emateko aukera izan genuen UPV/EHUko Ikasketa Feministak eta Generokoak masterrean, "Sistema zientifiko-teknologikoaren eraikuntza soziala zalantzan jarriz" izenburupean. Saioaren helburua hainbat ideiaren inguruan hausnarketa...

Artxandatik ibilbide ekologikoa (Bilbo):

bioaniztasuna, mehatxuak eta kudeaketa Artxanda mendira gerturatuko gara, balore natural handienetarikoa duen Bilboko txokora, eta bertatik hasi eta Sondikako Ola auzorarte ibilbide gidatu bat burutuko dugu. Gidaria Eduardo Renovales (Ekologistak Martxan) izango da....