Uraren Nazioarteko Eguna 2016

Aurten ere, Mugarik Gabeko Ingeniaritzako kideok “Uraren Nazioarteko Eguna” ospatuko dugu eta “GrAL eta Garapenerako Lankidetzako esperientziak El Salvadorren” solasaldira gonbidatzen zaituztegu.

​Bi hitzaldi antolatuko ditugu Bilbon: goizean​ Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoan (IGET) eta arratsaldean​Industria Ingeniaritza Teknikoko Unibertsitate Eskolan IITUE​. Bi saioetan urari buruz arituko gara, bereziki, El Salvadorreko uraren egoera landuko dugu eta Lankidetzako Proiektuek eta GrAL-ek egoera hobetzeko eskaintzen dituzten aukerak en aztertuko ditugu.

Data: Martxoak 22

  • Bilboko IGET P1G1 gela. Goizeko 11:30etatik – 13:30etara.
  • Bilboko IITUE 2.3 mintegia. Arratsaldeko 18:00tatik -20:00tara.

Etor zaitez!

Uraren Nazioarteko Eguna_Dia Mundial del Agua