Irrati-Lankidetza
Gure argitalpenak giro lasai batean aurkezten ditugu, irrati formatuan, formatu eskuragarriago batean hainbat lankidetzari esker.
97 Irratiari eta Hala Bedi-ren Suelta la olla programaren Zientzia kritikoaren atalean, “Teknologiak salbatuko gaitu” dioen mezuaren aurrean, sistema zientifiko-teknologiko hegemonikoaren oinarrietara hurbilketa kritikoa aurkezten dizuegu, paradigma bidezkoago batetik eta metodologia eraldatzaileekin. Bigarren denboraldian teknologia ikuspegi kritiko batetik aurkezten jarraitu dugu eta, aldi berean, lurraldearekin lotu. Hau da, horien erabilera hegemonikoak lurraldeetan modu zehatzetan nola eragiten duen.
Hainbat saio erderaz izan dira grabatuak
ISF/MGI Aurkezpena
Presentación ISF/MGI
2024-2025
Mirna Pachecori Elkarrizketa
Mirna Pacheco Santa Marta komunitateko eta ADES Santa Martako Tokiko Garapenerako Elkarteko ingurumen-gaietako baten alaba da. 2023ko urtarriletik prozesu penal bidegabea, legez kanpokoa eta arbitrarioa jasaten ari dira, El Salvadorren meatzaritza metalikoaren debekua defendatzeagatik. [CAS]
Mirna Pachecori elkarrizketa
Kooperaziokan GrALa & Ura eta saneamenduaren Giza Eskubidea
Irati Gorostidik Ingurumen Ingenieritza ikasi du EHUn eta Miren Martínez biologia irakaslea da unibertsitate beran. Biak aurtengo udan El Salvadorren egon dira Santa Marta komunitatean, bertako baliabide hidrikoen ebaluazio eta kudeaketa analisi bat egiten.
Ura eta Saneamenduaren Giza Eskubidea
2023-2024
Egungo energia-ereduaren megaazpiegituren inpaktuak
Eredu energetiko zentralistak lurraldearen antolamenduan dituen inplikazioak aztertzen ditugu. Gizarte- eta ingurumen-inpaktuez hitz egiten dugu, eta erresistentziaren adibide batekin solastu gara “Interkonexio Eletrikorik EZ!” plataformako kide batekin. [CAS]
MAT eta inpaktuak
Bokazio zientifikoak gizonetan eta emakumeetan
Lankidetza honetan, emakumearen eta neskatoaren zientzia-arloko nazioarteko egunetik gertu gaudela, data horien inguruan aurkezten diren estatistikek ikusezin bihurtzen dituzten errealitateez hitz egin dugu. Azpimarratu nahi dugu erabaki pertsonalen gai gisa aurkezteko joera dagoela, atzean dagoen izaera sistemikoa ezkutatuz. [CAS]
Bokazio bereiziak
Garapen-ereduaren inpaktuak, Urdaibairen kasua
Euskal Herrian dugun paradisu batera hurbilduko gara. Urdaibaiko Guggenheimen proiektua bi urterako atzeratu dute eta oraingoan Guggenheim berriaren eraikuntzak dakarren garapen-ereduari alternatibak eraikitzeko aukerari buruz hitz egingo dugu. Proiektu hau azkenean gure lurraldearen gainean inposatzen bada zeri aurre egin beharko geniokeen hausnartuko dugu, ze bidesari ordaindu eta zeri uko egin beharko genukeen. [CAS]
Garapena edo Urdaibai?
Metalezko meatzaritzaren inpaktuak, Santa Martaren kasua
Teknologietarako behar diren materialak gero eta garrantzitsuagoak dira, baina duten garrantzia gorabehera, gutxi hitz egiten da meatzaritzari buruz, teknika horren bidez lortzen baititugu material horiek.
Oraingo honetan, Rosa Digna Martínez Baires ADES Santa Martako zuzendaritza-taldeko kidearekin hitz egin dugu. Elkartea Santa Martako ISFko bazkidea da, El Salvadorreko landa-komunitate bat. [CAS]
Giza Eskubideen Defendatzaileen Atxiloketak
Santa Marta ez zaude bakarrik
Oraingo honetan, Rosa Digna Martínez Bairesek Mar de Fueguitos programan, uraren merkantilizazioaren eta meatzaritza metalikoaren kontrako borrkaren inguruan hitz egin zuen. [CAS]
Digna Martinezi elkarrizketa
Unibertsitatea eta Industria armamentistikoa
Palestinan egiten ari diren genozidioak mobilizazio oldea eta Israelgo estatu sionistari Boikota egiteko deia eragin ditu munduko leku askotan. Horregatik elkartzen gara EHU Palentsina plataformarekin. [CAS]
Unibertsitate erresistentzia
Pobrezia Energetikotik Erresilientzia Energetikora
Energetikak taldeko kideek kinka podkastean argitaratutako Lan Kuadernoaren berri eman dute oraingoan. Pobrezia energetikoaren arazoa egiturazkoa dela azaldu dute eta energia eskubidea aldarrikatu.
Erresilintzia energetikorantz
2022-2023
Cruz Velisi elkarrizketa
Hona hemen Gazte Ekoliderrak-ek ADES Santa Martako kide den Cruz Velis-i egin zioten elkarrizketa. Ur- eta saneamendu-hornidurako proiektuen buru da. [CAS]
Cruz Velisi elkarrizketa
Tekno-baikortasunari eta zientziaren neutraltasun faltsuari kritika egitea
Egungo krisi klimatiko, energetiko eta zibilizatorioaren aurrean interesgarria iruditzen zaigu zientzia eta teknologiaren papera. “Teknologiak salbatuko gaitu” gaiaren aurrean, hurbilketa kritikoa egiten dugu sistema zientifiko-teknologiko hegemonikoaren oinarrietara, zer interesi erantzuten dien zalantzan jartzeko. [CAS]
Neutraltasun eza
Zergatik dira garrantzitsuak ikerketa feministako metodologiak?
Ikerketa-metodologiak gauzatzeko modu hegemonikoari eusten badiogu, ziur aski gure gizartean lehendik zeuden zapalkuntza-ardatzak indartuko ditugu. Tranpa horretatik ateratzeko, ikerketa feministako metodologiek gako batzuk aurkitzen lagun diezagukete. [CAS]
Metodologia feministak
Itzulketa, aintzatespen-praktika bat
Azken saioan metodologia feministei buruz hitz egin genuen, nola ahalbidetzen diguten ezagutza eraikitzea gure gizartean dauden zapalkuntza-ardatzak indartzen dituzten dinamikak saihestuz. Praktika horietan sakontzeko, gutxi erabiltzen den metodologia bat hurbiltzen dizuegu: itzulketa. [CAS]
Itzulketa
Ever Hernandezi elkarrizketa
2023an Bilbora egindako bisitan Ever Hernándezi 97 Irratiko Mar de Fueguitos saioan egin zioten elkarrizketa aurkezten dizuegu. Bertan, lurraldeko defendatzaile batzuk atxilotzearen ondorioz komunitatea bizitzen ari den salbuespen egoera azaldu zuen. [CAS]
Ever Hernandezi elkarrizketa
GrAL eta MAL eraldaketa-tresna gisa
Saio honetan Gradu Amaierako eta Master Amaierako Lanei buruz hitz egingo dugu (GrAL eta MAL) eta nola izan daitezkeen arrakala hezkuntza emantzipatzaile baterako. [CAS]
GrAL eta MAL
Eskubideen eta sexu-aniztasunaren ikuspegia duen TFMren adibidea
Gorka Campandegui Garcíak, Iraunkortasuna, Ingurumena eta GIH Masterreko ikasle eta ISF-MGIko kolaboratzaileak, bere titulazio lanaren gaia ekarri digu: LGBTIQA+ errealitateak Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzan. [CAS]