Egin zaitez Euskal Herriko Mugarik Gabeko Ingeniaritzako bazkide
Egin zaitez bazkide eta lagun iezaguzu proiektuetan lanean jarraitzen. Zuk egiten duzu posible. Eskerrik asko.Bazkidetu
Euskal Herriko MGIri lagundu nahi diozu?
Badakizu zein garrantzitsua den inzidentzia egitea, komunikatzea eta informazioa partekatzea?
Mugarik Gabeko Ingeniaritzan bazkide gisa parte hartzea laguntza handia izango da egiten dugun lanarekin jarraitzeko, gure kanpainak indartzeko eta Hegoaldeko herrialdeetan gertatzen denari buruzko informazioa jende gehiagorengana irits dadin lortzeko.
Aldizka, zu bezalako pertsonei esker egiten ari garen lan guztiari buruzko informazioa jasoko duzu, eta beherapenak izango dituzu urtean zehar antolatzen ditugun ikastaroetan eta jardueretan.
Ekonomikoki parte har dezakezu, unean uneko dohaintza eginez, edo, nahiago baduzu, bazkidetza egin dezakezu eta, horrela, MGIren jasangarritasuna hobetu urte osoan zehar. Bi kasuetan garrantzitsua da jarraian datorren formularioa betetzea; izan ere, Onura Publikoko erakundea garenez, dohaintza edo urteko kuota desgrabatu dezakezu.
Ordainketa kontu-zenbaki honetan egin dezakezu:
Fiare: ES52 1550 0001 2500 0712 4621
Oharra: Ikastaroetan eta gainerako material osagarrian deskontuak lortzeko gutxieneko urteko kuota 30 eurokoa da.

Bazkideak
Elkartearen oinarri soziala dira. Borondatez laguntzen dute, erakundeari kuotak ordainduz edo beste ekarpen batzuk eginez. Bazkideek ahotsa eta botoa emateko eskubidea dute asanbladetan, eta, beraz, elkartearen norabidea zehazteko eskubidea.