Top10: Zer ez da Mugarik Gabeko Ingeniaritza?

Askotan “zer da ISF-MGI?” edo “zer egiten duzue MGI-n?” galderei erantzutea ez zaigu erraza egiten. Honi buelta bat emanez, zer ez garen edo zer ez dugun egiten idaztea otu zait. Gainera, 10 puntutan banatu ditut, Top10 formatua ezin hobea da eta gauzak azaltzeko! 😉
Hementxe duzue zer ez den ISF-MGI 10 puntutan:

  1. Mugak baditugu, ezin gara borroka guztietara heldu eta toki guztietan egon. Hala da! Gure boluntario orduek ahal duguna egiten dugu!
  2. Ez gara denak ingeniariak. Izenean argi eta garbi “ingeniaritza” badugu ere, eta ingeniaritzako irakasle, ikasle eta eskolekin erlazio handia badugu ere, alor desberdinetako pertsonez osaturik gaude. Eta alor desberdinetako pertsonak egotea ezinbestekoa dela uste dugu!
  3. Ez gara bidai agentzia bat, eta ez dugu oporretan edo/eta “laguntzera” joateko aukerarik eskaintzen. Horrelako zerbaitetan pentsatzen ari bazara, bideo hau ikustea gomendatuko nizuke:
    (galdetu zuen buruei laguntzeko beharrezkoa al den haraino bidaiatzea!)

  4. Normalean, ezin dugu lanik eskaini. Ez gara GGKE profesional bat, eta gure lana ditugun proiektuen menpe dago. Boluntariotzaz baliatzen gara egiten ditugun ekimenak aurrera ateratzeko, baina noski, proiektuak idatzi, kudeatu, eta aurrera eramateko langile-bolondres talde indartsu bat dugu.
  5. Ez gaude isolaturik eta talde lanean sinesten dugu. ISF-MGIko proiektu eta ekimenak egiteko talde lanean egiten dugu beti, eta euskal herriko beste hainbat plataforma eta koordinakundeetan ere parte hartzen dugu, elkarrekin lan egitea funtsezkoa da! Adibidez, hementxe aurkituko gaituzue:
    -Mugarik Gabeko Ingeniaritza Federakundea-Mugarik Gabeko Ingeniaritza Federakundea
    -Euskadiko GGKE Koordinakundean
    -Desazkundea eta Bizitze Ona
    -Gure Energia Plataforma
    Bizkaia DHAS Sarea: Ura eta Saneamentuda izateko Giza Eskubiderako Bizkaiko Sarea
  6. Ez gara guztiz feministak…. jarrera matxistak baditugu. Bai… feminismoa eta teknologiak gure lan ildo garrantzitsuenetako bat izanda ere, ziur gaude noiz edo noiz izango dugula jarrera matxistaren bat. Hauek ekidin eta berdintasunezko gizarte bat lortzeko lanean darraigu!
    ingeniaritza eskola
  7. Ez dugu den-dena euskaraz egiten. Tamalez, saiatzen bagara ere batzuetan testuak itzultzeko denbora gabe ibiltzen gara. Hori bai, itzultzaile apartak ditugu euskara-taldean! 😉
  8. Erakunde bezala, ez gara partidu politiko baten zale ezta erlijio baten jarraitzaile ere. Baina horrek ez du esan nahi politikarik egiten ez dugunik, ezta ere giza eskubideen urraketak salatuko ez ditugunik!
  9. Ez dugu beti software librea erabiltzen. Gure ikurretako bat software librearen babesa bada ere ez dugu beti-beti erabiltzea lortzen. Arlo gehienetan bai: lanean, Libre Office bulegotika-suite askea erabiltzen dugu, ISF-MGIko ordenagailu eta zerbitzarietean software librea da nagusi eta baita gure epostan ere… baina sare sozialetan oraindik ez dugu lortu adibidez.
  10. fsfs_icons_beige-bg-esIkusten duzuen moduan, kontraesanak baditugu. Esan eta egiten dugunarekin koherentzia mantentzen saiatzen gara, baina badakigu beti ez dugula lortzen. Hala ere hau lortzeko lehenengo gauza onartzea eta egunero hobetzen saiatzea da!