Aurten ere XX. mintegia antolatuko dugu: Garapena, Lankidetza eta Giza Garapenerako Teknologiak.

Saio ezberdinen bitartez, mintegiaren planteamendua Giza Garapena eta Garapenerako Lankidetzari buruzko oinarrizko elementuak eskaintzea, eta dauden desberdintasunen, baita generoarena ere, eta bai hegoaldean bai iparraldean ditugun arazoen inguruan kontzientzia kritikoa sorraraztea da.

Guzti horretarako Bizkaiko gizarte zibileko eta lankidetzako erakundeetako pertsona ezberdinak hizlari moduan arituko dira saio ezberdinetan metodologia partehartzaileak eta eztabaidak sustatuz, genero ikuspegia erakustaraziz eta azaltzen diren gaietan sakontzeko material osagarriak eskainiz.

Mintegia garapenerako lankidetzari buruzko oinarrizko ezagutzak eskuratu nahi dituen formakuntza ezberdineko pertsona orori dago zabalik. Ikasketa teknikoak egiten ari diren eta beraien Gradu Amaierako Lana gizarte eraldaketarako proiektu batean egin nahi duten ikasleentzat, bereziki interesgarriak izan daitezkeen saioak izango dira.

XX. edizioa hau urtearen azken hiruhilabetekoan burutuko dugu, urriak 4tik abenduaren 13rarte, ostiral arratsalde guztietan. Saio hauez gain txango bat antolatuko da jardunaldietan landutako gaiak sakontzeko.