Standing Rock bira europearra

Dakotako herri natiboak eta haiei laguntzera joan diren herri guztietako ekintzaileak DAPLoliobidea gelditzeko borrokan aritu dira Standing Rock eremuan (Inyan Woslata), hainbat hilabetez. Orain, Trumpen agindupean, oliobide horren lanak berrabiarazi dituzte, besteak beste, BBVAren finantziazioari esker (120 milioi dolar).

By Carl Wycoff from Nevada, USA – Dakota Access Pipe Line, CC BY 2.0, https://commons.wikimedia.org/w/index.php?curid=52712482

 

Oliobide horrek harea bituminosoetatik eta fracking-etik eratorritako olioa garraiatzea nahi dute. DAPL bezalako oliobideetan isurketak suertatzen dira sarritan, eta, ondorioz, ura, lurra eta ingurumena erabat kutsatuta gelditzen dira. DAPL berak isurketa bat eragin du guztiz bukatuta egon gabe 2017eko maiatzaren 10ean, 181 petrolio litro isuri zituelarik. Petrolio horiek oso astunak dira, azufre eduki altukoak, eta, hartara, eragin handia dute aldaketa klimatikoan. Baina, hori ez ezik, DAPLk garraiatzen dituen petrolioak hona ere irits daitezke, 2014ko maiatzaren 29an bezala, are gehiago, CETA (edo TTIP) sinatuz gero. Guzti honengatik, Standing Rock-en duten borrokarekin bate egin nahi dugu. ZUTIK!

 

Rafael Gonzales ‘Tufawon’

Rafael Gonzales ‘Tufawon’
Rafael Gonzales ‘Tufawon’ Minneapoliseko rap kantaria da (AEB), erdi Lakota (Dakotako herri indigena, baita Sioux bezala ezagutzen dena) eta erdi Borikua (Puerto Rico). Iaz, bere musika-proiektuak alboratu egin zituen Standing Rockeko babes eremuko DAPL oliobidearen aurkako akanpalekuan parte hartu eta Uraren Babesle bilakatzeko. Lau hilabete igaro zituen han, Oceti Sakowin kanpalekuan. Trump lehendakari izendatu ondoren, DAPL oliobidea inposatzeko erasoa hasi zen berriro ere, eta otsailren 23an poliziak kanpalekua hustu eta suntsitu zuen, eta 46 ekintzaile atxilotu. Tufawonek mikroa hartu zuen berriro, bere esperientziaz hitz egiteko, The Homecoming disko berrian. Laugarren diskoa du, eta hitzaldiekin batera aurkezten ari da, beste ekintzaile gazte batzuekin batera Europan barrena burutzen ari den bira honetan.

 

 

Ekainak 12 – Bilbo

  • 11:00: elkarretaratzea – Plaza Biribila
  • 19:30: Hitzaldia + hiphop saioa:  7Katu Gaztetxea (Solokoetxeko ekailerak, Alde Zaharra)

Ekainak 13 – Donostia

  • Guardetxe (Andereño Elbira Zipitria bidea, Urgull) 19:30 Hitzaldia + hiphop saioa

 
Informazio gehiago:

Calendario de acciones NoDAPL: http://everydayofaction.org

Informazioa Ekologistak Martxaneko web orritik moldatua: https://www.ekologistakmartxan.org/eu/evento/standing-rock-en-pie-charla-sesion-de-hiphop-2/?instance_id=4189