Euskal Herriko Mugarik Gabeko Ingeniaritzaren argitalpenak
Ezagutu urte hauetan zehar egindako argitalpen guztiak, hala nola zure GRAL/MALak hobetzeko lan-kuarderoakGradu amaierako eta Master Amaierako Lanak eraldaketarako tresna gisa
Ikuspegi lokal-globala eta ikuspegi politiko pedagogikoa izanik, planetako bidegabekerien eta desberdintasunen jakitun den herritartasun kritikoa eratzen laguntzeko lan kuadernoa.
Itzulketaren kontzeptura eta praktikara gerturatzea
Lan-koaderno honetan ikerketetan itzulketak duen garrantziaz hausnartzen dugu eta metodologia feministetan murgiltzen gara.
Beste argitalpen batzuk
Hona hemen Euskal Herriko Mugarik Gabeko Ingeniaritzak gizarte-eraldaketaren esparruan egindako beste argitalpen batzuk, zuretzat interesgarriak izan daitezkeenak.
ISF-MGIren apustua
ISF-MGIn hezkuntza eraldatzaile baten alde egiten dugu, bizi garen sistema kapitalista eta patriarkala, hezten garen estereotipoak, diziplinen arteko aintzatespen-hierarkia, gaur egunera arte ekarri gaituzten bideak lantzeko erabili den gizarte-egitura eta, azken batean, hezkuntza-sistema zalantzan jarriko dituena.
Hezkuntza parte-hartzailearen aldeko apustua egiten dugu, non ikaskuntzak pertsonaren barne-eraldaketarekin zerikusia izango duen, eta bere orientazioa jendearen benetako arazoak konpontzea izango den, egungo arazo globalen zerbitzura egongo den zientzia eta teknologia sustatzeko helburuarekin.
Metodologia feministak gizarte-eraldaketarako GRAL/MALak egiteko tresna gisa
Metodologia feministak ikerketetan nola aplikatzen diren jakiteko zenbait argibide
Ikerketa-taldea eta botere-harremanak
GRAL/MALak (irakasleak, GGKEak, gizarte-taldea, gizarte zibila) egiteko modu batean edo bestean inplikatuko diren pertsonek garrantzi handia dute, haiek lagunduko baitiete ikasleei ikerketa diseinatzen. Taldearen aniztasunari erantzuteak ikerketaren interesen eta mugen gakoak ematen dizkigu, eta, gainera, eman daitezkeen botere-harremanen irudi bat egin dezakegu. Horiei dagokienez, horiek zalantzan jartzeak normalean kontuan hartzen ez diren edo gure kontzientzietan errotuta dauden diskurtsoen bidez balioa kentzen zaien agenteen ahotsa ikusarazten laguntzen digu. Besteengan dugun botereaz ohartzeak edo botere-harremanak hautemateak parte-hartze modu horizontalagoak eraikitzen eta izaera kolektiboa sendotzen laguntzen digu.
GRAL/MALen helburuak eta diseinua
Testuingurua eta kultura ezagutzea ezer diseinatu aurretik aztertu beharreko bi elementu dira. Gure lanaren helburuak zehazteko, kontuan hartu beharko da ikerketa zein testuingurutan egingo den, eta ikerketa bat edo bestea egiteko motibazioen arabera definituko dira.
Ikerketa-prozesuaren diseinuak koherentea izan behar du ezagutu nahi dugunarekin. Adibidez, uraren eskuragarritasun eskasak emakumeen egunerokoan eragin zuzena nola duen ikusteko ikerketa bat egiten ari bagara, ikerketa-prozesua diseinatu beharko dugu beren egunerokotasuna are gehiago zailduko ez dien zainketa batzuetan oinarrituta, eta ez lortu nahi dugun emaitzari soilik mesede egingo dion edozein baliabidetan.

Datuen ekoizpena eta analisia, eta ezagutza kokatua
Interpretazioari eta ezagutzaren produkzioari dagokienez, Donna Harawayren ezagutza kokatuaren teoriari jarraituz:
“Garrantzitsua da kontuan hartzea biltzen dugun informazio oro, berdin dio norberak aztertu edo taldeka aztertu, eraldatu egingo da gugandik pasatuko delako, difrakzioaren efektuarekin gertatzen den bezala, argiak kristal bat zeharkatzen duenean, difraktatzen denean eta uhin bat baino gehiagotan banatzen denean. Kasu horretan, argia izango litzateke iristen zaigun informazioa, kristala gu izango ginateke eta kristaletik ateratzen diren uhinak, sortzen dugun ezagutza” (Haraway, 1991).
Horregatik, garrantzitsua da adieraztea zein posiziotik hitz egiten dugun: bildutako informazioak izan duen eraldaketa maila antzeman ahal izateko. Azkenik, interesgarria da transmititzen dugun ezagutza posizio jakin batetik interpretatu eta interpelatu dezaketen beste eragile batzuengana iristea.
Ezagutza irekia, zabalkundea eta itzulketa
Gure ikerketak beste eragile batzuek berrikusi, aztertu eta interpelatu ahal izateko, garrantzitsua da lan hori erraztea, ezagutza irekiko sistemak erabiliz. Ezagutza irekiak beste ikerketa batzuk egiteko beharrezkoa den informazioa berrerabiltzea errazten du, eta horrek denbora aurreztea dakar, gutxiago landu diren alderdietan eragiteko erabil daitekeena.
Eraldaketa sozialean GRAL/MAL bat egiteko beste alderdi garrantzitsu bat GRAL/MALa itzultzea da. La devolución: una metodología instituyente en investigación (Schejter et al, 2003) lanean aipatzen den bezala, uste dugu itzultzea ez dela itxiera-prozesu bat, baizik eta bide berriak irekitzen dizkiola ikerketari, bai egiten ari denari, bai etorkizuneko ikerketei.

Hizkuntza eta bibliografia
Monique Wittig (1992) edo Judith Butler (2004) bezalako egileengandik ikasi dugu hizkuntza errealitatea deskribatzetik harago doala; hizkuntzak errealitateak sortzen ditu.
Horregatik, erabiliko dugun hizkuntzak ez du soilik ez sexista izan behar, inklusiboa izan behar du alderdi guztietan. Ildo horretan, gomendagarria da kategoria estankoak modu akritikoan ez erabiltzea, hala nola, gizona/emakumea, gaixoa/osasuntsua. Askotan, kategoria horiek modu estrategikoan erabiltzen dira gure ikerketak egiterakoan.
Horrez gain, komeni da orokortasunak saihestea eta emaitzak landu ditugun esparruetara eramatea. Hizkuntzaren posizionamendu kontzientea hartzea eta gure lanean horren berri ematea lagungarria da eman daitezkeen mugak eta idazteko izan dugun aukera ulertzeko.