Euskal Herriko Mugarik Gabeko Ingeniaritza
Ingeniería Sin Fronteras País Vasco (ISF-MGI) erakundeak UPV/EHUrekin batera Bilboko Ingeniaritza Eskolan Garapena, Lankidetza eta Giza Garapenerako Teknologiak mintegia antolatzen du Bizkaiko Irakaskuntza Teknikoetan Sentiberatze eta Garapenerako Hezkuntza proiektu baten baitan.
Saio hauen bitartez, mintegiaren planteamendua Giza Garapena eta Garapenerako Lankidetzari buruzko oinarrizko elementuak eskaintzea, eta dauden desberdintasunen, baita generoarena ere, eta bai hegoaldean bai iparraldean ditugun arazoen inguruan kontzientzia kritikoa sorraraztea da.
Guzti horretarako Bizkaiko gizarte zibileko eta lankidetzako erakundeetako pertsona ezberdinak hizlari moduan arituko dira saio ezberdinetan metodologia partehartzaileak eta eztabaidak sustatuz, genero ikuspegia erakustaraziz eta azaltzen diren gaietan sakontzeko material osagarriak eskainiz.
Apunta zaitez!
Mintegia garapenerako lankidetzari buruzko oinarrizko ezagutzak eskuratu nahi dituen formakuntza ezberdineko pertsona orori dago zabalik. Ikasketa teknikoak egiten ari diren eta beraien Gradu Amaierako Lana gizarte raldaketarako proiektu batean egin nahi duten ikasleentzat, bereziki interesgarriak izan daitezkeen saioak izango dira.
XXI. edizioa 2020ko azken hiruhilekoan egingo da, urriaren 2tik abenduaren 11ra, ostiral guztietako arratsaldeetan. Saio horiez gain, irteerak ere egingo dira, jardunaldietan landutako gaiak sakonago aztertzeko.