Software librearekin online formazioak diseinatzea. Ekarri ordenagailua eta ikasi Moodle erabiltzen!

Pentsatu duzu zure prestakuntza online abiaraztea? Zure kolektiboak edo erakundeak ahalik eta etekin handiena atera nahi die horretarako dauden plataformei? Online formazioak geratzeko iritsi direla dirudiela, Zuk Zeuk Egin-ek Moodle plataforman ditugun aukera guztien inguruan trebatzeko gune bat eskaini nahi dizu.

Moodle lineako ikaskuntza-komunitateak sortzeko software-tresna bat da. Prestakuntza honen bidez, ezagutza tekniko handirik izan gabe ahalik eta etekinik handiena ateratzeko zer tresna dauden ikasi ahal izango duzu. Moodlerekin batera, H5Pk jarduera interaktiboak egiteko eskaintzen dituen aukera batzuk ezagutuko ditugu (bideoak, egutegiak, galdera-sorta tartekatuak…).

Gorka Julio, komunikazioan eta teknologia sozial eta libreetan aditua, Talaios kooperatibako kidea, teknologia libreetan oinarritutako ekonomia sozial eraldatzailea bultzatzen ari da.

Saio hau formatu presentzialean egitearen aldeko apustua egin dugu, denok Gorkak adierazitako urratsak jarraitzen ditugula ziurtatzeko. Horregatik, zure lekua ziurtatzeko eta segurtasun-baldintzak betetzeko, idatz iezaguzu hezkuntza (arroba) euskadi.isf.es. Anima zaitez eta elkarrekin jarraituko dugu aurrera!

Saioa: Software librearekin online formazioak diseinatzea. Ekarri ordenagailua eta ikasi Moodle erabiltzen!

Hizlaria: Gorka Julio

Data: Ekainak 11, ostirala

Ordua: 10 00-14:00 (GMT + 1)

Tokia: Bolunta, Erronda kalea z/g (5aren aurrean). 2.solairua

Hizkuntza: Gaztelania/ Euskara