TTIP, CETA… BIZI ALA IRENTSI

Aurten ere, gizarteko hainbat kolektibok salaketa- eta aldarrikapen-egun bihurtu nahi dugu urriaren 17a, Pobreziaren aurkako Nazioarteko Eguna,

Euskadin, Estatuan eta Europan gorabidean jarraitzen du pobreziak. Euskadin, herritarren % 4,9 bizi da pobrezia larrian; hau da, hilean 541,27 euro baino gutxiago dituzte bizitzeko. Horrez gain, % 18,5 bizi da pobrezia erlatiboan, hilean 811,90 euro baino gutxiagoko diru-sarrerekin. Datu horiekin, Europako lurralde okerrenen artean kokatzen da Euskadi pobrezia erlatiboari dagokionez, Polonia, Espainia, Portugal eta  Greziaren aurretik soilik. Horrez gain, 489.447 pertsona (% 22,7) daude pobrezia- eta bazterketa-arriskuan.

bannersemana2016web

Zero Pobrezia eta Mugarik Gabeko Ingeniaritzatik kezkaz begiratzen diegu TTIParen eta CETAren moduko akordioen ondorio negargarriei: pobrezia eta desberdintasunak handitzea, eta giza eskubideak urratzea. Eta giza eskubideak, hain zuzen ere, politika publikoek guztiz bermatu behar dituzte, hiru auzi hauei aurre eginez bereziki: pobrezia, berdintasunik eza eta iraunkortasunik eza. Arazo horien aurkako borroka justizia globaleko kontu bat da; izan ere, munduko pertsona guztien giza eskubideak bete daitezela ari gara eskatzen. Belaunaldien arteko elkartasun kontu bat da, etorkizuneko belaunaldien garapena arriskuan ez jartzean baitatza,

Pobrezia eta desberdintasunak iraunaraztea ez da ez justifikagarria ez saihestezina, herritarren eta politikarien borondatearen baitakoa baizik. Herritar guztiek aldarrikatu dezakete horien amaiera, salatuz, mobilizatuz,
gizartean parte hartuz edo gure eguneroko jardunaren bitartez.
Horregatik, urriaren 17an, Pobreziaren aurkako Nazioarteko Egunean, hau eskatzen dugu:

  • Jokoaren hainbat arau errotik eraldatuko dituen eredu ekonomiko eta sozial berri bat. Hazkundearen, kontsumoaren eta lehiakortasunaren mitoak saihesteko aukera emango digun ordezko eredu bat. Sozialki eta ingurumenari dagokionez jasangarria den sistema bat aldarrikatzen dugu, zoriontasunera eta ongizatera eramango gaituena. Azken batean, aberastasunaren banaketa ekitatiboa, ingurumenarekiko begirunea, genero- ekitatea eta pertsona ororentzat bizitza duina xede duten bizimodu berrietarantz aurrera egitea.
  • Estatuek eskura dituzten ahal bezainbeste baliabide bideratzea eskubide ekonomiko, sozial eta kulturalak gauzatu daitezen, baita murrizketa ekonomikoko garaietan ere.
  • Sektore pribatuak, lege eta erregelamendu nazionalak betetzeaz harago, pertsona guztien giza eskubideen errespetua oinarri harturik jardun dezala.
  • Merkatuen arauketa desagerrarazteko prozesu neurrigabea geldiaraztea, munduari ekar diezazkiokeen eraginak direla eta: desberdintasunak eta pobrezia areagotzea.
  • Estatuek beren gain har dezatela zerga-politika giza eskubideen betebeharrekin lotzeko konpromisoa, politika publiko gehiago eta hobeak ezartzeko diru-sarrerak handitzeko, kudeaketa garden eta parte-hartzaile baten bitartez.

Lagundu gaitzazu ekimen hauek hedatzen!!

Manifestua: manifiestopobreza-0

Kartelak:

gipuzkoa

Gipuzkoa

bizkaia

Bizkaia

araba

Araba