Sistema zientifiko hegemonikoa ez dago gure gizarteetako heteronormatik eta binarismotik kanpo. Kontrakoa. Nagusi den eredu zientifikoa lerrokatu eta justifikatu egiten da binarismoarekin, zeinak, bestalde, existitzen den gorputz-aniztasunean benetako euskarririk aurkitzen ez duen. Badira binarismo horren baitan existitzen ez diren gorputzak. Gorputz horiek ikusezinak izango dira, edo tratamendu klinikoak ezarriko zaizkie, orain bai, sistema nagusiari baliagarria zaion dikotomia batean sailkatu ahal izateko.
Testuinguru horretan, premiazkoa da sexu-arau bitarra hausten duten gorputzen ahotsak jaso eta eztabaida zientifikoaren erdigunera eraman ahal izatea. Intersexualitate terminoarekin sistema bitarrak ezartzen dituen arauak aldatzen dituen gorputz maskulino edo femeninoen definizio estetikoetan sartzen ez den gorpuztasun-multzo bat izendatzen dugu.
Mer Gómez, “i de Intersex” kolektiboko kidea, idazlea eta UPV/EHUko ikertzailea izango dugu hurrengo Aktibisten Eskolan, intersex gorputzen despatologizazioaren aurkako borrokan urratsak ematen jarraitzeko.
Saio hori bideokonferentziaz egingo da, jitsi plataformaren bidez. Zure plaza erreserbatzeko (edukiera mugatua egongo da) eta saio honetaz nola gozatu ahal izateko, idatz iezaguzu hezkuntza@euskadi.isf.es helbidera. Animatu eta sareetatik ikusiko dugu elkar (modu seguruan)!
Saioa: Intersex eta narratibak eta horiek eztabaida zientifikora eramateko beharra
Hizlaria: Mer Gómez
Data: ekainak 16, osteguna
Ordua: 18:00-20:00 (GMT + 2)
Tokia: Jitsi plataforma (posta elektronikoz jakinaraziko dizugu, aldez aurretik izena emanda)
Hizkuntza: Gaztelania