Hezkuntza askatzailerako bideak igarotzen

Aurreko Aktibisten Eskolan Hezkuntza Askatzaileari buruz hausnartu genuen begirada feminista batetik. Gema Celorioren eskutik, Hegoako Hezkuntza Teknikoa, bere potentzial osoa ulertzeko hainbat gako aurkitu genituen. Lehenengo urratsa fokua pertsonaren gainean jartzean datza, pausu hori ezinbestekoa da izaera askatzailea izan nahi duen edozein hezkuntza-prozesu egin nahi bada. Gure ikaskuntza prozesuetan subjektu aktiboak garela aitortzea, mobilizazio soziala […]

Extraktibismoaren kontrako borroken istorioak

Euskal Herriko MGIren helburuen parte da extraktibismoaren kontrako eta giza eskubideen aldeko istorioak ezagutzea eta ezagutzera ematea. Lurraren, lurraldearen, uraren eta ingurumenaren aldeko borrokak, botere korporatiboaren eta politika extraktibisten kontrakoak. Aste honetan hainbat istorio aurkeztuko dira. Ostegunean, maiatzaren 16an, Deustuko Unibertsitatean No tenemos miedo dokumentalaren proiekzioa izango da, El Salvadorko meatzaritza metalikoaren kontrako borroka prozesua […]

Vidalina Moralesek Euskal Herrira eginiko bisitaren xedea El Salvadorko emakumeek lurraldearen eta Giza Eskubideen defentsan burutzen duten lana ezagutzera ematea da.

Pasa den astean, Vidalina Morales gure artean izateko aukera izan genuen. El Salvadorko kidea, komunitate-buru, natura defendatzailea eta meatzaritza metalikoaren kontrako borrokaren kidea dugu Vidalina. Energiaz beterik eta nekaezin, Euskal Herrian egin duen geldialdian, Vidalina Moralesek resistiendo al extractivismo lelopean,zazpi jardunalditan parte hartu du, eta El Salvadorko komunitate antolatuek hamarkada bat baino gehiagotan burututako meatzaritza […]

Begirada feminista hezkuntza askatzailerako

Aktibista Eskolan krisi sistemiko honen aurrean planteatzen diren proposamen pedagogikoak ezagutzeko asmoz jarraitzen dugu. Begirada kritiko eta askatzaile duen hezkuntza lantzea ez da erreza, batez ere jakintza enpresen nahien arabera nola lantzen den ikusten dugun unibertsitate giroan. Hori dela eta, nahitaezkoa iruditzen zaigu honen inguruan hausnartu eta gizarte aldaketarako eta interes askatzailerako lagungarri diren jakintza […]

Bizkaian ere uraren kudeaketa publiko, sozial, demokratiko eta jasangarriaren alde

Uraren Nazioarteko Egunaren bezperan aurkeztu zen Bilbon dozenaka gizarte-eragile eta elkartek osatzen duten Ur Publikoa Plataforma, Bizkaian uraren ziklo integralaren kudeaketa publiko, sozial, demokratiko eta jasangarria lortzeko asmoarekin. Honako puntuak ditu plataformak adostutako manifestuak: Ura izateko aukera Giza Eskubidea da Uraren titularitateak eta kudeaketak %100 izan behar dute publiko Kooperazioa eta elkarlan publikoa Enpleguak publikoa […]

Ur kudeaketa interes pribatuen esku

“Inor atzean utzi gabe” lelopean datorkigu aurtengo Uraren Nazioarteko Eguna, baina El Salvadorretik datozen berriek hamarkada bat baino gehiago dirauten gizarte mugimenduen aldarriak atzean utziko dituzte. Azken hilabeteetan uraren kudeaketa publikoa eta komunitarioa ezartzeko gizarte eragileen urteetako asmotan atzerapausoak bizi genituen, eta aste honetan Asanblada Legegileko Ingurumen eta Aldaketa Klimatikoaren komisioak ur kudeaketaren aulkiak banatzeko […]