Gorputza lehen lurralde gisa. Lurraldea eta sexu- eta genero-aniztasuna defendatzeko borroken arteko intersekzionalitatea.

Joan den ostegunean esperientziak trukatzeko mahai-inguru bat antolatu genuen El Salvadorreko eta Euskal Herriko defendatzaileen artean. Mahai-inguru horretan Jose Fausto Gamez, Brisas del Campoko kidea (El Salvador), Aleja Menjívar, Farabundo Martí Fronteko Sexu eta Genero Aniztasunaren Idazkaritza Nazionala (El Salvador) eta Idily Mérida, Lumaltik elkarteko kidea (Guatemala-El Salvador) izan genituen gurekin. Lurraldearen defentsaren aldeko borrokan […]

Ur-ponpen tailerra. Egin itzazu modu erraz, eskuz eta autonomoan!

ISF/MGItik hamarkadak daramatzagu Giza Garapenerako Teknologiak bultzatzen, eskuragarriak, konpontzeko errazak eta kulturalki egokiak izan daitezen sustatzen, teknozientzia bizitzaren zerbitzura jarriz. Zuk Zeuk Egin-en hurrengo saioan beste urrats bat emango dugu eta tailer hau proposatzen dizuegu, eskuzko ur-ponpak diseinatzeko eta fabrikatzeko puxtarri eta PVCzko hodi batzuekin. Teknologia horretarako ez da elektrizitate-iturririk behar, komunitateen autonomia indartzen du […]

Itzulketaren praktikaren inguruan: elkarrekikotasun- eta irekiera-ariketa bat

Bidezkoagoa eta justuagoa izan nahi duen ikerketa batek itzulketarenikuspegi bat iza n behar du kontuan, benetan elkarrekikoa, enpatikoa eta eraldatzailea dena. Ez da nahikoa emaitzak aurkeztea ikerketan lagundu diguten pertsona eta taldeen aurrean. Itzultzeari buruzko ideia orokor hori birpentsatzen laguntzen duten bi elementu daude: ariketa prozesual bat da, elkar eraldatzeko praktika bat. Itzulketaren praktikari buruz […]

Sexu- eta genero-aniztasunaren ikuspegia txertatzeko gakoak

Lankidetza eraldatzailea egiteko, beharrezkoa da sexu- eta genero-aniztasunaren ikuspegia txertatzea, baina ez proiektuen formulazioan puntuak ematen dituzten zeharkako ardatzen batuketa gisa, baizik eta benetako ikuspegi intersekzionaletik. Ideia hori oinarri hartuta, Fernando Altamirarekin hitz egin genuen, gure elkarteetan ikuspegi hori txertatzeko gakoei buruz hitz egiteko. Zenbait erakundek aspaldi galdetzen diogu geure buruari nola egin, nola sartzen […]

GNU/Linux Install Party // Ekarri ordenagailua eta software librera pasatu!

Denbora daramazu software librean sartu nahian eta ez duzu pausoa ematen? Interneteko tutorialak ez dute zurekin funtzionatzen? Sistema pribatiboetatik aldentzea gustatuko litzaizuke, Ubuntu zure ordenagailuan nola instalatu ikasiz? Galdera horien erantzuna nahi izanez gero, Zuk Zeuk Egin Lab 2.0 hurrengo saiora joateko gonbita egiten dizugu. Zure ordenagailua tailer praktiko honetara ekartzen baduzu, Ubuntu GNU/Linux sistema […]

Lurraldearen defentsaren eta LGTBIQ+ errealitatearen arteko intersekzionalitateak ikusaraztea

ISF-MGI taldetik, LGBTIQ+ pertsonek borroka sozial eta lankidetzan (baita “ez-arautzailetzat” jotzen dena ere) izan duten ikusezintasunari aurre egiteko bideak ireki nahian, prozesu bat hasten ari gara. Menderatze-hirukote batek zeharkatzen duen sistema batean bizi gara, hiru buruko eredu batean (neoliberala, etnozentrikoa eta heteronormatiboa), eta bere konplexutasun osoari begiratu behar diogu aurre egin ahal izateko. Zalantzarik gabe, […]