Denbora daramagu ezer idatzi gabe, azken hilabeteetan hainbat ekintza antolatzen ari gara eta!
Bizkaiako Aldundiak eskatuta “Lankidetza eta Ingurugiroa” jorratzen duen ikastaro bat ematen ari gara, bertako GGKEei zuzenduta eta Unesco Etxearen laguntzarekin.
Ikastetxeetan, Bilboko Magisteritza eskolan eta ISF-MGIk antolatutakok mintegian ere hitz egin dugu TRADENER eta energia trantsizio demokratikoei buruz, dauden hausnarketak plazaratuz eta herrietan honi buruzko informazioa hedatuz.
Arartekoa txosten berezi bat prestatzen ari da, “Euskadi energia-eredu iraunkor batera igarotzeari” buruzkoa hain zuzen, eta bertan ere egon ginen beste hainbat eragilerekin batera gure iritzia eta ekarpenak eginez.

18mintegia_kartela-2

ISF-MGIko Mintegia

Hautatutako herrialdeen kasuak ere aurrera doaz, baina egoera larria pairatzen ari dira gure lankideak batez ere Hondurasen eta Bolivian; ekologisten jasaten duten jazarpena dela eta.

honduras2

Honduraseko egoera

Eta… zer dugu 2018ari begira???

Hementxe dituzue azken berriak eta datorren urteari begira energiaz beteriko trantsizio bat egiteko proposamenak:

  • Euskal Herriko trantsizio mugimenduei buruzko mapa lantzen ari dira Oier eta Maitene, TNIko web orrian ere jartzeko asmoz.
  • 2018an Trantsizio Energetikoei buruzko Uda Ikastaro bat proposatu dugu UPV/EHU-n eta aurrera doa!Izenburua “TRANTSIZIO ENERGETIKOA ETA DEMOKRAZIA: ERAGILEAK ETA EXPERIENTZIAK” izango da.
  • “Emakumeak eta energia” landuko duen formakuntza jardunaldi bat izango dugu Bilbon, otsailaren hasieran. Ekofeminismoa eta emakumeek energia politiketan duten rola landuko da hainbat gairen artean. Informazio gehiago dugunean elkarbanatuko dugu!
  • Ekologistak Martxanek ateratako bilerentzako PATRIARCALITEST izeneko gida-tresna gure bileretan erabiltzeko asmoa dugu, oso gomendagarria! (ea euskaratzerik dugun!)
  • Ekozinemaldia ere badator!! Aurten Martxoaren 19-23 bitartean burutuko da, eta ekozinemaldia 2018 proposamenak emateko interesa baduzue, oraindik denboraz zabiltzate!
  • Martxoan ere Brasilen antolatuko den Gizarte Foru Mundialean izango gara, ea proiektuaren berri eman eta beste herrialdeetako mugimenduekin dugun koordinazioa sendotzeko.
bannercomtranspfaixasuperior-1400x838

Gizarte Foru Mundialaren kartela

Gauza asko, ezta? Ba ziur gaude zerbait ahaztu eta gauza gehiago egiteko aukera izango dugula!

Oso ondo izan, eta 2018 oparo eta energiaz betetakoa izango duzuelakoan gaude!

*(TRADENER taldeko blogetik hartutako informazioa)